40. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 27a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 91/2014 prozedura

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: titulu judizialak betearazteko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 0000091/2014 prozesuan betearazpen auto orokorra eta 2014ko abenduaren 22ko dekretua eman dira, eta interesdunek haien kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Arangoiti SLLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berrikusteko eta berraztertzeko jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2015eko otsailaren 9an.–Idazkari judiziala, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1502375