40. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

2015eko lan egutegia

Abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari jarraikiz, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea aldatzen baitu eta Nafarroako Administrazio Publikoetako enplegatuetatik Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren gainean abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen direnentzat urteko lanaldia ezartzen, eta Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiaren uztailaren 3ko 311/2014 Ebazpenari jarraikiz, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2015eko asteguneko jaiak zein diren zehazten baitu; eta ikusirik, orobat, espedientean jasotako dokumentazioa, Miranda Argako Udalak,

Aho batez erabaki du:

1.–Miranda Argako Udalaren langileendako 2015eko lan egutegia onestea, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Dekretuan urte osorako ezarritako 1.592 orduko zenbatekoan oinarriturik, eta jaiegunak zein diren zehaztea, horietan itxirik egonen baitira udal bulegoak. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri.

–Urtarrilaren 6a: Errege Eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Martxoaren 21a: San Benito, herriko patroia (Miranda Argako herriko jaia).

–Apirilaren 2a: Ortzegun Saindua.

–Apirilaren 3a: Ortzirale Saindua.

–Apirilaren 6a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

–Abuztuaren 24, 25, 26 eta 27a: herriko bestak.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 24a: Gabon eguna.

–Abenduaren 25a: Eguberri.

–Abenduaren 31: Urtezaharra.

2.–Udal bulegoak itxirik egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, eta gorago aipatutako jaiegunetan, horiek ere kontuan hartu baitira 2015eko lan egutegian.

3.–Astelehenetik ortziralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutu izanen da.

4.–Zerbitzuaren beharrak direla-eta Alkatetzak udal langileak lanera deitzen baditu ezarritako ordutegitik kanpo edo egutegian jaiegun direnetan edo lanik gabeko egunetan, atsedenaldiekin ordainduko dira lan horiek edo aparteko ordu gisa, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 51. artikuluan eta hura garatzeko erregelamenduan zehazten den bezala.

5.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Miranda Argako Herriko Etxeko iragarki oholean argitara dadila agintzea.

Argitara ematen da, eta ohartarazten da erabaki hauen kontra errekurtso hauetako bat paratzen ahal dela, hautara:

a) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazten denetik hasita.

b) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, Miranda Argako Udalari zuzendua, erabakia jakinarazi eta hilabeteko epean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aitzinetik; bertzenaz, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Miranda Argan, 2015eko otsailaren 9an.–Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1502404