40. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2015eko lan egutegia aldatzea

Ikusirik Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak 2014ko abenduaren 23ko bilkuran hartutako erabakia.

Ikusirik lan egutegi hori 2015eko urtarrilaren 23ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dela.

Bozketa eginik, honako hau erabaki da, aldeko bost botorekin eta abstentzio batekin:

1. Hartutako erabakiaren bigarren atala aldatzea. Honela idatzita agertuko da:

Bigarrena.–Urteko lanorduen banaketa.

Administrazioko lanorduen urteko kopurua benetako 1.592 lanordukoa da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera.

Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen urteko lanaldien banaketa honela eginen da:

A) Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 15 minutukoa izanen da. Lanean sartzeko ordua, langileak malgutasunez hautatzekoa, 07:30etik 08:00ak bitartekoa izanen da, eta irteteko ordua, berriz, 14:45etik 15:15 bitartekoa.

B) Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia 09:00etatik 14:30 arte izanen da.

C) Lan ordutegia betetzeko eta aipatu lanorduak ez gainditzeko, egun baliodunak izanen dira, baina bulegoa itxita dagoela, abenduaren 24a eta 31.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Urrotz-Hirian, 2015eko otsailaren 17an.–Mankomunitateko burua, Fermín Julián García Gobeo.

Iragarkiaren kodea: L1502597