40. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

AÑ-1, AIZ-14, BS-1 eta BS-2 sektoreetako egiturazko aldaketa. Behin betiko onespena

Sustapeneko kontseilariaren abenduaren 23ko 114E/2014 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Berriobeitiko Udal Planeko egiturazko aldaketaren espedientea, Añezkarko AÑ-1 sektoreko, Aitzoaingo AIZ-14 sektoreko eta Berriogoitiko BS-1 eta BS-2 sektoreetako lurzorua hiri lurzoru finkatu gisa sailkatzeko; halaber, esparru horretako lurzoruen antolamendu xehakatuari aplikatu beharreko araudia. Sustatzailea Berriobeitiko Udala da. Ebazpen hori 2015eko 23. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 4an.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Legearen 81. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean aldaketa horren testua, foru agindua argitaratu ondoren.

Berriobeitin, 2015eko otsailaren 18an.–Alkatea, José M.ª Irisarri Ollacarizqueta.

ERANSKINA

Hirigintzako araudia (PDF).

Iragarkiaren kodea: L1502681