44. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 5a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Zehapen espedienteen jakinarazpena

Errepideko Hiriko Garraio Publikoa arautzen duen 7/1998 Foru Legea, ekainaren 1ekoa, urratzeak ekarritako zehapen espedienteak hasteari buruzko ebazpenen jakinarazpena.

Mankomunitateko lehendakariak Errepideko Hiriko Garraio Publikoa arautzen duen 7/1998 Foru Legean, ekainaren 1ekoan, araututa dauden urratzeak egiteagatik agindutako zehapen espedienteak hasteari buruzko ebazpenak ezin izan dira jakinarazi –ondorengo zerrendan ageri dira urratze horiek–. Hori dela-eta, Administrazio Publikoen Erregimen Juridikoarekin, Administrazio Prozedura Erkidearen Legearekin eta aplikagarria den gainerako legeriarekin bat, ediktu hau argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta salatuak bizi diren udaleko edo kontzejuko iragarki oholean.

Hamabost laneguneko epean, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, alegazioak aurkeztu ahal izango dira, bai eta defentsarako egoki jotzen diren frogak proposatu ere; horretarako, idazki bat aurkeztu beharko da Iruñerriko Mankomunitatearen Erregistro Nagusian edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako lekuren batean. Ezarritako epean ez bada alegaziorik egiten ebazpen honen edukiari buruz, azken hori ebazpen proposamentzat joko da Zehapen Prozedurari buruzko Erregelamenduaren 18. eta 19. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera.

Iruñean, 2015eko otsailaren 25ean.–Idazkaria, María Teresa Donázar Pascal.

ERANSKINA

Espedientea: 2014/PCD-GEN-MCP/000506.

Hasierako ebazpenaren zenbakia: 028/2015.

Izena: Jorge Vera Aranalde.

Herria: Barañain.

Salaketaren eguna: 2014ko azaroaren 23a.

Salatutako gertakariak: eragozpenak bidaiariei; eragozpenak gidariari; gidariaren ahozko aginduak ez betetzea, ibilgailutik ez ateratzeagatik; eztabaidan aritzea gidariarekin; hiriko garraioko zerbitzua etetea; eta tarifa ez ordaintzea.

Urratutako aginduak: Errepideko Hiriko Garraio publikoa arautzen duen 7/1998 Foru Legearen, ekainaren 1ekoaren, 26 h) artikulua; eta Iruñerriko Hiri Garraioaren Zerbitzu Publikoa Arautzeko Ordenantzaren 13.2, 13.3, 13.4, 6.1 eta 22.1 artikuluak.

Zehapena: 276,47 eurorainoko isuna (7/1998 Foru Legearen 27.1 artikulua) salatutako sei arau-hausteetako bakoitzarengatik.

Iragarkiaren kodea: L1503151