40. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

2015eko ekitaldirako zerga-tasa, prezio publiko,
tarifa eta tasa fiskalak. Onespena

Ibargoitiko Udalak, 2014ko abenduaren 1eko bilkuran, zerga-tasa, tasa eta prezioak onetsi zituen 2015erako.

Jendaurreko erregelamenduzko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik geldituko dira 2015erako zerga-tasak, prezio publikoak, tarifak eta tasa fiskalak, eta osorik argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 262-2. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza fiskalek 2015eko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Idotzinen, 2015eko otsailaren 3an.–Alkate udalburua, José Javier Eslava Armendáriz.

2015EKO EKITALDIRAKO ZERGA-TASA, PREZIO PUBLIKO,
TARIFA ETA TASA FISKALAK

Zenbait zergatarako ezarri diren karga-tasak.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga. Obren kostu erreal eta benetakoaren gainean (oinarria, obra gauzatzeko aurrekontua):

–300.000 euro bitarte: %3.

–300.000 eurotik gora: %5.

–Obren gutxieneko kostuaren oinarria, zergaren likidaziorako:

  • Etxebizitzak: 800 euro m² eraiki bakoitzeko.
  • Gainerakoak: 450 euro m² eraiki bakoitzeko.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

1. Tarte guztietan aplikatzeko portzentajea, urtean: %3.

2. Karga eskala, tasak denbora tarteka:

–0tik 5 urte bitartekoak: %15.

–5etik 10 urte bitartekoak: %12

–10etik 15 urte bitartekoak: %10.

–15 urtetik gora: %8.

Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa:

1.–Hirilurreko ondasunen gainekoa: %0,22.

2.–Landalurreko ondasunen gainekoa: %0,42.

Tasak hilerrian zerbitzu egiteagatik.

Aplikatuko diren tarifak, zerbitzua eskatzen denean ordaindu behar direnak, honako hauek dira:

–Erroldatuak:

  • Ehorzketak:
  • Lurpean: 50 euro.

–Erroldatu gabeak:

  • Ehorzketak:
  • Lurpean: 450 euro.

Ezkontza zibila egiteko tasak.

–Ezkontza bakoitza: 60 euro.

Idazkaritzan agiriak luzatzeko tarifak.

–Indarrean diren agirien ziurtagiriak: 1,20 euro.

–Artxiboko agirien ziurtagiriak: 3,00 euro.

–Fotokopiak, alde bakarretik:

  • DIN A4, zuri-beltzezkoa: 0,10 euro.
  • DIN A4, kolorezkoa: 0,50 euro.
  • DIN A3, zuri-beltzezkoa: 0,15 euro.
  • DIN A3, kolorezkoa: 0,75 euro.

–Konpultsak, orrialde edo orri bakoitzeko: 0,30 euro.

–Arma txartelen tramitazioa: 0,60 euro.

–Txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak: 3 euro.

–Faxa eta zehaztu gabeak: 0,30 euro.

–Agiriak euskarri digitalean ematea: 2 euro.

Herriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezietako tasak.

I. epigrafea.–Zoruko aprobetxamendu bereziak.

I.1. Mahaiak, aulkiak, mahaitxoak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko, urtean: 30 euro.

I.2. Bestelako aprobetxamenduak:

a) Edukiontziak, aldamioak, hesiturak eta jarduera ekonomikoa ez den bertze edozer paratzeagatik, 10 metro karratu edo horren zatiki bakoitzeko:

–Egunean: euro 1. (2 hilabeteko salbuespen aldia izanen da edukiontzietarako eta urtebetekoa, berriz, aldamio, hesitura eta abarretarako).

II. epigrafea.–Hegalkineko aprobetxamendu bereziak.

–10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko, egunean: 0,50 euro.

III. epigrafea.–Zorupeko aprobetxamendu bereziak.

–Ezarritako biltontzi bakoitzeko, urtean: 1.250,00 euro.

IV. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeengatik likidatu beharreko kopuruak ez badira iristen jarraian azaltzen diren gutxienekoetara, honako kopuru hauek ordaindu beharko dira:

–Aldamioak: 40,00 euro.

–Hesiturak: 40,00 euro.

–Bertze aprobetxamendu batzuk: 40,00 euro.

Lizentziak, oro har, eta hirigintzako lizentziak, bereziki, emateko tasak.

1. Gutxieneko tasa: 10 euro.

2. Kanpoko txostenak eta hirigintzako kontsulta txostendunak behar dituzten lizentzien espedienteak: 100 euro txosten bakoitzeko.

3. Egunkarietan iragartzea behar duten lizentzien espedienteak: 300 euro iragarki bakoitzeko.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia paratzea behar duten espedienteak: 10 euro iragarki bakoitzeko.

5. 4/2005 Foru Legearen 4D eranskineko jarduera sailkatuetarako lizentzien espedienteen tasak: 240 euro Gestión Ambiental de Navarrak luzaturiko txosten bakoitzagatik eta 584 euro teknikariak txostena prestatzeko agerraldia egiten duen aldiro.

6. 4/2005 Foru Legearen 4D eranskineko jarduera sailkatuak irekitzeko lizentzien espedienteen tasak: 360 euro Gestión Ambiental de Navarrak luzaturiko txosten bakoitzagatik eta 492 euro teknikariak txostena prestatzeko agerraldia egiten duen aldiro.

7. 4/2005 Foru Legearen 4A, 4B, eta 4C eranskinetako jarduerak irekitzeko lizentzien tasak: 600 euro Gestión Ambiental de Navarrak luzaturiko txosten bakoitzagatik eta 492 euro teknikariak txostena prestatzeko agerraldia egiten duen aldiro.

8. 4/2005 Foru Legeko jarduera kaltegabeetarako lizentzien espedienteen tasak: 146 euro Gestión Ambiental de Navarrak luzaturiko txosten bakoitzagatik eta 300 euro teknikariak txostena prestatzeko agerraldia egiten duen aldiro.

9. 4/2005 Foru Legeko jarduera kaltegabeak irekitzeko lizentzien espedienteen tasak: 213 euro Gestión Ambiental de Navarrak luzaturiko txosten bakoitzagatik eta 300 euro teknikariak txostena prestatzeko agerraldia egiten duen aldiro.

Tarifa horiek pilatu eginen dira, baldin eta lizentzia ematean tarifetan zehaztutako kasuetako bat baino gehiago elkartzen bada.

Kasu bakoitzeko txosten teknikoaren kostua epigrafean adierazitako zenbatekoa baino handiagoa bada, arabera berean goitituko da tasa.

Herriko jabari publikoko zoruan, hegalkinean eta zorupean hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu berezien tasak.

Kuota emanen digun tasa aplikatzeko oinarria enpresek udal mugapearen barnean urtean lortutako fakturazioak emandako diru-sarrera gordinen arabera kalkulatuko da.

Aplikatuko den tasa izanen da hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek lortutako diru-sarrera gordinen %1,5.

Tasa hauek bateragarriak izanen dira toki erakundeen eskumeneko zerbitzuak edo jarduerak egiteagatik ezar daitezkeenekin. Aipatu enpresek izan beharko dute haien subjektu pasiboak.

Uren tarifak.

–Uraren sare orokorrera lotzeko kuota: 240,00 euro.

–Saneamendu sarera lotzeko kuota: 240,00 euro.

–Kontagailuaren alokairua: 7,00 euro urtean.

–Kuota finkoa, kontsumoagatik: 20,00 euro urtean.

–Ur kontsumoaren tarifa: 0,12 euro/m³.

–Saneamenduko kuota: Nafarroako Gobernuak finkatzen duena.

Ur gutxi dagoenean aplikatuko diren arauak

1. Ur-biltontzietariko batera egunero sartzen den ur emaria kontsumitzen dena baino tikiagoa bada, Alkatetzak bandoa argitaratuko du, hornidura saretik edateko ura hartzea debekatzeko, etxerako ez bada; beraz, debeku izanen da ura ureztatzeko, aisiarako eta antzekoetarako erabiltzea murrizketa duen herrian.

2. Hornidura kamioi zisternadunen bitartez egin behar bada, kasuan kasuko Kontzejuko buruak horren berri emanen die Ibargoitiko egoitzako administrazio zerbitzuei. Berri emate horretatik aitzina, Alkatetzak zisterna bidezko ur hornidura eskatzeko baimena sinatuko du eta herriko kontagailuak irakurtzeko aginduko du.

3. Tramite hori egin gabe, Ibargoitiko Udalak ez du bere gain hartuko urez hornitzeko eta kamioi zisternadunen bidez garraiatzeko kostuaren ordainketa.

4. Urez zisternen bidez hornitzen den denboran, hamabortz egunero eginen da kontagailuen irakurketa; Itzaga Mankomunitateko zerbitzuen izanen dute horren ardura.

5. Idortearen ondorioz ur gutxi egoteagatik ur hornidura zisternen bidez egin behar den denboran, abonatu bakoitzak kontsumitzen duen metro kubiko bakoitzari ondokoa aplikatuko zaio: aldi horretan garraioak duen kostu osoa zati herriko kontagailu guztietan neurturiko metro kubikoen kopurua eginez ateratzen den prezioa.

6. Aitzineko paragrafoko fakturazio aldian, gutxieneko hau bermatuko zaiei etxebizitza bakoitzean erroldaturiko pertsonei: 150 litro pertsona eta egun bakoitzeko, prezio arruntean fakturatuko direnak. Erroldatu bakarra dagoen etxebizitzetan eta erroldaturik batere ez dagoenetan, 200 litro bermatzen dira abonatu eta egun bakoitzeko, prezio arruntean fakturatuko direnak.

Iragarkiaren kodea: L1501837