40. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

2015eko Plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsitzat ematen da 2015eko plantilla organikoa, eranskinean datorrena. Hasierako onespenaren erabakia 2015eko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 26an.

Iturenen, 2015eko otsailaren 20an.–Alkatea, María José Bereau Baleztena.

I. ERANSKINA

Iturengo udaleko langileen Plantilla organikoa

Funtzionarioak.

1. Idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zubieta eta Iturengo Udalen Batasunaren menpe. Osagarriak: bateraezintasuna, %35,00; lanpostuko osagarria, %30,50. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, 3. jakite maila (203/2001 Foru Dekretua), hizkuntza eskola ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki balio berekotzat jotako beste titulazio bat. Egoera: hutsik.

2. Kontu-hartzailea. Maila: B. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Doneztebe, Elgorriaga, Ituren eta Zubietako Administrazio Zerbitzuen Batasunaren menpe. Osagarriak: bateraezintasuna, %35,00; lanpostuko osagarria, %19,14. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, 3. jakite maila (203/2001 Foru Dekretua), hizkuntza eskola ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki balio berekotzat jotako beste titulazio bat. Egoera: hutsik.

3. Zerbitzu anitzetako langilea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zubieta eta Iturengo Udalen Batasunaren menpe. Lanpostuko osagarriak: %12, %20,79. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, 1. jakite maila (203/2001 Foru Dekretua), lau kurtso gainditurik izatea hizkuntza eskola ofizial batean, edo bederatzi urrats gainditurik Nafarroako Gobernuak antolatutako kurtsoetan. Egoera: jardunean.

Lan-kontratudun finkoak.

1. Administrari laguntzailea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zubieta eta Iturengo Udalen Batasunaren menpe. Lanpostuko osagarriak: %12, %25,85. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, 3. jakite maila (203/2001 Foru Dekretua), hizkuntza eskola ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki balio berekotzat jotako beste titulazio bat. Egoera: hutsik.

Langileen izenen zerrenda

–Idazkaria: hutsik.

–Kontu hartzailea: hutsik.

–Zerbitzu anitzetako langilea: Oinatz Asensio Santesteban. Maila: D. 2. gradua. Lanpostuko osagarriak: %12, %20,79. Antzinatasuna: 2004/06/26.

–Administrari laguntzailea: hutsik.

Administrazio-kontratudunen izenen zerrenda.

–Idazkaria: Miguel José Belarra Tellechea.

–Kontu-hartzailea: Aitor Navarro Aristorena.

Lan-kontratudunen izenen zerrenda.

–Administrari laguntzailea: Amaia Ochandorena Mindeguia.

Iragarkiaren kodea: L1502889