44. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Herrilurraren desafektazioa, ondoren trukea egiteko

Baztango Batzar Nagusiak, 2015eko urtarrilaren 2an egin bilkura arruntean, erabaki zuen ondoko herrilur hauek hasiera batean desafektatzea: 20. poligonoko 5. lurzatiaren puska bat, 1.500 m² dituena.

Desafektazioaren xedea da ondoren trukea egin eta beste lur puska batzuk jasotzea.

Horiek Antonio Arburua Echeverriaren jabetza partikularrekoak dira: 23. poligonoko 2., 55. eta 61. lurzatiak, denetara 7.166 m² dituztenak, Baztanen.

Espedienteari lotutako perituaren dokumentazioan deskribatzen dira lurrak.

Aditzera ematen da, bidezkoak diren alegazioak aurkez daitezen, hilabeteko epean.

Baztanen, 2015eko urtarrilaren 2an.–Alkatea, Garbiñe Elizegi Narbarte.

Iragarkiaren kodea: L1503114