40. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAKAR

Ordenantza, Herri larreen aprobetxamendua arautzen duena Hasierako onespena

Otsakarko Kontzejuak, 2015eko otsailaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Otsakarko Herri larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluaren eta horrekin bat heldu direnen edukiari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hasierako onespenaren erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta eta hogeita hamar egunean Kontzejuaren iragarki oholean paratuta, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Hasierako onespenaren erabaki hau behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu. Ordenantzaren testua behin betiko onetsitakoan, behar den iragarkia eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Otsakarren, 2015eko otsailaren 23an.–Kontzejuko burua, Daniel Carrascosa Uriaque.

Iragarkiaren kodea: L1502966