40. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

260/2015 EBAZPENA, otsailaren 9koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzearren hizkuntzen jakintza-maila neurtzeko berariazko probetarako deialdia egiten duena.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak martxoaren 8an emandako 18/2004 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzearren hizkuntzen jakintza-maila neurtzeko berariazko probak arautu ziren.

Foru agindu horren 3.3. artikuluak xedatzen du proben deialdia Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenaren bidez eginen dela eta ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dela, baita Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko iragarki-ohol ofizialetan eta haren webgunean ere. Ebazpenean balorazio proben gaineko zehaztasunak emanen dira.

Urtarrilaren 29ko 12/2014 Foru Dekretuaren bidez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren egitura organikoa ezartzen da, eta bere 104. artikuluan honi buruzko eginkizunak zehazten dira: Nafarroako Administrazio Publikoetako langileek euskara eta eta Europar Batasuneko hizkuntzak ikastea eta horietan hobetzea eta prestakuntza jardueretan edo hautapen prozesuetan hizkuntzen ezagutzak egiaztatzeko probak egitea.

Aipatutako xedapenean adierazitakoa betetzeko, bidezkoa da behar den ebazpena ematea, hizkuntzak baloratzeko proba berariazkoen deialdiaren oinarriak ezartzeko. Eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko estatutuak onartzen dituen irailaren 3ko 117/2007 Foru Dekretuak emandako atribuzioez baliatuta,

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak esleitzen dizkidan eskuduntzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen euskara, ingeles, frantses eta aleman maila neurtzeko proba berariazkoetarako deialdia egitea, Nafarroako Administrazio publikoen lanpostuak betetzearen ondorioetarako.

2. Deialdi hori arautuko duten oinarriak (eranskinean ageri direnak) eta erabili beharreko inprimaki-ereduak onestea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko webgunean ere argitaratzea, jende orok horren berri izan dezan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Zuzendaritzara eta Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Atalera igortzea.

5. Ebazpen honen aurka, administrazio bidea amaitzen ez baitu, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dute, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2015eko otsailaren 9an.–Funtzio Publikoaren Zuzendari Nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

OINARRIAK

Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen euskara, ingeles, frantses eta aleman maila neurtzeko proba berariazkoetarako deialdia, Nafarroako administrazio publikoen lanpostuak betetzearen ondorioetarako

Lehena.–Arau orokorrak.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen euskara, ingeles, frantses eta aleman maila neurtzeko proba berariazkoetarako deialdia egiten da, Nafarroako Administrazio publikoen lanpostuak betetzearen ondorioetarako, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren martxoaren 8ko 18/2004 Aginduak ezarritakoarekin bat.

Bigarrena.–Betebeharrak.

Proba berariazkoetan onartuak izateko, baldintza hauek bete beharko dira:

a) Eskaera aurkeztea, hirugarren oinarrian adierazitakoari jarraikiz.

b) Nafarroako Administrazio Publiko bateko funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izatea. Proba hauek ezin izanen dituzte egin administrazio horietan administrazio kontratudun gisa edo aldi baterako edo behin-behineko lan kontratadun gisa aritzen diren langileek.

Hirugarrena.–Eskabideak noiz eta nola aurkeztu.

1. Proba hauetan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, ebazpen deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Eskaerak epea amaitu baino lehen aurkeztu beharko dira, Nafarroako Administrazio Publikoen Institutuak prestatutako eskabide-orria erabiliz. Eskabide-orriaren eredua oinarri hauen bukaeran dago.

3. Interesdunek ebazpen honetan ageri den eskabide-orria erabil dezakete, edo eredua Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Atalaren bulegoetan eskatu edo Interneteko helbide honetan eskuratu: www.inapidiomas.net.

4. Eskabide-orriak Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutura igorriko dira (Navarrería kalea, 39; 31001 Iruña), eta aurkezteko bide hauetako bat erabili beharko da:

–Zuzenean Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Euskara eta Hizkuntza komunitarioen Ataleko bulegoetan.

–Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2).

–Posta bidez.

–Posta elektronikoaren bidez, eskabide-orria beteta erantsi eta helbide honetara bidalita: servicio.vascuence.inap@cfnavarra.es.

–Internet bidez, www.inapidiomas.net helbidean.

–Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan onarturiko baliabideen bidez.

Laugarrena.–Baloratzeko eskumena.

Onarturikoen azterketak baloratzea Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Atalari dagokio.

Hizkuntza bakoitzerako Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Atalak arduradun bat izendatuko du.

Interesdunen hizkuntza maila ebaluatzeko ardura ebaluatzaileei dagokie. Ebaluatzaileak Administrazio Publikoko langileak izanen dira edo lan horretarako propio kontrataturiko adituak, eginkizun horietarako titulazio ofiziala izan beharko dutenak.

Bosgarrena.–Balorazio mailak.

Izangai bakoitzari 1etik 5 puntura bitarteko puntuazioa emanen zaio aurkezten den hizkuntza bakoitzean, hamarrenik gabe, erakusten duen mailaren arabera.

Hizkuntza maila baloratzeko lau hizkuntza gaitasunak ebaluatuko dira: entzumena, irakurmena, mintzamena eta idazmena.

Hizkuntza mailak gainditzeko (1etik 5era) lau atal horiek guztiak gainditu beharko dira proba berean. Gainera, aurreko deialdi batean hizkuntza gaitasunen bati dagokion zatia gainditua izanda ere, ez da aintzat hartuko.

Kalifikazioa orotarikoa izanen da, hots, ebaluaturiko langileak hizkuntza maila bat osorik gainditu ote duen ikusiko da.

Seigarrena.–Balorazio probak.

Probak egiteko, interesdunek nortasun agiria aurkeztu beharko dute.

Balorazio probak bi zati izanen ditu: idatzia eta ahozkoa.

a) Idatzizko zatian, hizkuntzaren erabilera, testuen ulermen orotarikoa eta berariazkoa, eta idazmena baloratzeko ariketak egin beharko dira.

b) Ahozko zatian, ulermena eta mintzamena ebaluatuko dira.

Ahozko proba grabatu eginen da.

Zazpigarrena.–Probak egiteko egunak.

Ahozko eta idatzizko probak Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuan eginen dira 2015eko ekainean, ondoren behin-behinean zehazten diren egunetan eta ordutegietan:

–Proba idatzia:

  • Euskara: ekainaren 8an, astelehena, 17:00etatik 20:30era NAPIko Pedro Mayo 4. ikasgelan.
  • Ingelesa: ekainaren 18an, osteguna, 16:30ean, NAPIko Pedro Mayo 1., 2., 3. eta 4. ikasgeletan.
  • Frantsesa: ekainaren 16an, asteartea, 16:30ean, NAPIko Pedro Mayo 4. ikasgelan.
  • Alemana: ekainaren 17an, asteazkena, 16:30ean, NAPIko Pedro Mayo 4. ikasgelan.

–Ahozko proba:

Proba idatzia gainditzen duten izangai guztiei ahozko proba egiteko hitzordua emanen zaie, gure baliabideen arabera, ondoko egunetan:

  • Euskara: ekainaren 15ean, astelehena, 9:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara, NAPIko M4 ikasgelan.
  • Ingelesa: ekainaren 25ean, osteguna; ekainaren 29an, astelehena; eta ekainaren 30ean, asteartea; goiz ala arratsaldez, NAPIko M4 ikasgelan.
  • Frantsesa: ekainaren 23an, asteartea, goiz ala arratsaldez, NAPIko M4 ikasgelan.
  • Alemana: ekainaren 24an, asteazkena, goiz ala arratsaldez, NAPIko M4 ikasgelan.

Eskaera guztiak jasotakoan, izena emandakoen zerrenda eta proben behin betiko datak argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Ataleko web orrian (http://www.inapidiomas.net).

Zortzigarrena.–Emaitzen jakinarazpena.

Probak bukatu eta ariketak zuzendu ondoren, Euskararen eta Hizkuntza Komunitarioen Atalak interesdun bakoitzari emandako balorazioaren egiaztagiria eginen du.

Egiaztagiri hori interesdunak jakinarazpenetarako eman duen tokira bidaliko zaio, probak amaitu ondoko hilabetearen barrenean.

ESKABIDE-ORRIA

Behin betiko langileendako hizkuntzen maila egiaztatzeko probak, 2015eko I. deialdia

Norberaren datuak:

NAN:

1. abizena:

2. abizena:

Izena:

Jaioteguna:

Helbidea:

Zbkia:

Pisua:

Herria:

K.P:

Telefonoa:

Posta elektronikoa:

Datu profesionalak:

Departamentua edo Erakunde Autonomoa:

Zuzendaritza Orokorra:

Zerbitzua:

Atala:

Bulegoa edo Administrazio unitatea:

Burututako lana:

Funtzionarioaren edo behin-betiko kontratatuaren kodea:

Maila:

Aukeratutako hizkuntza:

[ ] Euskara [ ] Ingelesa [ ] Frantsesa [ ] Alemana.

Parte hartu nahi dut Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren irailaren 1eko 1836/2014 Ebazpenaren bidez dei egindako hizkuntza-maila egiaztatzeko azterketetan.

................(e)n, 2015eko ...................aren .........(e)an

Eskatzailearen sinadura

Iragarkiaren kodea: F1502371