40. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

1. poligonoko 846. lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Igantziko Udalak, 2015eko otsailaren 19an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 1. poligonoko 846. lurzatiaren xehetasun azterlana eta honen eranskina, dagoen eraikina handitu eta bertan bizitza berria egiteko.

Sustatzailea Julen Txoperena Migelena jauna da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Igantzin, 2015eko otsailaren 20an.–Alkatea, M. Lourdes Ibarluzea Irureta.

Iragarkiaren kodea: L1502888