44. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 5a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ANTSOAIN

Jakinarazpen ediktua

Hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren komunikazioak, hots, gainbalioarenak, ondoko zerrendan agertzen diren pertsonei edo entitateei eginak eta zehazten diren egunetan Alkatetzaren ebazpenen bidez onetsiak, jakinaraztea ezinezkoa izan denez gero, argitaratzeari ekin zaio Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta azken helbide ezagunari dagokion Udaletxeko ediktu oholean; hau guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoarekin bat eginez.

Espte.: 20140090. Ebazpenaren eguna: 2014/12/31. Saltzailea: María Fuensanta Delgado Hervas. Zergagaiaren datuak: Navarra 8, 2-A.

Espte.: 20140090. Ebazpenaren eguna: 2014/12/31. Saltzailea: Mikel Martínez Torrano. Zergagaiaren datuak: Navarra 8, 2-A.

Espte.: 20140097. Ebazpenaren eguna: 2014/12/31. Saltzailea: Promociones y Obras Vidaurre, S.L. Zergagaiaren datuak: Berrobide 36, 1-19.

Espte.: 20140102. Ebazpenaren eguna: 2014/12/31. Saltzailea: María Josefa Echarren Zuñiga. Zergagaiaren datuak: Hermanos Noain, 0S-P.

Espte.: 20140105. Ebazpenaren eguna: 2014/12/31. Saltzailea: Remedios Gil Ochoa. Zergagaiaren datuak: Loza 1, 5-B.

Espte.: 20140113. Ebazpenaren eguna: 2014/12/31. Saltzailea: Francisco Javier Monroy Flores. Zergagaiaren datuak: Lapurbide, 3 behea.

Espte.: 20140116. Ebazpenaren eguna: 2014/12/31. Saltzailea: Hector Fernández Pascual. Zergagaiaren datuak: Sakanpea, 12 - 5.a B.

Interesdunek espedienteak aztertzen ahalko dituzte udal bulegoetan, Udaletxe plazako 1.an, bulego orduetan.

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, hautara: a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Aferen Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik, edo bertzenaz, c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen honen jakinarazpen egunaren ondoko hilabetean.

Antsoainen, 2015ko otsailaren 24an.–Alkatea, Antonio Gila Gila.

Iragarkiaren kodea: L1503171