40. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Udal Planean 12. poligonoko 491 eta 498. lurzatiei dagokienez aldaketa puntuala egiteko espedientea. Behin betiko onespena

Lekunberriko Udalak, 2015eko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Udal Planean 12. poligonoko 491 eta 498. lurzatiei dagokienez aldaketa puntuala egiteko Udalak berak sustatu duen espedientea.

Abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta dagokion hirigintzako araudia.

Lekunberrin, 2015eko otsailaren 11n.–Alkate udalburua, José M.ª Aierdi Fernández de Barrena.

ERANSKINA
HIRIGINTZAKO ARAUDIA

ALDAKETA PUNTUAL EZ EGITURAZKOA, LEKUNBERRIKO PLAN OROKORREAN, 12. POLIGONOKO 491.ETIK 498.ERA BITARTEKO LURZATIEI DAGOKIENEZ

1. Sustatzailea.

Lekunberriko Udala da.

2. Sarrera. Planteatutako aldaketaren deskribapena eta proposamenaren motibazioa.

Lekunberriko udalerriak industrialde bat du, jadanik eraldatutako lurzoruak osatua; beraz, hiri lurzoru finkatuaren sailkapena du, indarra duen Plan Orokorraren arabera. Udal Plan Orokor hori Nafarroako Gobernuko organo eskudunak onetsi zuen behin betiko, 2010eko abuztuaren 30ean onetsi ere, 153/2010 Foru Aginduaren bidez; hura 2010eko 118. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 29an.

Industrialde horretan, garatu zen azken aldea katastroko 12. poligonoko 491.etik 498.era bitarteko lurzatiek osaturik dago; horiek plana eremu honetan betearazteko prozesuan izan diren birzatiketen ondoriozkoak dira, ustez eta merkatuak tamaina txiki edo ertaineko nabeak eskatuko zituela.

Errealitate ekonomikoa, berriz, desberdina izan da; hain zuzen ere, eskualde honetan jarduera ekonomikoak ezartzeko eskaintza jarduera handiagoa ezartzeko izan da, lurzati guztien eremu ia-ia osoa eskura izatea behar duena.

Inguruabar hori HAPOan jasoa dago, dagokion ordenantzan, O5-A baita; hartan jarduketa hori onartzen zen, baita lurzatiak berriz definitzea eta eraikigarritasuna batetik bestera pasatzea ere, are balioaniztun kalifikatzen den eremuan ere, bertan jarduera ekonomikoak onartzen baitira orobat. Posible da, halaber, eraikinek bideen edo lurzatien mugen aldera dituzten atzeraemanguneak berriz definitzea, horretarako xehetasun azterlanak erabilita.

Aldaketa puntual ez egiturazko honen egiazko arrazoia da lurzati pribatuan sartzea esparruko hego-ekialdean dagoen aparkatzeko eremu txiki bat. Alde hori bide publikoa da gaur egun, eta aparkatzeko 22 toki daude. Aldaketaren bidez, beste horrenbeste toki egonen dira ondoriozko lurzati pribatuan. Hau da, aldaketa honako honetan da:

a) Esparruko hego-ekialdeko aparkatzeko eremuak okupatzen duen aldea zenbait lurzati elkartuta ateratzen den lurzati pribatuari eranstea, eta esparru horri 416 m²-ko eraikigarritasuna esleitzea eta hura aldameneko lurzatiei esleitu zitzaiena gehitzea.

b) Espazio honetan aparkatzeko dauden 22 tokiak lurzati pribatuaren barrenean dauden beste batzuekin ordezkatzea; eraikigarritasuna handitzearen ondorioz aparkatzeko 8 toki gehiago izanen direnez, guztira 30 toki izanen dira.

Legearen ikuspegitik begiratuta, bi kontu horiek posible dira erabat, zeren eta gaur egungo antolamenduan aparkatzeko toki kopurua legeak eskatzen duena baino handiagoa baita. Izatez, industrialdeko bazter hau eraiki zenean 35/2002 Foru Legea zorrotzagoa zen gai honi dagokionez gaur baino, eta orduko aukera ematen zuen berak ezartzen duen estandarren ondorioz ateratzen ziren aparkatzeko tokien %50 lurzati pribatuaren barrenean izateko, nahiz eta esparru honetan ez zen halakorik egin, guztiak lurzoru publikoan kokatu baitziren.

Gaur egun, 35/2002 Foru Legeak, bere 53. artikuluan (Ekipamendu eta zerbitzuetarako tokiei buruzko determinazioak), honako hau dio Hirigintza eta etxebizitzaren arloan urgentziazko neurriak hartzeko ekainaren 5eko 6/2009 Foru legeak ekarritako idazketan:

“Lurzoru urbanizagarri sektorizatuan eta/edo industriarako edo zerbitzuetarako hiri-lurzoru finkatu gabean, ibilgailuentzako aparkalekuen aurreikuspena, lurzatien tipologien eta bertan kokatu gogo diren jardueren araberakoa izanen da. Merkataritza saltoki handien kasuan, tokiak zehazteko orduan kontuan hartu beharko da bertan biltzen diren mota desberdineko jardueren funtzionamendu konbinatua, aldi bereko erabilera bere unerik gorenean dagoenean. Nafarroako Gobernuak, foru dekretu bidez, aparkalekuetarako modulu orokorrak ezarri ahalko ditu, kontuan harturik industriako edo zerbitzuetako tipologia desberdinak eta hirigintzako antolamenduan jasotzen diren erabilera zehatzek sortzen dituzten beharrak”.

Hirigintzaren ikuspegitik, aldaketaren arrazoia begi bistakoa da, jarduera ekonomiko baten ezarpenaren tamaina egokitu nahi delako, halako moldez non, eraikigarritasuna 416 m² handitzea kenduta, hirigintzako parametro guztiak errespetatzen baitira erabilerei, kalifikazioari, sailkapenari eta abarrei dagokienez.

Gisa honetan, esparru honetako lurzatiak tamaina handiagoko beste batzuetan elkartzen dira, eta horiei gehitzen aparkatzeko aipatu eremu hori, eta berriz ere definitzen dira eraikin atzeraemanguneak bideei eta mugei dagokienez, egoera berriaren arabera.

Arauez den bezainbatean, ez da deus aldatu behar ondoriozko lurzaztiari esleitutako eraikigarritasuna ez bada; hura lehenago zuenaren eta handitutako aldeari dagozkion 416 m²-en batura izanen da.

Lurzatien diseinu berriaz eta eraikigarritasuna batetik bestera pasatzeaz den bezainbatean, aipatu beharra dago prozesu hau guztia HAPOan jasoa dagoela, non eta haren O5-A ordenantzan, hitzez hitz baitio:

10.5. 5. ordenantza.

Determinazio xehakatuak dira ordenantza hiri lurzoru finkatuan aplikatzen denean.

Lurzoru urbanizagarrian, gehieneko aprobetxamendua, ereduko aprobetxamendua, homogeneizazio koefizienteak eta erabilera orokorrak egiturazko determinazioak dira, eta gainerakoak, berriz, xehakatuak.

10.5.a 5. ordenantzarako baldintza orokorrak.

–Definizioa.

Jarduera ekonomikoetarako ordenantza da; Z5 zonari dagokio, 6. planoan grafiatua, 5 (O5) ordenantza aplikatzeko.

Bi azpizona definitzen dira, O5-A eta O5-B ordenantzei dagozkienak.

O5-A ordenantza Jarduera ekonomikoetarako ordenantza berariazkoa da, jarraian arautzen dena.

O5-B ordenantza O5-A-ren berdin-berdina da planteatu den hiru eremuetan, baina hiru eremu horietako bakoitzean bizitegitarako erabileraren ordezko aukera ezarri da, Plan Orokor honetan hiri lurzoru finkatu gabeko exekuzio unitateetarako ezartzen den bataz besteko aprobetxamenduarekin.

Kasu horretan, hau da, bizitegitarako erabileraren ordezko aukera planteatzen bada, O5-B-ko eremu bakoitzean exekuzio unitate bat definitu beharko da, hiri lurzoru finkatu gabe gisa kudeatzeko, baita haren antolamendua ere, xehetasun azterlan baten bidez ezarriko dena; azterlan horretan nahitaezko lagapenak eta etxebizitza babestuei buruz legez bidezko den portzentajea. Erabileraren ordezko aukera hori planteatzen ez den bitartean, O5-A ordenantzaren bidez arautuko da.

–Erabiltzeko baldintzak. Erabilera onartuak.

  • Honako erabilera hauek onartzen dira, eta gainerakoak debekatzen:
  • Jarduera ekonomikoak eta biltegiratzekoak.
  • Erabilera anitzeko lurzatietan onartzen dira ekipamendu publiko nahiz pribatuetarako jarduerak, hirugarren sektoreko jarduerak, jarduera ekonomikoak eta biltegiratzekoak.
  • Finkak zatitzeko arauak.
  • Gutxieneko lurzatia errespetatuko da, 250 m²-koa, eta lurzatiaren aurrealdea, 10 m-koa.
  • Eraikuntzaren baldintzak.
  • Gehieneko eraikigarritasuna O5-A eta O5-B zonetarako, Lekunberriko industrialdetik kanpora baitaude. Gehieneko solairu kopurua.
  • Gehieneko solairu kopurua 1 izanen da, nahiz eta solairuarteak eraikitzen ahalko diren aipatu diren baldintzetan.
  • Gehieneko eraikigarritasuna, nabeko m² eraikietan adierazia, lurzatiaren azaleraren %50 izanen da O5-A eta O5-B zonetarako, Lekunberriko industrialdetik kanpora baitaude. Jarduteko, beharrezkoa izanen da atzeraemanguneak eta inguratzaileak definitu beharko dira, beharrezkoa denean, xehetasun azterlanaren bidez.
  • Gehieneko garaiera 10 m izanen da, nahiz eta Udalak handiagoa baimendu ahal izanen duen, gauzatu beharreko jardueraren arabera arrazoitzen bada.
  • Solairuarteek eraikinaren %25 okupatu ahal izanen dute.
  • Karrerape estalien %50 kontatuko da.
  • Gehieneko eraikigarritasuna, O5-A eta O5-B zonetarako, Lekunberriko industrialdetik kanpora baitaude.
  • O5-A eta O5-B zonetarako, Lekunberriko industrialdetik kanpora baitaude, gehieneko eraikigarritasuna izanen da lurzoruaren kalifikazioari buruzko 6. planoan lurzati bakoitzerako definitu dena. Oinplanoko inguratzaileak ere 6. planoan definitzen dira, orobat, eta xehetasun azterlan baten bidez aldatu ahal izanen dira.
  • Posible izanen da eraikigarritasuna lurzati mugakide batetik bestera pasatzea, eta lurzatiak berriz ere definitzea, premien arabera.
  • Gehieneko garaiera 10 m izanen da, nahiz eta Udalak handiagoa baimendu ahal izanen duen, gauzatu beharreko jardueraren arabera arrazoitzen bada.
  • Solairuarteek eraikinaren %25 okupatu ahal izanen dute.
  • Karrerape estalien %50 kontatuko da.

Esan beharra dago zona honetan xehetasun azterlan bat prestatu zela, Lekunberriko 12. poligonoko 491.etik 498.era bitarteko lurzatiak berak eta haien eraikigarritasuna berrantolatu zituen ordenantzan adierazitakoaren babespean; horiek aldaketa honen ersparruan sarturik daude eta, guztira, Lekunberriko Udal Plan Orokorrean agertzen diren azalera eta eraikigarritasun berak dituzte. Haietara jotzen dugu, bere garaian egindako birzatiketan agertzen baitira.

3. Legezko egokitzapena.

35/2002 Foru Legearen 49. artikularekin bat, agiri honek aldatzen dituen determinazioak determinazio xehakatuak dira; beraz, aldaketa honetarako agindutako tramitea 35/2002 Foru Legearen 80 eta 79.3 eta 74. artikuluetan aurreikusitakoa izan beharko da; horietariko azkenean deskribatzen da jarraitu beharreko prozedura.

4. Lekunberriko 12. poligonoko 491.etik 498.era bitarteko lurzatietan egindako aldaketaren determinazioak eta hirigintzako araudia.

Hona hemen Lekunberriko 12. poligonoko 491.etik 498.era bitarteko lurzatietarako Udal Plan orokorrean egindako aldaketa puntual honetako determinazioak:

4.1. Antolamenduari buruzko determinazioak.

–Lekunberriko 12. poligonoko 491.etik 498.era bitarteko lurzatiak elkartuko dira, gaur egungo erabilerei eutsiz, baita jarduera ekonomikorako erabileraren ordezko aukera duen balioaniztunaren kalifikazioa ere, aldaketa puntual honetarako proposamenaren planoan adierazten den esparruan. Halaber, ondoriozko lurzatia handituko da, esparruko hego-ekialdean aparkatzeko dagoen eremua gehiturik; hari Udalaren titulartasuneko 416 m²-ko eraikigarritasuna esleitu zaio, elkartzen diren gainerako lurzatienari gehitzen zaiona.

–Lurzoru publikotik aparkatzeko kentzen diren 22 tokiak, gehi eraikigarritasuna handitzearen ondoriozko aparkatzeko 8 toki berriak, lurzati pribatuen barnean kokatu beharko dira.

–Eraikinen atzeraemanguneak, bideei eta lurzatiaren mugei dagokienez, aldatu dira, nola eta aldaketaren proposamenaren 2. planoan grafiatu den gisan.

–Beren horretan utziko dira zonako erabilerei eta gainerako determinazio arautzaileei dagozkien hirigintzako parametroak.

4.2. Exekuzioari buruzko determinazioak.

–Behar den kudeaketa, orobat, hirigintzako legeriarekin eta HAPOko aurreikuspenekin bat, hirigintzako lurzatiketaren espedienteen bidez eginen da, 35/2002 Foru Legearen 145 eta 148. artikuluei jarraikiz.

–Behar diren obrak sustatzaileen kontura izanen dira eta obra proiektuan sartu beharko dira.

Iragarkiaren kodea: L1502318