40. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 27a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BERA

Zehapen jakinarazpena

1. Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea hausteagatik Alkatetzak ezarritako zehapenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinarazterik izan ez denez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraituz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta salatuak bizi diren herriko Udalaren edo Kontzejuaren iragarki oholean.

2. Ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik 30 egun naturalera gauzatuko da zehapena; kasu horretan, aukeran dago errekurtso hauetakoren bat egitea:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren egile den organoan hilabeteko epean ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian edo Salan, bi hilabeteko epean ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian hurrengo hilabetearen barnean ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

3. Ordainketa honako kontu zenbaki hauetan dirua sartuta edo transferentzia eginda egin ahalko da: ES1621004308002200017750 La Caixa, ES5930350135931354102327 Laboral, ES9530080080582812680425 Rural, edo posta bidezko igorpena eginez, honako hauek adierazita: izen-abizenak, ibilgailuaren matrikula eta espediente zenbakia, 30 egun naturalen barnean ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita. Aipatutako borondatezko epea agorturik zorra kitatu ez bada, zenbateko osoa eskatuko da betearazte-bidetik, eta, behar denean, premiamendu-errekargua eta dagozkion berandutze-interesak ordaindu beharko dira.

Beran, 2015eko otsailaren 23an.–Alkatea, M.ª Sol Taberna Irazoki.

ESPEDIENTEEN ZERRENDA

Esped.: MULTRAF/2014/58. Jabea-matrikula: Transportes Arturo Tabernero SL, (2490FDH). Lekua: Zalain Industrialdea. Data: 2014/07/01. Ordua: 07:45. Kopurua: 60,00 euro. Galtzen diren puntuak: 0. BSL: 38.3. ZEO: 91.1. ORD: -.

Iragarkiaren kodea: L1502484