44. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Alkateordea kargutik kentzea

Garinoaingo Udaleko alkateak, 2015eko otsailaren 3an, 6/2015 Ebazpena eman zuen. Hona hemen:

Francisco Javier Echarri Cabodevilla, Garinoaingo Udaleko alkatea.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak onetsiaren) 46. artikuluan ezarritakoarekin bat, eta legez esleitu zaizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Andrés Valencia Ciordia zinegotzia alkateorde kargutik kentzea.

Bigarrena.–Miguel Laspalas Pérez zinegotzia lehen alkateorde izendatzea.

Kargua onartu ondoan, izendatutako alkateordeari dagokio, halakoa den aldetik, alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan, hura kanpoan, eri edo bere eskudantzietan aritzeko ezindurik dagoenean.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdun bakoitzari jakinaraztea.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara dadin, eta Udalaren iragarki oholean paratzea. Hala ere, alkateak ebazpena sinatzen duen egunaren biharamunean hartuko du indarra.

Bosgarrena.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehenbiziko bilkuran.

Garinoainen, 2015eko otsailaren 23an.–Alkatea, Francisco Javier Echarri Cabodevilla.

Iragarkiaren kodea: L1502903