40. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

2015eko ordenantza fiskalak eta tasak.
Behin betiko onespena

Berbintzanako Udalak, 2014ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen 2015ean indarra izanen duten ordenantza fiskaletan eta tasetan.

Hasierako onespenaren iragarkia 2014ko 251. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 26an, eta jendaurreko epea inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsirik gelditu dira. Zehazten diren ordenantzetan edo tasarik ez da edo ez da aldaketarik batere egin.

Horrenbertzez, behin betiko argitaratuko dira 2015eko urtarrilaren 1az geroztik indarra duten ordenantza fiskal eta tasa aldatuak. Hona hemen:

1.–AGIRIAK TRAMITATZEKO ORDENANTZA FISKALA

1. Eskabideak eta agiriak.

a) Alkatetzari eginiko eskaerak, bizilagunen eskubideak eta interesak aitortzen dituztenak.

b) Ordainagiriak eta kopiak, agiriak aurkeztu direla frogatzen dutenak:

1975 baino lehenagoko agirien kopiak: 25,00 euro/ordua.

c) Alderdi batek eskaturik ematen diren agiriak:

d) Interesdunen aitorpenak.

e) Kopiak eta fotokopiak:

–15 zent. DIN-A4.

–Pendrivetik inprimatzea: 15 zent./orria.

–25 zent. DIN-A3

–12,00 euro/orrialdea, partikularrari emandako dokumentazio guztian.

f) Bertzelakoak:

–Faxa: 1,20 euro.

–Megafonia: 1,50 euro.

–Lurzatien gaineko zedulak: 1,50 euro.

2. Ziurtagiriak.

a) Ziurtagiriak eta konpultsak:

–0,60 zentimo, arruntak –familia ugariek, %50 merkeago–.

–12,00 euro/orrialdea, partikularrari emandako dokumentazio guztian.

–Konpultsak: 1,50 euro –familia ugariek, % 50 merkeago–.

b) Finken hirigintza egoera frogatzen duten ziurtagiriak:

–Zerbitzuaren kostuaren %100.

3. Lizentziak, kontzesioak eta baimenak.

a) Eskaerak.

–Tasa: 30,00 euro.

b) 1975 baino lehenagoko agirien kopiak.

–Tasa, 25,00 euro/bilaketa ordua.

c) Plan partzialen onespenak:

–Zerbitzuaren kostuaren %100.

d) Plan partzialen aldaketa.

e) Antolamendu planak.

–Zerbitzuaren kostuaren %100.

f) Irekitzeko lizentzia behar ez dutenak:

–37,00 euro, 200 m²-tik beheitiko lokalak.

–51,00 euro, 200,01 m²-tik goitiko lokalak.

g) Irekitzeko lizentzia:

–37,00 euro, 200 m²-tik beheitiko lokalak.

–51,00 euro, 200,01 m²-tik goitiko lokalak.

4. Lehiaketa eta enkanteak:

a) Lanpostuak betetzekoak:

–0,00 euro, parte hartzeko eskatzeagatik.

b) Obretakoak:

–0,00 euro proposamen bakoitzeko

c) Ahalmenak askiestea:

-0,00 euro.

5. Hirigintzako zerbitzuak.

a) Eraikin eta finken azterketa, partikularraren eskariz:

–Zerbitzuaren kostuaren %100.

b) Lerrokadurak markatzea:

–Zerbitzuaren kostuaren %100.

6. Berbintzanako Las Eretas Museoa eta Aztarnategi Arkeologikoa.

–Gidarik gabeko bisita:

–Helduak: 4,00 euro.

–Haurrak (7 - 14 urte): 1,00 euro.

–7 urtetik beheitikoak, doan.

–Prezio bereziak:

  • Familia ugariak izatea.
  • Ikasle karneta.
  • Minusbaliotasunak.
  • Langabeak.

* Denek %10eko beherapena izanen dute, guztira.

–Doako sarrerak.

  • ICOMeko kideak.
  • EXARCeko kideak.
  • Ikertzaileak.

Bisita gidaridun hitzartua:

–Taldeak, 20 lagunetik goitikoak: 3,50 euro.

–Ikasleak: 1,50 euro.

–7 urtetik beheitikoak, doan.

7. Ezkontza zibiletarako aretoa erabiltzea.

60,00 euro aretoa erabiltzen den aldiro: arratsaldez, larunbatez, igandez eta jaiegunetan.

8. Materiala alokatzea:

–Mahaia: 2,00 euro bakoitzeko.

–Aulkia: 0,50 euro bakoitzeko.

Tokiko elkarteek bazkideen edo oro har komunitatearen alde egiten dituzten jardueren gaineko kobrantza salbuesten da.

2.–ERAIKINAK LEHEN ALDIZ ERABILTZEKO LIZENTZIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

a) Eraikinen lehen erabilera:

–251,00 euro, bizitegiaren unitate bakoitza.

b) Irekitzeko lizentziarik behar ez duten lokalak okupatzea:

–37,00 euro, 200 m²-tik beheitiko lokalak.

–51,00 euro, 200,01 m²-tik goitiko lokalak.

3.–HERRILURRETAKO APROBETXAMENDUAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

a) Lehentasunezko nekazaritzako aprobetxamendua:

–Lehorreko lurrak, 7,00 euro/erregua/urtea.

–Ureztalurrak, 13,00 euro/erregua/urtea.

b) Herritarrendako nekazaritzako aprobetxamendua:

–Lehorreko lurrak, 10,00 euro/erregua/urtea.

–Ureztalur tradizionalak, 13,00 euro/erregua/urtea.

c) La Corralizako larreak:

–Larratzeko azalera: 1.025,28 ha. Kuota: 2.849,17 euro.

d) Epaitzak:

–Udalak urtero erabakitzen duen kuota.

e) IV-1 sektoreko ureztalurrak:

–Ureztalurrak, 13,00 euro/erregua/urtea.

f) XXIII sektoreko ureztalurrak:

–Ureztalurrak, 18,00 euro/erregua/urtea.

g) XXII-Arga-1 sektoreko ureztalurrak:

–Ureztalurrak, 18,00 euro/erregua/urtea.

Loteen esleipenak igo eginen dira Nafarroako KPIaren arabera, alegia, KPIak gora egiten badu orduan zenbatekoak ere bai, baina KPIak behera egiten badu, kuota ez da aldatuko, helburua baita beti hasierako prezio bera izatea.

4.–MERKATARITZA EZ EGONKORRAREN GAINEKO ORDENANTZA

Asteko merkatu txikia:

–3 ml bitarteko saltokiak: 2,00 euro/eguna.

–3 ml-tik goitiko saltokiak: 3,00 euro/eguna.

Gainerako kuotak ez daude ordenantza honetan baizik eta zoruaren gaineko aprobetxamendu berezikoan.

5.–ZANGAK IREKITZEA, ZOLADURAK ALDATZEA, ESPALOIAK OKUPATZEA ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

–Zangak irekitzea, ml:

  • Harrizko zola: 0,60 euro/metro lineala.
  • Zora orokorra: 0,60 euro/metro lineala.
  • Zolarik gabe: 0,60 euro/metro lineala.

–Zola eta espaloia aldatzea: 0,60 euro/metro lineala.

–Espaloia okupatzea:

  • Obretarako edukiontziak:
  • 50,00 euro, gehienez ere hilabete bateko okupazioa.
  • Hilabete baino gehiagoko aldiak: 1,00 euro/m², okupazioko egun bakoitzeko.
  • Garabi eta aldamioak: 1,00 euro/m², okupazioko egun bakoitzeko.

6.–UDALAREN KIROL INSTALAZIOEN ERABILERA
ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

4 sailkapen ezarri dira, eta haien araberako 4 kuota mota:

–Haurrak, 4 urtetik 11 urtera.

–Gazteak, 12 urtetik 17 urtera.

–Helduak, 18 urtetik 64 urtera.

–Erretiratuak, 65 urtetik goiti.

Egun osoko sarrera: pertsonala eta besterenduezina.

–Haurrak: 4,00 euro.

–Gazteak: 6,00 euro.

–Helduak: 6,00 euro.

–Erretiratuak: 4,00 euro.

Arratsaldeko 17:30etik aitzinako sarrera: pertsonala eta besterenduezina.

–Haurrak: 2,00 euro.

–Gazteak: 3,00 euro.

–Helduak: 3,00 euro.

–Erretiratuak: 2,00 euro.

Denboraldiko pasea: 10 egun, solteak.

–Haurrak: 33,00 euro.

–Gazteak: 41,00 euro.

–Helduak: 44,00 euro.

–Erretiratuak: 33,00 euro.

Abonamenduak: Hilabete batekoak.

–Haurrak: 30,00 euro.

–Gazteak: 38,00 euro.

–Helduak: 40,20 euro.

–Erretiratuak: 30,00 euro.

Abonamenduak: 3 hilabetekoak edo denboraldikoak.

–Haurrak: 44,00 euro - 40,00 euro erroldatuentzat.

–Gazteak: 57,00 euro - 51,00 euro erroldatuentzat.

–Helduak: 75,00 euro - 67,50 euro erroldatuentzat.

–Erretiratuak: 44,00 euro - 40,00 euro erroldatuentzat.

Kasu guztietan, 4 urte artekoak 0,00 euro.

Deskontuak.

–Familia ugariek familiako kide guztiendako abonamendua eginez gero, %15 merkeago.

–Familiako kide guztiak Berbintzanan erroldaturik daudenean 6 hilabete lehenagotik, seme-alabak badituzte, familiako kide guztien abonamendua %10 merkeago izanen da.

–Minusbaliatuek, %10 merkeago.

–Langabezian 6 hilabete baino gehiago daudenek, %20 merkeago.

Arestian aipatu merkatzeak ez dira elkarrekin metatzen ahal.

Pilotalekua

–Uda sasoian erabiltzeko:

Kiroldegiko sarrerarik ez duten pertsonek, pilotalekua erabili nahi badute, igerilekuaren orduetatik kanpo egin beharko dute.

–Udan ez bertze sasoietan erabiltzeko:

  • 9:00etatik 18:55a arte, doan eta nornahi sartzeko.
  • 19:00etatik 22:00ak arte, erreserba eta argietarako fitxa eskatu beharko da.

23:00etan itxiko da pilotalekua eta argiak itzaliko dira:

  • Kantxa: 2,00 euro, erroldatuek. 10,00 euro, gainerakoek.
  • Argiak: 3,50 euro, ordu nagusi 1. 2,00 euro, hurrengo ordu erdia.

7.–UDAL HILERRIA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

a) Ehorzketak:

–10 urte bitarteko aldia: 280,00 euro.

Ehorzketa lehendik dagoen hilobian, 10 urterako: partikularraren kontura kenduko da hilarria, eta 290,00 euro.

b) Hilobitik ateratze aurreratuak: zerbitzuaren kostua.

c) Garbiketa: 0,00 euro.

–Garbiketa berezia: zerbitzuaren kostua.

d) Kontzesioak: Gehienez ere, 40 urte.

–Lurreko hilobiak:

  • Berriak: lehen 10 urteak dohainik.
  • Berritzeak: 10 urterako, 170,00 euro.
  • Hilobi zaharrak:
  • Neurri estandarrak (1,20 ml x 0,80): 178,00 euro.
  • Bertze neurri batzuk.
  • 1,20 ml-tik goiti: 185,00 euro.
  • 1,40 ml-tik goiti: 205,00 euro.
  • 1,50 ml-tik goiti: 215,00 euro.

–Horma-hilobiak:

  • Kontzesioak: gehienez ere 40 urte.
  • 10 urte bitarteko aldia: 280,00 euro.
  • Berritzeak: 10 urtean behin. 178,00 euro.

–Errauts-kutxategiak:

  • Kontzesioak
  • Gehienez ere 15 urte, luzatzen ahal ez direnak:
  • 15 urte bitarteko aldia: 150,00 euro.

13.–EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

–Merkatu eta azoka txikiak: Merkataritza ez-egonkorraren menean dago.

Salmenta postuak jaietan:

  • Feria eta festak/eguna: 9,00 euro.
  • Izozkien salmenta: 15,00 euro denboraldia.

–Obra-hondakinekin okupatzeko tasa:

  • Aurrekontua: 50,00 euro.
  • Orokorra: 1 euro/m²/eguna.

–Aldamioak.

–Karabanak.

Ostatu-ibilgailuak:

–Balkoi eta terrazak.

Berbintzanan, 2015eko otsailaren 12an.–Alkatea, Francisco Javier Terés Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1502454