40. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLAMAYOR DE MONJARDIN

U.E. R.1.1aren xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Villamayor de Monjardíngo Udalak, 2014ko urriaren 16an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea HAPOko U.E.R.1.1 unitatean U.E. R.1.1eko konpentsazio batzordeak sustatu duen xehetasun azterlana, ondoriozko orubeetan okupazio baldintzak, lerrokadurak etab. definitu beharrez, gehienez ere familia bakarreko 4 etxebizitza egin ahal izateko; haietarik bi atxikiak izaten ahalko dira, sustatzaileari egokia iruditzen bazaio.

Eta, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Legearen 81.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, erabaki hori, hirigintzako araudiarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Villamayor de Monjardinen, 2015eko otsailaren 11n.–Alkate udalburua, Eugenio Fernando Barbarin Luquin.

I. ERANSKINA

Araudia eta ordenantzak

1.3. Aurrekariak eta abiaburuko baldintzatzaileak, kokapenaren datuak, ingurumen fisikoa eta hirigintzako araudia:

Villamayor de Monjardínen indarra duen Udal Planak mugatzen du UE-R.1.1 exekzuio unitatea; horrek herriko hirilurreko ondasunen katastroko 1. poligonoko 405, 406, 408, 877, 878 eta 879. lurzatiak ukitzen ditu. Hiri lurzoru gisa sailkatzen du eta aprobetxamendua, berriz, 0,4427 AU/m² da, eraikigarritasuna 1.055,40 m², eta irabazizko aprobetxamendua, 1.055,40 AU; exekuzio sistema konpentsaziokoa da. Unitatearen azalera 1.933 m² da; haietarik, 1.649,99 m² lurzati pribatuei dagozkie eta gainerakoa, hau da, 283,01 m², unitatera ekarritako bideak. Birzatiketa proiektuaren prestaketatik bi orube atera dira; horietariko bat bertze hirutan zatitzen ahal da, Udal Planak unitaterako ezarritako determinazioak betez gero.

Azterlan honek ezartzen ditu orube horietako okupazio baldintzak, aprobetxamendua etab., gehienez ere familia bakarreko 4 etxebizitza egin ahal izateko; haietarik bi atxikiak izaten ahalko dira, sustatzaileari egokia iruditzen bazaio. Haietarako, antolamendu posible bat ezartzen da, Udal Planeko arau partikularrek ezarritako mugekin bat.

Lurzatietako barne lerrokadurak libreak direnez, bizilagunen nahiz bideen aldera atzeraemanguneetara behartu gabe, eta bai kanpo lerrokadurak bai gehieneko aprobetxamenduak birzatiketa proiektuaren ondoriozkoak direnez, antolamendu xehakatua aldakorra izaten ahal da, eta azterlan honetan definitzen da Planak ezarritako mugekin bat heldu diren aukeretariko bat.

Lerrokadurak, aprobetxamenduak, garaierak eta eraikuntza mota ezartzeagatik Udal Planak daukan antolamendua zehaztua denez, kontua da haren aurreikuspenak betearaztea, planeamenduan finkaturiko exekuzio sistemaren bidezko kudeaketa tresnen tramitazioaren eta onespenaren bidez.

2. Lerrokadurak.

Dokumentu honekin tramitatzen den aldez aurreko birzatiketaren ondoriozkoak dira, eta gehienekoak direnez, etxebizitza berriak lerrokadura horien barnean egonen dira.

3. Okupazioa.

Planak onartzen duen gehieneko okupazioa lurzatiaren %30 da, eta hori betetzen da aurkeztutako antolamenduan.

4. Garaierak.

Planak gehienez ere onartzen duen garaiera B+1 da, gehieneko garaiera 7 metro izanik karrikako lerrokaduraren erdigunetik teilatu-hegalera; horretaz aparte, teilatupearen aprobetxamendua onartuko da, inguratzailearen barnean, gehieneko garaiera horretatik aitzina; horiek aprobetxamendu gisa kontatuko dira, 1,5 metroko garaietatik goiti.

5. Bolumenak.

Oinplanoko okupaziotik eta arestian zehazturiko garaiera arautzailetik goiti, bolumen onartua ateratzen da.

6. Materialak.

Udal Planeko A2 eremuan Alde Zaharraren inguruko etxebizitzarako baimendutako materialak ezartzen dira.

7. Planoak.

–Plano hauek erantsi dira: Informazioa:

1.–Kokapena 1:1000.

2.–Indarra duen araudia 1:250.

3.–Topografikoa, orubeen gainean 1:250.

4.–Litekeen eraikuntza. 1:250.

–Antolamendu planoa erantsi da:

5.–Aprobetxamenduen banaketa, okupazioak, garaierak eta barne lerrokadura orientagarriak.

8. Zortasunak.

Bide zor bat eratu da birzatiketa proiektuaren ondoriozko 2. lurzatian, UE-R.2.1 unitate handiagoko saneamendua iragan ahal idadin.

Iragarkiaren kodea: L1502403