40. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

2015eko ekitaldiko zerga-tasak, tarifak, tasak eta prezio publikoak. Behin betiko onespena

Eloko Udalak, 2014ko abenduaren 10eko bilkuran, 2015eko zerga-tasa, tasa eta prezioak onetsi zituen.

Jendaurreko erregelamenduzko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik geldituko dira 2015erako zerga-tasak, prezio publikoak, tarifak eta tasa fiskalak, eta osorik argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 262-2. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza fiskalek 2015eko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Elon, 2015eko otsailaren 3an.–Alkate udalburua, Izaskun Zozaya Yunta.

2015EKO EKITALDIKO ZERGA-TASAK, TARIFAK,
TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK

Karga-tasak zergetarako.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga:

  • Proiektu tekniko ikus-onetsia duten obrak: obra gauzatzeko aurrekontuaren %4, gutieneko zenbatekoak hauek direla:
  • Eraikin berrietarako eta zaharberritze osoetarako: 900,00 euro/metro karratu eraikia.
  • Eraikinak berritzeko eta lokalak egokitzeko, berekin badakartzate igeltserotza, instalazioak eta akaberak: 600,00 euro gauzatzen den metro karratu bakoitzeko.
  • Proiektu tekniko ikus-onetsirik gabeko obrak: aurrekontuaren %4, eta gutienez ere 50,00 euro likidatzeko.

–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

1. Tarte guztietan aplikatzeko portzentajea, urtean: %3.

2. Karga eskala, tasak denbora tarteka:

1.–0 - 5 urte: %15.

2.–5 - 10 urte: %12

3.–10 - 15 urte: %10.

4.–15 urtetik goiti: %8.

–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa:

1. Hiri finka: %0,26.

2. Landalurra: %0,73.

Tasak hilerrian zerbitzu egiteagatik.

–Ehorzketa, lurrean/panteoian: 275 euro.

–Ehorzketa, nitxoan: 205 euro.

–Gorpuzkiak ateratzea: 165 euro.

–Ehorzketa, horma-hilobian, 20 urtez, 100 euro.

–Horma-hilobien 20 urteko erabilera bertze 20 urtez luzatzeagatik, 100 euro.

–Panteoietan, 20 urtez, edo 20 urteko erabilera beste 20 urtez luzatzen den aldiro: 600 euro.

Ezkontza zibila egiteko tasak.

–Ezkontza bakoitza: 60 euro.

Idazkaritzan agiriak luzatzeko tarifak.

–Indarrean diren agirien ziurtagiriak: 1,20 euro.

–Artxiboko agirien ziurtagiriak: 3,00 euro.

–Fotokopiak, alde bakarretik:

  • DIN A4, zuri-beltzezkoa: 0,10 euro.
  • DIN A4, kolorezkoa: 0,50 euro.
  • DIN A3, zuri-beltzezkoa: 0,15 euro.
  • DIN A3, kolorezkoa: 0,75 euro.

–Konpultsak, orrialde edo orri bakoitzeko: 0,30 euro.

–Arma txartelen tramitazioa: 0,60 euro.

–Txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak: 3,00 euro.

–Faxa eta zehaztu gabeak: 0,30 euro.

–Agiriak euskarri digitalean ematea: 2,00 euro.

Herriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezietako tasak.

I. epigrafea.–Zoruko aprobetxamendu bereziak.

I.1. Mahaiak, aulkiak, mahaitxoak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko, urtean: 30 euro.

I.2. Bestelako aprobetxamenduak:

a) Edukiontziak, aldamioak, hesiturak eta jarduera ekonomikoa ez den bertze edozer paratzeagatik, 10 metro karratu edo horren zatiki bakoitzeko:

–Egunean: euro 1. (2 hilabeteko salbuespen aldia izanen da edukiontzietarako eta urtebetekoa, berriz, aldamio, hesitura eta abarretarako).

II. epigrafea.–Hegalkineko aprobetxamendu bereziak.

–10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko, egunean: 0,50 euro.

III. epigrafea.–Zorupeko aprobetxamendu bereziak.

–Ezarritako biltontzi bakoitzeko, urtean: 1.250,00 euro.

IV. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeengatik likidatu beharreko kopuruak ez badira iristen jarraian azaltzen diren gutxienekoetara, honako kopuru hauek ordaindu beharko dira:

–Aldamioak: 40,00 euro.

–Hesiturak: 40,00 euro.

–Bertze aprobetxamendu batzuk: 40,00 euro.

Lizentziak, oro har, eta hirigintzako lizentziak, bereziki, emateko tasak.

1. Gutxieneko tasa: 10 euro.

2. Kanpoko txostenak eta hirigintzako kontsulta txostendunak behar dituzten lizentzien espedienteak: 100 euro txosten bakoitzeko.

3. Egunkarietan iragartzea behar duten lizentzien espedienteak: 300 euro iragarki bakoitzeko.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia paratzea behar duten espedienteak: 10 euro iragarki bakoitzeko.

5. 4/2005 Foru Legearen 4D eranskineko jarduera sailkatuetarako lizentzien espedienteen tasak: 240 euro Gestión Ambiental de Navarrak luzaturiko txosten bakoitzagatik eta 584 euro teknikariak txostena prestatzeko agerraldia egiten duen aldiro.

6. 4/2005 Foru Legearen 4D eranskineko jarduera sailkatuak irekitzeko lizentzien espedienteen tasak: 360 euro Gestión Ambiental de Navarrak luzaturiko txosten bakoitzagatik eta 492 euro teknikariak txostena prestatzeko agerraldia egiten duen aldiro.

7. 4/2005 Foru Legearen 4A, 4B, eta 4C eranskinetako jarduerak irekitzeko lizentzien tasak: 600 euro Gestión Ambiental de Navarrak luzaturiko txosten bakoitzagatik eta 492 euro teknikariak txostena prestatzeko agerraldia egiten duen aldiro.

8. 4/2005 Foru Legeko jarduera kaltegabeetarako lizentzien espedienteen tasak: 146 euro Gestión Ambiental de Navarrak luzaturiko txosten bakoitzagatik eta 300 euro teknikariak txostena prestatzeko agerraldia egiten duen aldiro.

9. 4/2005 Foru Legeko jarduera kaltegabeak irekitzeko lizentzien espedienteen tasak: 213 euro Gestión Ambiental de Navarrak luzaturiko txosten bakoitzagatik eta 300 euro teknikariak txostena prestatzeko agerraldia egiten duen aldiro.

Tarifa horiek pilatu eginen dira, baldin eta lizentzia ematean tarifetan zehaztutako kasuetako bat baino gehiago elkartzen bada.

Kasu bakoitzeko txosten teknikoaren kostua epigrafean adierazitako zenbatekoa baino handiagoa bada, arabera berean goitituko da tasa.

Herriko jabari publikoko zoruan, hegalkinean eta zorupean hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu berezien tasak.

Kuota emanen digun tasa aplikatzeko oinarria enpresek udal mugapearen barnean urtean lortutako fakturazioak emandako diru-sarrera gordinen arabera kalkulatuko da.

Aplikatuko den tasa izanen da hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek lortutako diru-sarrera gordinen %1,5.

Tasa hauek bateragarriak izanen dira toki erakundeen eskumeneko zerbitzuak edo jarduerak egiteagatik ezar daitezkeenekin. Aipatu enpresek izan beharko dute haien subjektu pasiboak.

Iragarkiaren kodea: L1501846