44. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

2015eko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Ebazpena, 2015eko otsailaren 13koa, Pedro M.ª Mangado Pinillos Sesmako Udaleko alkate udalburuak emana. Hona hemen hitzez hitz:

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 48.7 artikuluak ahalmena ematen die autonomia erkidegoei epeak kontatzeko egun baliogabeen egutegia zehazteko, bakoitzak bere lurraldean. Epeen kontaketarako egun baliogabeak ezartzean lan egutegi ofizialari jarraitu beharko zaio. Halaber, erkidego bakoitzeko Toki Administrazioa osatzen duten entitateen egun baliogabeak sartuko dira egutegian.

Kontuan hartuz abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen diren Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen urteko lanordu-kopurua ezartzen duena, eta abenduaren 2ko 514/2014 Ebazpena, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2015eko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena, eta ikusirik espedienteari lotutako dokumentazioa, eta orobat ikusirik 2014an epeak kontatzeko Foru Komunitatearen eremuan egun baliogabeak ezartzen dituen legezko araudia (116/2014 Foru Dekretua, abenduaren 18koa), baita Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak uztailaren 23an eman 311/2014 Ebazpena ere, haren bidez finkatu baitzen Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2015eko jaiegunen egutegi ofiziala, ebatzi dut:

Lehenbizikoa.–2015eko lan egutegiko jaiegunak onestea, Sesmako Udaleko bulegoetako langileentzat; honako hauek, alegia:

Urtarrilaren 1a: Urteberri.

Urtarrilaren 6a: Errege Eguna.

Martxoaren 19a: San Jose.

Apirilaren 2a: Ortzegun Saindua.

Apirilaren 3a: Ortzirale Saindua.

Apirilaren 6a: Pazko biharamuna.

Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

Uztailaren 25a: Santiago eguna.

Abuztuak 15a: Abuztuko Andre Maria.

Abuztuaren 25a: Las Nievas, herrian jai.

Urriaren 12a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a: Eguberri.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2015. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta aitzineko paragrafoan jaiegun deklaratu direnak. Abuztuaren 24a, 26a, 27a eta 28a, eta abenduaren 7a baliodunak izanen dira epeak kontatzeari dagokionez, bulegoak itxirik egonen badira ere.

Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, eta gorago aipatutako jaiegunetan, horiek ere kontuan hartu baitira 2015eko lan egutegian. Orobat egonen dira itxita abuztuaren 24an, 26an, 27an eta 28an, eta abenduaren 7an.

Bigarrena.–Sesmako Udaleko administrazioko lanaldiaren urteko lanordu kopurua, 1.592 ordu egiazko izanen da eta honela banatuko da:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 15 minutukoa izanen da. 7:45etik 15:00etara nahitaez lan egin beharko da.

Abenduaren 24an eta 31n udal bulegoak 13:00etan itxiko dira.

Hirugarrena.–Jendea hartzeko eta Erregistro orokorra irekitzeko ordutegia 9:00etatik 14:30 arte izanen da.

Laugarrena.–Egun baliogabeen deklarazioa Herriko Etxeko iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Borzgarrena.–Ebazpen hau irmoa da administrazio bidean eta haren aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, hautara:

1.–Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (azaroaren 25eko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtso hori ebatzi edo ustez ezetsi arte, ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.

2.–Hilabeteko epean, jakinarazpenetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi bitartean, ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

3.–Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

Sesman, 2015eko otsailaren 13an.–Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1502613