44. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Kultur taldeendako eta beste taldeendako diru-laguntza eta hitzarmenen deialdiaren aldaketa. Hasiera bateko onespena

Uharteko Udalak, 2015eko urtarrilaren 29an egin osoko bilkura arruntean, erabaki bat hartu zuen. Hona hemen haren testu osoa:

1.–Hasiera batean onestea 4.1 eta 2. artikuluetan sartu den aldaketa eta 6.4 artikulua eranstea, ondoko deialdi honetan: Herriko kultura talde eta elkarteendako diru-laguntza eta hitzarmenen deialdia, kultura, hezkuntza, berdintasun, euskara eta gazteria arloetan Uharten jarduerak eta proiektuak antolatzeko.

2.–Espediente hori jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

3.–Alegazioetarako legezko epean batere aurkeztu ez bada, behin betiko onetsitzat joko da eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, indarra har dezan.

Uharten, 2015eko otsailaren 26an.–Alkatea, Iñaki Crespo San José.

Iragarkiaren kodea: L1503174