40. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Sexu jazarpenari eta sexuagatiko jazarpenari aurrea hartzeko
eta horren kontra jarduteko protokoloa

Lizarrako Udalak, 2015eko urtarrilaren 8an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Sexu jazarpenari eta sexuagatiko jazarpenari aurrea hartzeko eta horren kontra jarduteko protokoloa, Lizarrako Udalarena.

Halaber, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, ahalik eta zabalkunde handiena emateko, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Barne Planeko bosgarren atalean “komunikazioari” buruz jaso diren aurreikuspenak betez. Plan hori behin betiko onetsi zen 2013ko martxoaren 7ko osoko bilkuran, eta urte bereko maiatzaren 6an argitaratu.

Lizarran, 2015eko otsailaren 18an.–Alkatea, Begoña Ganuza Bernaola.

ERANSKINA

Sexu jazarpenari aurrea hartzeko protokoloa (PDF).

Iragarkiaren kodea: L1502677