44. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Eskuordetutako zinegotziaren eginkizunak baliogabetzea

Garinoaingo Udaleko alkateak, 2015eko otsailaren 3an, 5/2015 Ebazpena eman zuen. Hona hemen:

Francisco Javier Echarri Cabodevilla, Garinoaingo Udaleko alkatea.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 eta 23.4 artikuluek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz.

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43., 44., 45. eta 51. artikuluetan xedatuarekin bat.

Ikusirik 2568/1986 Errege Dekretuaren 114. artikuluan xedatutakoa, ezartzen baitu eskuordetzak baliogabetu edo aldatuko direla ematerakoan bete behar diren formalitate berberekin,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Andrés Valencia Ciordia zinegotziaren izenean egindako berariazko eskuordetza baliogabetzea. Haren esku zeuden Garinoaingo ekipamendu eremuetako eta ondasunetako, Haur Eskolako eta Musika Eskolako mantentze-lanak.

Bigarrena.–Zeregin horiek Garinoaingo alkateak bete ditzala, legeak alkateari ematen dizkion eginkizunen arabera, hala nola udal gobernua eta administrazioa zuzentzea eta Udaleko langile guztien goi burutza betetzea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Andrés Valencia Ciordia zinegotziari pertsonalki jakinaraztea. Ebazpena isilbidez onartutzat hartuko da, non ez den zerbait espresuki adierazten.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara dadin, eta Udalaren iragarki oholean paratzea. Hala ere, alkateak ebazpena sinatzen duen egunaren biharamunean hartuko du indarra.

Bosgarrena.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehenbiziko bilkuran.

Garinoainen, 2015eko otsailaren 23an.–Alkatea, Francisco Javier Echarri Cabodevilla.

Iragarkiaren kodea: L1502902