40. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

28/2015 EBAZPENA, otsailaren 11koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana. Honen bidez 2015erako deialdia egiten da, Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko zenbait kualifikaziori lotuta dauden lanbide gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko prozedurarako.

Abuztuaren 27ko 66/2014 Foru Dekretuaren 24. artikuluan (foru dekretu haren bidez ezarri ziren pertsonek lan-esperientzian edo prestakuntza bide ez-formaletan lortutako lanbide gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura Nafarroako Foru Komunitatean ezartzeko arauak, eta horretaz arduratuko den antolaketa egitura finkatu zen) aipatzen den Egiaztapenerako Batzordeak proposatzen du deialdia egin dadila, 2015erako, Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko zenbait kualifikaziori lotuta dauden lanbide gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko prozedurarako.

Bestalde, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiaren interesekoa da industria segurtasunaren erregelamenduen menpe dauden instalazioei eta ekipoei lotutako sektorearen eskaerari erantzutea. Sektore horretan enpresa txikien presentzia handia da, eta gaitasunak egiaztatzea bide bat da profesionalizatzeko eta horiek aurrera segitzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1.–Lanbide kualifikazio jakin batzuei lotuta dauden lanbide gaitasunak aitortu, ebaluatu eta egiaztatzeko prozedurarako deialdia onestea, honako oinarri hauei jarraikiz:

1. Xedea eta aplikazio eremua.

Ebazpen honen xedea da lan esperientziaz edo bestelako bide ez-formal eta informaletatik lortutako lanbide gaitasunak onartu, ebaluatu eta egiaztatzeko 2015erako deialdia arautzea Nafarroako Foru Komunitatean, 1. eranskinean ezarri diren jarraibideen arabera. Prozedura horretan ebaluatuko diren gaitasun unitateak 2a) eranskinean adierazitakoak dira.

2. Prozedurari laguntzea.

Egiaztapenerako batzordeak koordinatuko ditu aitortza prozeduraren estrategia- eta antolakuntza-alderdiak.

3. Datuen babesa.

1. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, parte-hartzaileek inprimakien bidez ematen dituzten datuak Nafarroako Gobernuko fitxategietan sartuko dira, prozedura honen ondorioz sor daitezkeen onarpen agiriak kudeatzeko eta horien lanketa estatistikoa egiteko.

2. Berariaz horrela adierazten duten pertsonek kontra egiten ahalko diote beren datuen tratamenduari, beren egoera pertsonal zehatzari lotutako arrazoi sendoak eta bidezkoak badituzte.

2.–Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ebazpen honen laburpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3.–Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Nafarroako Enplegu Zerbitzuari, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiari, Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Zerbitzuari eta zentro ofizial interesdunei.

Iruñean, 2015eko otsailaren 11n.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

1. ERANSKINA

Jarraibideak

I.–Aurreinskripzioa eta onarpena

1. Argibideak eta orientazio orokorra.

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak informazioa eta orientazioa emanen ditu deialdi honen xede den prozeduraren nondik norakoei eta faseei buruz, eta aurkeztu beharreko agiriei buruz. Halaber, Hezkuntza Departamentuak eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuak egiaztapen prozedurari buruzko informazioa emanen dute, zeinek bere web orrian:

• Kualifikazioen Sistema Nazionala Nafarroan.

(http://cualificaciones.educacion.navarra.es/).

• Nafarroako Enplegu Zerbitzua.

(http://www.navarra.es/home_es/Temas/Empleo+y+Economia/Empleo/Formacion/Acreditacion+de+la+experiencia+laboral/Default.htm)

b) 2b) eranskinean biltzen diren zentro eta entitateak prest daude interesdunei prozedurari buruzko argibideak emateko.

c) Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen atarian emanen da deialdiaren nondik norakoei buruzko informazioa.

(http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/4357/Acreditacion de la competencia profesional Preinscripcion en el procedimiento).

2. Parte hartzeko baldintzak.

Arau honetan arautzen den lanbide gaitasuna ebaluatu eta egiaztatzeko prozeduran parte hartu ahal izateko, prozeduran parte hartu nahi dutenek uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuaren 11. artikuluko baldintzak bete beharko dituzte.

2) Prestakuntzaren bidez sartzeko, honako hau frogatu beharko da:

a. “Behe tentsioko instalazio elektrikoen muntaketa eta mantentze lanak” izeneko kualifikazio osorako: gutxienez ere 500 orduko prestakuntza, zuzenean kualifikazio honekin lotua.

b. “Hozteko instalazioen muntaketa eta mantentze-lanak” izeneko kualifikazio osorako: gutxienez ere 300 orduko prestakuntza, zuzenean kualifikazio honekin lotua.

c. Lanbide kualifikazio osatugabeen kasuan, Lan esperientziaren bidez lortutako lanbide gaitasunak onartzeari buruzko uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuaren 11. artikuluan ezarritakoaren arabera jokatuko da.

3) “Behe tentsioko instalazio elektrikoen muntaketa eta mantentze lanak” izeneko kualifikazioko gaitasun unitateetako edozeinetarako hautagaien kasuan: Instalazio Elektriko eta Automatikoetako teknikariaren edo baliokide baten lanbide heziketako titulurik ez izatea, ezta kualifikazio horri dagokion Profesionaltasun Ziurtagiririk ere, ezta hori baliozkotzeko balio duen besterik ere.

4) “Hozteko instalazioen muntaketa eta mantentze-lanak” izeneko kualifikazioko gaitasun unitateetako edozeinetarako hautagaien kasuan: Hotz eta Girotze Instalazioetako teknikariaren edo baliokide baten lanbide heziketako titulurik ez izatea, ezta kualifikazio horri dagokion Profesionaltasun Ziurtagiririk ere, ezta hori baliozkotzeko balio duen besterik ere.

5) Matrikulatuta ez egotea, behin betiko izen-ematea egin behar den unean, egiaztatu beharreko gaitasun unitateari lotutako prestakuntza jasotzen duen prestakuntza eskaintza arauturen batean, eta ebaluatu eta egiaztatu beharreko gaitasun unitatea jasotzen duen profesionaltasun ziurtagiri baterako ikastaroren bat egiten ez aritzea.

6) Ez eskatzea, prozedura honetan, deitutako profiletako bateko baino gehiagoko gaitasun unitaterik.

7) Gaitasun unitate bereko beste egiaztapen deialdi batean onartua ez egotea.

3. Lan esperientziari eta prestakuntzari buruzko baldintzak nola frogatu.

Lan esperientziaren gaineko baldintzak, aurreko puntuan aipatutakoak, agiri hauen bidez frogatuko dira:

a) Besteren konturako langileentzat:

1. Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren, Itsasoko Gizarte Institutuaren edo hautagaia afiliatuta dagoen lan mutualitatearen ziurtagiria. Ziurtagiri horrek enpresa, lan kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazio aldia jaso behar ditu. Behar izatera, Europar Batasuneko herrialderen bateko ziurtagiri baliokideak.

2. Lantoki izandako enpresaren edo enpresen lan kontratua edo ziurtagiria, datu hauekin: kontratuaren iraupena, egindako lanak eta zenbat denbora egin duen lan horietan, 2d) eranskineko ereduari jarraikiz. Agiri horiek lortzerik ez badago, hautagaiak, haien ordez, lan motari buruzko zinpeko aitorpena aurkezten ahalko du, 2e) eranskineko ereduari jarraikiz.

b) Langile autonomoentzat edo norberaren konturako langileentzat:

1. Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak edo Itsasoko Gizarte Institutuak emandako ziurtagiria, hautagaia Gizarte Segurantzan dagokion araubide berezian afiliatuta egondako aldiei buruzkoa.

2. Egindako lanaren azalpena, eta zenbat denboran egin den, 2e) eranskinean ezarritako ereduari jarraikiz.

c) Langile boluntarioentzat edo bekadunentzat:

Zerbitzuak zer erakundetan eman diren, hark emandako ziurtagiria, berariaz adierazita honako hauek: betetako jarduerak eta eginkizunak, zer urtetan bete diren eta lanaldi osoko egun kopuru zehatza edo, hala badagokio, horietan emandako ordu kopuru zehatza, 2f) eranskineko ereduari jarraikiz.

Prestakuntzari buruz 2. jarraibidearen 2. atalean aipatzen diren baldintzak frogatzeko, agiri bat aurkeztuko da. Bertan adieraziko da hautagaiak baduela egiaztatu beharreko gaitasun unitateekin zerikusia duen prestakuntza, eta datu hauek jasoko dira, gutxienez:

–Prestakuntzaz arduratuko den zentro, entitate edo administrazioaren datuak.

–Prestakuntza noiz jaso den.

–Ikaslearen datu pertsonalak.

–Ikastaroaren edukia.

–Prestakuntza orduen kopurua.

–Zentro edo entitateko arduradunaren sinadura eta zigilua.

Prozeduran sartzeko aurreko dokumentazioa baloratzeko mugaeguna ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den eguna izanen da.

Nafarroako Foru Komunitatean ofiziala ez den hizkuntza batean luzatutako agirien itzulpen ofiziala edo zinpekoa eskatzen ahalko da.

4. Deialdiko plazak eta onartzeko irizpideak.

Prozedura honen deialdia egiten da 2a) eranskinean adierazten diren lanbide profilentzat, tokientzat eta plaza kopuruentzat. Deialdi honek diru-izendapen handiagoa badu hurrengo aurrekontu ekitaldietan, plaza kopurua handitzen ahalko da. Hala bada, aldez aurretik, behar den denboraz adieraziko zaie itxaron zerrendako pertsonei, puntuazio ordenari jarraikiz.

Eskatzaileak eskaintzen diren plazak baino gehiago badira, onarpen irizpide hauek aplikatuko dira:

a) Lehentasunezko talde bat eginen da gaitasun unitateen arloan egiaztatutako lan esperientzia duten langileekin, 2. jarraibideko c) ataleko 1. puntuan ezarritakoari jarraikiz. Deialdi honen aurreko hamar urteetan hiru urtez gutxienez jarduera Nafarroan egin behar izan dute. Bigarren lehentasun-taldean sartuko dira gaitasun unitateen arloan egiaztatutako lan esperientzia duten langileak, baina aurreko baldintza betetzen ez dutenak. Hirugarren lehentasun-talde batean sartuko dira nahikoa lan esperientzia frogatu ez baina boluntario edo bekadunen esperientzia aurkezten dutenak. Azkenik, laugarren lehentasun-ordenak kontuan hartuko du prozedura honetan sartzeko prestakuntza baldintza baizik betetzen ez duten eskatzaileen taldea.

b) Lehentasunezko lehenbiziko, bigarren eta hirugarren taldeetako hautagaiak ordenatzeko, hautagai bakoitzari puntu bat emanen zaio lan egindako edo, boluntario nahiz bekadun gisa, zerbitzuan aritutako urte bakoitzeko, eta modu proportzionalean kontatuko dira zatiki laburragoak, egun bat artekoak. Lanean edo zerbitzuan aritutako aldia orduka adierazten bada, baliokidea kalkulatuko da urtetan edo zatikitan, lanbide sektore bakoitzeko hitzarmenetan indarra duen urteko lanaldia aplikatuz. Halaber, 0’2 puntu emanen dira egiaztatze esparruko lanbide sektorearekin lotutako prestakuntzan (ikastaroak edo titulazioak) egindako 100 orduko, gehienez ere puntu bat egin arte.

c) Prestakuntza baldintzak betetzeagatik onartuak izan daitezela eskatzen duten hautagaiak ordenatzeko, 0’2 puntu emanen zaie 100 prestakuntza orduko, eta aldi horren zatikiak, ordu bat artekoak, modu proportzionalean kontatuko dira.

d) Halaber, boluntario/bekadun esperientzia izateagatik aldez aurreko izen-ematea eskatzen duten pertsonei langile gisa duten lanbide esperientzia hartuko zaie aintzat. Prestakuntza baldintza betetzeagatik aldez aurreko izen-ematea eskatzen duten pertsonei langile edo boluntario gisa duten lanbide esperientzia hartuko zaie aintzat. Kasu bietan, jarraibide honen b) atalean ezarritako irizpide berberak aplikatuko dira.

e) Hautagaien arteko berdinketarik bada, irizpide hauek aplikatuko dira, bata bestearen atzetik:

–Egiaztapen prozeduraren xedeko gaitasun unitateen esparruan, azken hamar urteetan, esperientziarik gehien egiaztatua izatea.

–Hautagaia adinez helduena izatea.

–Zozketa.

f) Hautagai batek justifikatutako arrazoirik gabe uko egiten badio ebazpen honetan araututako antzeko egiaztapen deialdi bateko plaza bati, hautagaien zerrendatik baja emanen zaio automatikoki.

5. Aurreinskripzioa eta dokumentazioa.

2c) eranskinean agertzen diren Nafarroako Gobernuko erregistro orokorreko bulegoetan egin beharko da aurreinskripzioa, martxoaren 2aren eta 6aren artean, biak barne, honako agiri hauek aurkeztuz:

–Aldez aurretik izena emateko eskabidea –2g) eranskina–.

–NANaren, AIZren edo, hala behar denean, pasaporte edo indarreko egoiliar-txartelaren fotokopia.

–Lan esperientzia, boluntario lanak eta prestakuntza frogatzeko agiriak, hirugarren jarraibidean adierazitakoari jarraikiz.

–Egindako jardueren tipologia agiri bidez ezin frogatu duten pertsonek zinpeko adierazpena aurkeztuko dute, 2e) eranskineko ereduari jarraikiz.

6. Hautagaien onarpena.

a) Prozedura hasi aurretik onarpen prozesua eginen da, parte-hartzaileak hautatzeko. Onarpen Batzordeak beteko du onartze prozesua. Abuztuaren 27ko 66/2014 Foru Dekretuaren 14. artikuluan ezartzen dira.

b) Eskaerak aurkezteko epea amaitu eta gero, 2015eko apirilaren 14an, onartuen eta ez onartuen behin-behineko zerrenda jarriko da jendaurrean, Nafarroako Gobernuaren Zerbitzuen Atariko web orrian eta dagokion zentro ofizialeko iragarki oholean. Baztertzearen arrazoia adieraziko da zerrenda horretan, behar denean (2 h eranskina).

c) Onartuen zerrenden aurka erreklamazioa egin nahi dutenek idazkia aurkeztu beharko dute, Onarpen Batzordeari zuzendua, aurreinskripzioetarako adierazitako tokietako batean, hiru egun balioduneko epean, onartuen behin-behineko zerrendak argitaratu eta biharamunetik hasita.

d) Onarpen Batzordeak erreklamazio horiek ebatziko ditu, eta onartutakoen behin betiko zerrenda jendaurrean jarriko du 2015eko apirilaren 24an.

e) Onarpen Batzordearen erabakiaren aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, jarraibide honen aurreko lerroaldean aipatzen den behin betiko zerrenda argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Onarpen zerrendek indarra izanen dute harik eta prozedura arautzen duen beste deialdi batek kontrakoa adierazi arte.

7. Aholkularitza eta ebaluazio faseetarako izena ematea:

Onartutako eta plaza duten hautagaiek 2a) eranskinean kualifikazio bakoitzerako adierazitako zentro ofizialetan egin beharko dute gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko prozesuko izen-ematea; bi fase hauek izanen ditu:

–Aholkularitza faserako inskripzioa: 2015eko apirilaren 27tik 29ra bitartean, biak barne, 2i) eranskinean dagoen eredua erabiliz. Izena emateko prozesuan, aurkeztutako agiriak hautagaiek aurkeztu beharreko ziurtagiri eta agiri ofizialekin erkatuko dira. Aholkularitza fasean izena emateko, kontzeptu horri dagozkion tasak ordainduko dira.

–Ebaluazio faserako inskripzioa: hautagaiak aholkularitza fasea behin bukatutakoan eginen da, eta, nolanahi ere, 2015eko ekainaren 24a baino lehen, 2j) eranskinean dagoen eredua erabiliz. Ebaluazio fasean izena emateko, kontzeptu horri dagozkion tasak ordainduko dira.

Onartutakoek, arrazoirik gabe, aholkularitza fasean inskripzioa formalizatzen ez badute, horretarako epean, egiaztatze prozedura honetan parte hartzeko eskubidea galduko dute, eta onartutakoen zerrendan baja emanen zaie automatikoki. Itxaron zerrendan daudenekin beteko dira zerrendan izandako hutsuneak.

II.–Ebaluazio eta egiaztapen prozedura

8. Prozeduraren faseak.

Abuztuaren 27ko 66/2014 Foru Dekretuaren 15. artikulutik 18.era aurreikusitakoaren arabera gauzatuko da lanbide gaitasuna ebaluatu eta aitortzeko prozesua.

Erreferentzia gisa, aholkularitza fasea 2015eko maiatzaren 4aren eta ekainaren 19aren artean gauzatuko da.

Erreferentzia gisa, ebaluazio fasea 2015eko irailaren 7aren eta azaroaren 6aren artean gauzatuko da.

Behar bezala gaitutako aholkulariek eta ebaluatzaileek gauzatuko dituzte bi faseak.

9. Gaitasunaren balorazioa.

a) Ebaluazio Batzordeak, ebaluazio tresnak eta ebaluatzaileek egindako jarduketak oinarri hartuta, gaitasunaren balorazioa eginen du hautagai bakoitzak erakutsitako frogen gainean. Gaitasunaren balorazioa modu dikotomikoan adieraziko da: gaitasun egiaztatua edo gaitasun egiaztatugabea, 2n) eranskineko ereduaren arabera.

b) Aurreko puntuan azaldutako prozesurako ebaluazio erreferenteak ebaluatu beharreko gaitasun unitateak izanen dira, dagozkien lanbide errealizazioekin, errealizazio irizpideekin eta lanbide inguruneekin.

c) Gaitasunaren balorazioa adierazten duen agiria hautagaiari helaraziko zaio, emaitzen konfidentzialtasuna bermatuko duen prozedura erabiliz.

d) Lan esperientziaz edo prestakuntza bide ez-formaletatik eskuratutako lanbide gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko prozedura osoa bukatutakoan, prozedura horretan parte hartutako pertsona guztiei idazkia bidaliko zaie handik aurrerako prestakuntzarako aukeren berri emateko.

10. Erreklamazioak.

a) Ebaluazio Batzordeak hartutako erabakien kontrako erreklamazioak idatziz aurkeztuko dira, hasiera batez batzordeari berari zuzenduta, eta 2ñ) eranskineko ereduan eginen dira. Erreklamazio hori kasuan kasuko zentro ofizialean aurkeztuko da, ebaluazioaren emaitza hautagaiari jakinarazi ondoko hiru egun balioduneko epean. Ebaluazio Batzordeak hiru egun balioduneko epean ebatziko du, erreklamazioa aurkeztu eta biharamunetik hasita.

b) Ebaluazio Batzordearen erabakiaren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako moduetako edozein erabiliz.

III.–Egiaztapena eta erregistroa

11. Gaitasuna egiaztatzea eta erregistratzea.

Ebaluazio positiboa lortzen dutenei kasuan kasuko gaitasun unitatearen edo unitateen egiaztapena emanen zaie. Nafarroako Enplegu Zerbitzuari dagozkio egiaztatzeak ematea eta erregistratzea, abuztuaren 27ko 66/2014 Foru Dekretuaren 19. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

2 a) ERANSKINA

Gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko deialdi honen xede diren gaitasun unitateak, kualifikazioak, profesionaltasun ziurtagiriak eta tituluak

FAMILIA

PROFESIONALA

KUALIFIKAZIOAK

GAITASUN UNITATEAK

ZENTRO OFIZIALAK

PLAZA

KOPURUA

PROFESIONALTASUN

ZIURTAGIRIAK

LANBIDE
HEZIKETAKO TITULUAK

Elektrizitatea-Elektronika

ELE257_2 Behe tentsioko instalazio elektrikoen muntaketa eta mantentze-lanak

UC0820_2: Behe tentsioko instalazio elektrikoak muntatu eta mantentzea batez ere etxebizitzetarako diren eraikinetan.

UC0821_2: Behe tentsioko instalazio elektrikoak muntatu eta mantentzea merkataritza eraikinetan, bulegoen eraikinetan eta industria bat edo gehiago duten eraikinetan.

UC0822_2: Automatismoen instalazioak muntatu eta mantentzea etxebizitzen eta industria txikien ingurunean.

UC0823_2: Behe tentsioko sare elektrikoak muntatu eta mantentzea.

UC0824_2: Behe tentsioko lurpeko sare elektrikoak muntatu eta mantentzea.

UC0825_2: Makina elektrikoak muntatu eta mantentzea.

Virgen del Camino IIP

Imarkoain kalea, 1

Iruña

Tel.: 948 136611

San Juan-Donibane IB

Biurdana, 1

Iruña

Tel.: 948 198646

30

Behe Tentsioko Instalazio Elektrikoen Muntaketa eta Mantentze-lanak

Instalazio Elektriko eta Automatikoetako teknikaria

Instalazioa eta Mantentze-lanak

IMA040_2 Hozteko instalazioen muntaketa eta mantentze-lanak

UC0115_2: merkataritza eta industria arloko hozte sistemen mantentze-lanak.

UC0114_2: merkataritza eta industria arloko hozte sistemak muntatzea.

Virgen del Camino IIP

Imarkoain kalea, 1

Iruña

Tel.: 948 136611

20

Hozteko Instalazioen Muntaketa eta Mantentze-lanak

Hotz eta Girotze Instalazioetako teknikaria

2 b) eranskina

Zer zentrotan/entitatetan ematen diren lanbide gaitasunak
egiaztatzeko prozedurari buruzko argibideak (zerrenda)

Hezkuntza Departamentua

–Virgen del Camino Ikastetxe Bateratu Politeknikoa

Imarkoain kalea, 1

Iruña

Tel.: 948 136611

–San Juan-Donibane Ikastetxe Bateratua

Biurdana, 1

Iruña

Tel.: 948 198646

–Nafarroako Lanbide Kualifikazioen Institutua. Hezkuntza Departamentua.

Santo Domingoko aldapa, 8. Iruña

Tel.: 848 428985

Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentua

–Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzua

Tomás Caballero parkea, 1

Tel.: 848 427069; 848 426474

–Nafarroako Enplegu Zerbitzua

Iturrondo Prestakuntza Zentroa

Atarrabiako etorb., 1. Burlata

Tel.: 848 425825

Gizarte eragileak

CCOO

–CCOO Iruña

Zaragoza etorb., 12, 4. solairua

Tel.: 948 244200

–CCOO Tutera

Eza kalea, 5

Tel.: 948 820144

–CCOO Lizarra

María de Maeztu, 19-21 behea

Tel.: 948 554251

–CCOO San Adrián

Santa Gema kalea, 33-35 solairuartea

Tel.: 948 672054

–CCOO Viana

Tutera kalea, 9 behea

Tel.: 948 645395

–CCOO Tafalla

Beire kalea, 2, behea

Tel.: 948 702673

UGT

–UGT-Iruña

Zaragoza etorb. 12 - behea.

Tel.: 948 290688 / 948 291292. Faxa: 948 242828

E-mail: formacion@navarra.ugt.org

–UGT-Altsasu

Erkuden, 6

Tel.: 948 467120. Faxa: 948 468382

E-mail: alsasua.sil@navarra.ugt.org

–UGT-Lizarra

Huarte Donibanekoa z.g.

Tel.: 948 550640. Faxa: 948 550229

E-mail: estella.sil@navarra.ugt.org

–UGT-Tafalla

Aita Calatayud pasealekua, 13

Tel.: 948 700 90. Faxa: 948 703395

E-mail: tafalla.sil@navarra.ugt.org

–UGT- Tutera

Geltokiko aldapa, 3

Tel.: 948 821801. Faxa: 948 827408

E-mail: tudela.sil@navarra.ugt.org

Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioa

–Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioa

Huarte doktorea kalea, 3, 31003 Iruña

Tel.: 948 263300. Fax zk.: 948177662

formacion@cen.es

–Asociación de Empresarios de la Ribera - AER

Yehuda Ha-Levi plaza, z.g. 31500 Tutera

Tel.: 948 847 357.

aer@infoaer.com

–Asociación de Empresarios de Sakana - AES

Utzubar industrialdea, 8. lurzatia. 31839 Arbizu

Tel.: 948 46 83 07

administracion@aesakana.com

–Asociación de Empresarios de la Merindad de Estella - LASEME

Puy kalea, 11 behea. 31200 Lizarra

Tel.: 948 55 42 41 Fax: 948 55 41 82

laseme@laseme.net

–Asociación de Empresas de la Zona Media - AEZMNA

Barranquiel kalea, z.g. 31300 Tafalla

Tel.: 948 70 46 44

aezmna@aezmna.com

2 c) eranskina

Nafarroako Gobernuaren erregistro orokorraren bulegoak

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:30era.

–Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua. Erregistro Orokorra. Karlos III.aren etorb., 2. Iruña.

–Lehendakaritza eta Justizia Zuzendaritza Nagusia. Iratxeko monasterioaren kalea, 22. Iruña.

–Nafarroako Larrialdietako Agentzia. Agoitz kalea, 35 bis, 3. solairua. Iruña.

–Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzua. Zaragozako errepidea, 3,5. km. Cordovilla.

–Nafarroako Segurtasun Eskola. Zaragozako errepidea, 9. km. Beriain.

–Nafarroako Administrazio Auzitegia. Iturrama kalea, 10. Iruña.

–Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentua. Karlos III.aren etorbidea, 4, 6. solairua. Iruña.

–Nafarroako Zerga Ogasuna. Ezkirotz kalea, 16. Iruña.

–Tuterako Lurralde Bulegoa. Sancho el Fuerte plaza, 8. Tutera.

–Tafallako Lurralde Bulegoa. Teófano Cortés plaza, 7. Tafalla.

–Lizarrako Lurralde Bulegoa. Coronación plaza, 2. Lizarra.

–Industria. Tomás Caballero parkea, 1. Iruña.

–Nafarroako Enplegu Zerbitzua. Arcadio M.ª Larraona kalea, 1. Iruña.

–Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentua. Navarreria kalea, 39. Iruña.

–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua. González Tablas, 9. Iruña.

Toki Administrazioa. Arrieta kalea, 12. Iruña.

–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua. Santiago kalea, 55. Elizondo.

–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua. Santa Barbara kalea, 2. Lizarra.

–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua. Trinitate kalea, 24. Irurtzun.

–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua. Valle de Orba kalea, 34 (EVENA eraikina). Erriberri.

–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua. Santa Gemma kalea, 89. San Adrián.

–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua. Irunberriko etorbidea, 13. Zangoza.

–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua. Nafarroa Behereko etorbidea, 14. Tafalla.

–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua. Aranaz y Vides kalea, 11. Tutera.

–Hezkuntza Departamentua. Santo Domingo kalea, z.g. Iruña.

–Euskarabidea/Euskararen Nafar Institutua. Biurdana kalea, 1, 1. solairua. Iruña.

–Osasun Departamentua. Amaia kalea, 2. Iruña.

–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua. Irunlarrea, 39. Iruña.

–Iruñeko Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua. Leire kalea, 15. Iruña.

–Iruñeko Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua. Landaben industrialdea, E eta F kaleak. Iruña.

–Gizarte Politiketako Departamentua. González Tablas kalea, z.g. Iruña.

–Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentzia. González Tablas kalea, z.g. Iruña.

–Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua. Arrieta kalea, 25. Iruña.

–Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutua. Karlos III.aren etorbidea, 36-2. soilarua, eskuina. Iruña.

–Sustapen Departamentua. San Inazio etorbidea, 3. Iruña.

–Lurraldearen Antolamendua, Mugikortasuna eta Etxebizitza. Alondegi kalea, 1. Iruña.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 18:30era. Larunbatetan, 9:00etatik 14:00etara.

–Herritarrei Arreta Emateko Bulegoa. Foruen plaza, 5-6. Tutera.

2 d) ERANSKINA

Enpresaren ziurtagiria

............................................................. jaunak/andreak (NANa/AIZ: .....................; enpresan dudan kargua: .....................................................; enpresa, entitate edo erakundearen izena: ...........................................; IFK/IFZ: .................; helbide fiskala: .............................)

ZIURTATZEN DUT:

....................................................... jauna/andrea, ..................... zenbakidun NANa/Pasaportea/AIZ duena (behar ez dena ezabatu), lanpostu eta kategoria hauetan aritu dela, jarraian azaltzen diren eginkizunak betetzen:

LANPOSTUA / LAN KATEGORIA

BETETAKO EGINZUNAK

HASIERAKO EGUNA

AMAIERAKO EGUNA

HERRIA

Behean sinatzen duenak bere erantzukizunpean adierazten du ziurtagiri honetako datu guztiak egiazkoak direla.

Eta hala ematen da aditzera, lanbide historiala frogatu ahal izan dadin Nafarroan lanbide gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko garatutako prozeduran.

……..……...........…….(e)n, 20....(e)ko …………….aren ....(e)an

(Zigilua eta sinadura)

2 e) ERANSKINA

Besteren konturako langileentzako edo langile
autonomoentzako zinpeko aitorpena

..................................................................................... jaunak/andreak, .................................................... NANa/AIZ duenak,

ZIN EGINEZ EDO HITZEMANEZ AITORTZEN DU¹

Adierazitako lanbide jarduerak adierazitako epean egin dituela jarraian aipatzen diren enpresetan:

Enpresaren izena

IFK/IFZ

Enpresaren herria

Lanpostua

Egindako jarduerak

Hasierako eguna

Amaierako eguna

Enpresaren izena

IFK/IFZ

Enpresaren herria

Lanpostua

Egindako jarduerak

Hasierako eguna

Amaierako eguna

Behean sinatzen duenak bere erantzukizunpean adierazten du aitorpen honetako datuak egiazkoak direla, Nafarroan lanbide gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko garatu den prozeduran bere lanbide historiala frogatu ahal izateko, egiaztatu behar zaizkion gaitasun unitateei dagokienez.

……..……...........…….(e)n, 20....(e)ko …………….aren ....(e)an

Stua.: (Interesdunaren sinadura)

(1) Aitorpen honek jardueren tipologia egiaztatzeko balio du, baina ez zenbat iraun duten egiaztatzeko. Enpresa adina taula bete.

2 f) ERANSKINA

Langile boluntarioentzako edo bekadunentzako ziurtagiria

............................................................. jaunak/andreak (NANa/AIZ: .....................; enpresan dudan kargua: .................................................; enpresa, entitate edo erakundearen izena: ...........................................; IFK/IFZ: .................; helbide fiskala: .............................)

ZIURTATZEN DUT:

....................................................... jauna/andrea, ..................... zenbakiko NANa/Pasaportea/AIZ duena (behar ez dena ezabatu), honako jarduera hauetan aritu dela boluntario/bekadun (behar ez dena ezabatu):

Egindako jarduera

Hasierako eguna

Amaierako eguna

Iraupena¹

Herria

Egunak

Orduak

Behean sinatzen duenak bere erantzukizunpean adierazten du ziurtagiri honetako datu guztiak egiazkoak direla.

Eta hala ematen da aditzera, lanbide historiala frogatu ahal izan dadin Nafarroan lanbide gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko garatutako prozeduran.

……..……...........…….(e)n, 20....(e)ko …………….aren ....(e)an

(Zigilua eta sinadura)

(1) Bekadunen kasuan, adierazi guztira zenbat egun diren lanaldi osoan, edo, bestela, adierazi ordu kopurua guztira. Boluntarioen ziurtapenek zerbitzua beti orduetan adierazi beharko dute.

2 g) ERANSKINA

Aurreinskripzioa egiteko eskabidea, lanbide gaitasuna ebaluatu eta egiaztatzeko prozedurarako

Administrazioarentzako informazioa: unitate organiko honi igorri: Iturrondo zentroa. Zenbakia: 10003770.

Kualifikazioa:

ELE257_2 Behe tentsioko instalazio elektrikoen muntaketa eta mantentze-lanak.

IMA040_2 Hozteko instalazioen muntaketa eta mantentze-lanak.

Eskatzailearen datuak¹:

NANa/AIZ ……………………. Gizona Emakumea

Deiturak: ………....................……………. Izena

Helbidea ……………………. ZK.: ……………………. Pisua

Herria: .................................. Posta kodea .............................. Probintzia

Telefonoa ................................. Posta elektronikoa

Gaur egungo lan egoera:

Lanean. Enpresa

Langabezian

Duen prestakuntza akademikoa²:

Lehen ikasketak Eskola graduduna

DBHko titulua edo baliokidea Batxilergoa edo baliokidea

Profesionaltasun ziurtagiria

LHko teknikaria. Espezialitatea:

LHko teknikari laguntzailea. Adarra edo espezialitatea:

LHko goi mailako teknikaria. Espezialitatea:

LHko teknikari espezialista. Adarra edo espezialitatea:

Unibertsitate-diplomaduna, honetan:

Lizentziaduna, honetan:

Beste batzuk (zehaztu)

ADIERAZTEN DU:

Lanbide gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko prozedurarako deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituela, egiaztatu behar zaizkion gaitasun unitateei dagokienez eta, zehazki, honako bide honen bitartez sartzeko behar diren baldintzak betetzen dituela (behar den laukitxoa markatu):

Lan esperientzia.

Boluntario edo bekadun esperientzia.

Prestakuntza.

Agiri hauek aurkezten ditu hori frogatzeko (aurkezten diren dokumentuei dagozkien laukitxoak markatu):

Indarrean dagoen nortasun agiri nazionalaren, pasaportearen edo egoiliar txartelaren fotokopia.

Gizarte Segurantzako Diruzaintzaren edo lan mutualitatearen lan bizitzako ziurtagiria.

Langile autonomoen araubide bereziko kotizazio ziurtagiria.

Lan kontratua/k edo enpresaren edo enpresen ziurtagiria/k, lan esperientzia egiaztatzeko.

Besteren kontura, norberaren kontura edo boluntario gisa egindako lanen zinpeko aitorpena.

Borondatezko lanak egin ditudaneko erakundearen ziurtagiria.

Prestakuntza jardueren ziurtagiria.

Beste agiri batzuk (zehaztu)

ESKATZEN DU:

Eskabide honetan aipatutako gaitasun unitateak ebaluatu eta egiaztatzeko prozesuan onar dezatela.

ELE257_2 Behe tentsioko instalazio elektrikoen muntaketa eta mantentze-lanak.

UC0820_2: Behe tentsioko instalazio elektrikoak muntatu eta mantentzea batez ere etxebizitzetarako diren eraikinetan.

UC0821_2: Behe tentsioko instalazio elektrikoak muntatu eta mantentzea merkataritza eraikinetan, bulegoen eraikinetan eta industria bat edo gehiago duten eraikinetan.

UC0822_2: Automatismoen instalazioak muntatu eta mantentzea etxebizitzen eta industria txikien ingurunean.

UC0823_2: Behe tentsioko sare elektrikoak muntatu eta mantentzea.

UC0824_2: Behe tentsioko lurpeko sare elektrikoak muntatu eta mantentzea.

UC0825_2: Makina elektrikoak muntatu eta mantentzea.

IMA040_2 Hozteko instalazioen muntaketa eta mantentze-lanak.

UC0115_2: Merkataritza eta industria arloko hozte sistemen mantentze-lanak.

UC0114_2: Merkataritza eta industria arloko hozte sistemak muntatzea.

……..……......…….(e)n, 20....(e)ko …….aren ....(e)an

Interesdunaren sinadura

(1) Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, adierazten dizugu inprimaki honetan ematen dituzun datuak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren fitxategietan sartuko direla, horien lanketa estatistikoa egiteko eta zure eskabidea onartzearen ondorioz sor daitezkeen eskubideak kudeatzeko. Datuak ikusteko, zuzentzeko, kontra egiteko eta deuseztatzeko eskubideak erabili ahal izanen dira, Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusira edo Nafarroako Enplegu Zerbitzura joz.

(2) Lortutako titulu guztiak adieraziko dira. Prozesuan, Ebaluazio Batzordeak tituluak egiaztatzen dituzten agiriak aurkezteko eskatzen ahalko dio hautagaiari.

.............. .............. .............. .............. ..............

Izena: ............................................................ (NANa: ................................. lanbide gaitasuna ebaluatu eta egiaztatzeko prozedurarako aurreinskripzioa egiteko eskatu du. Lanbide arloa:

(Eguna eta zentro ofizialaren zigilua)

2.h) eranskina

Onarpen Batzordearen akta

.......................... (e)n¹ bildu da ............................. kualifikazioei² dagozkien aurretiko ikaskuntzak ebaluatu eta egiaztatzeko prozesuko hautagaiak baloratu eta onartu behar dituen Onarpen Batzordea; hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak baloraturik, prozesu hau arautzen duen ebazpenean ezarritako irizpideei jarraikiz, honako erabaki hau hartu du:

Onartutako eskatzaileen zerrenda:

ORDENA ZK.

DEITURAK ETA IZENA

PUNTUAZIOA

Onartutako hautagaiak

Itxaron zerrendan dauden hautagaiak (hurrengo deialdiak)

(1) Bilera zein zentro ofizialetan egin den adierazi.

(2) Kualifikazioaren/kualifikazioen kodea adierazi.

Baztertutako eskatzaileen zerrenda:

DEITURAK ETA IZENA

KUALIFIKAZIOAK

ARRAZOIA*

(*) Adierazi, zenbakizko kode baten bidez, baztertzeko arrazoiak, eta banan-banan aipatu, zerrendaren behealdean, arrazoi horiek. Adibidez:

(1) Gaitasun unitateekin lotutako lanbidean behar adina aritu izana behar bezala ez frogatzea edo lan esperientzia hori ez izatea

(2) Frogatu den lanbide esperientzia ez dator bat egiaztatu beharreko gaitasun unitate(et)an ezarritako gaitasunekin

(3) Beste batzuk (zehaztu)

……..……...........…….(e)n, 20....(e)ko …………….aren ....(e)an

OE. Batzordeburua Batzordekideak Idazkaria

2.i) eranskina

Gaitasuna ebaluatu eta egiaztatzeko prozeduraren
aholkularitza fasean inskribatzeko inprimakia

(Datu guztiak letra larriz idatzi behar dira)

Eskatzailearen datuak¹:

HAUTAGAIA

NANa/IFZ

LEHEN DEITURA

BIGARREN DEITURA

IZENA

ADIERAZTEN DU:

.................................... kualifikazioari/kualifikazioei² lotutako lanbide gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko prozedurako aholkularitza fasean onartua izateko prozesua gainditu duela.

ESKATZEN DU:

Ondoko lanbide gaitasun³ hauek ebaluatu eta egiaztatzeko prozedurako aholkularitza fasea hasteko:

(zerrendatu gaitasun unitateak, beren kode eta izenekin)

UCXXX_X:

UCXXX_X:

UCXXX_X:

UCXXX_X:

UCXXX_X:

.............................(e)n, 20....(e)ko ..................aren ....(e)an

Interesdunaren sinadura

(1) Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, adierazten dizugu inprimaki honetan ematen dituzun datuak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren fitxategietan sartuko direla, horien lanketa estatistikoa egiteko eta zure eskabidea onartzearen ondorioz sor daitezkeen eskubideak kudeatzeko. Datuak ikusteko, zuzentzeko, kontra egiteko eta deuseztatzeko eskubideak erabili ahal izanen dira, Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusira edo Nafarroako Enplegu Zerbitzura joz.

(2) Kualifikazioaren/kualifikazioen kodea adierazi.

(3) Zerrendatu gaitasun unitateak, 2.a) eranskinean adierazi bezala. Zerrenda hau orientagarria da aholkulariarentzat, eta aldatu egin daiteke aholkularitza prozesuan zehar. Halaber, ez du baldintzatuko ebaluazio probetarako geroko inskripzioa.

2.j) eranskina

Gaitasuna ebaluatu eta egiaztatzeko prozeduraren
ebaluazio fasean izena emateko formularioa

(Datu guztiak letra larriz idatzi behar dira)

Eskatzailearen datuak¹:

HAUTAGAIA

NAN/IFZ

LEHEN DEITURA

BIGARREN DEITURA

IZENA

ADIERAZTEN DU:

.................................... kualifikazioari/kualifikazioei² lotutako gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko prozedurako aholkularitza fasea amaitu duela, eta aholkulariaren bidezko aholkua jaso duela.

ESKATZEN DU:

Honako gaitasun unitate hauei lotutako lanbide gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko prozeduraren ebaluazio fasea hastea:

(zerrendatu gaitasun unitateak, beren kode eta izenekin)

.......................(e)n, 20....(e)ko ..............aren ....(e)an

Interesdunaren sinadura

(1) Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, adierazten dizugu inprimaki honetan ematen dituzun datuak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren fitxategietan sartuko direla, horien lanketa estatistikoa egiteko eta zure eskabidea onartzearen ondorioz sor daitezkeen eskubideak kudeatzeko. Datuak ikusteko, zuzentzeko, kontra egiteko eta deuseztatzeko eskubideak erabili ahal izanen dira, Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusira edo Nafarroako Enplegu Zerbitzura joz.

(2) Kualifikazioaren/kualifikazioen kodea adierazi.

2.k) eranskina

Aholkulariaren txostena

Hautagaiaren datuak:

Deiturak: .................................. Izena .................................................NANa/AIZ

Aholkulariaren diagnostikoa

Zer gaitasun unitateren buruz ematen duen:

Txosten positiboa

UC______-__ Izena

UC______-__ Izena

UC______-__ Izena

UC______-__ Izena

UC______-__ Izena

Txosten negatiboa

UC______-__ Izena

UC______-__ Izena

UC______-__ Izena

UC______-__ Izena

UC______-__ Izena

.......................(e)n, 20....(e)ko ...............aren ....(e)an

Hautagaiak gaitasun unitate honetan/hauetan izan duen aholkularia.

Izen-abizenak:

Sinadura

2.l) eranskina

Balorazio batzordearen akta, zeharkako
ebidentzien balorazioari buruzkoa

............................... (e)n¹ bildu da ............................. kualifikazioei² dagozkien aurretiko ikaskuntzak ebaluatu eta egiaztatzeko prozesuko hautagaiak baloratu eta onartu behar dituen Onarpen Batzordea (prozesu hori Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren .................. Ebazpenean ezarri da). Hautagaiek aurkeztutako agiriak baloraturik, erabaki du honako hautagai hauek aurkeztutako zeharkako ebidentziak ez direla nahikoak edo egokiak ebaluazio prozesuan aurrera egiteko, ondoren adierazten diren gaitasun unitateetan:

Izen-deiturak

Nahikoak ez diren zeharkako frogak dituzten gaitasun unitateak

UC_XXX

UC_XXX

UC_XXX

UC_XXX

UC_XXX

UC_XXX

Akta honetan .......... hautagai bildu dira. Zerrendako azken hautagaia hau da:

.......................(e)n, 20....(e)ko ...............aren ....(e)an

OE. Batzordeburua Batzordekideak Idazkaria

(1) Bilera zein prestakuntza zentrotan egin den adierazi.

(2) Kualifikazioaren/kualifikazioen kodea adierazi.

2.m) eranskina

Banakako ebaluazio plana

HAUTAGAIAREN DATUAK

Izen-abizenak:

NANa/AIZ

EBALUATZAILEEN DATUAK

Izen-abizenak:

NANa

Izen-abizenak:

NANa

Izen-abizenak:

NANa

BANAKAKO EBALUAZIO PLANA

Lanbide kualifikazioa:

EBALUATU BEHARREKO

GAITASUN UNITATEAK

AURREIKUSTEN DIREN EBALUAZIO TRESNAK*

ZER TOKITAN,

EGUNETAN ETA ORDUTAN

EGINEN DEN

UCXXX:

UCXXX:

UCXXX:

UCXXX:

*AURREIKUSTEN DEN EBALUAZIO TRESNA:

1. Behaketa lanpostuan

2. Lanbide jardueraren simulazioa

3. Lanbideari buruzko elkarrizketa, ebaluaziorako egituratua

4. Proba praktikoa

5. Gaitasun teorikoko proba profesionalak

6. Beste batzuk (zehaztu)

Ebaluazio tresnen aplikazioari buruzko oharrak:

Plana adostu den tokia eta eguna:

....................... 20.....(e)ko ...............aren .....(e)an

Adostasun-sinadurak

Hautagaia Ebaluazio Batzordearen aldetik

2.n) eranskina

Lanbide gaitasunaren banakako balorazioaren akta

Lan esperientziaren bidez lortutako lanbide gaitasunak onartzeko prozedurarako eratutako Ebaluazio Batzordeak, ebaluatu diren gaitasun unitateei dagokienez, eta uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuan eta Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren ............... Ebazpenean ezarritakoari jarraikiz, behin baloraturik ........... jaunak/andreak (NAN/AIZ/Pasaporte zenbakia: .....................) agertu dituen lanbide gaitasunak,

Lanbide gaitasunen balorazio hau ematen du, ebaluazioaren xede izandako gaitasun unitateari/unitateei dagokienez:

(zerrendatu kualifikazioak eta gaitasun unitateak, beren kode eta izenekin)

LANBIDE KUALIFIKAZIOA:

GAITASUN UNITATEAK

BALORAZIOA

UCXXX:

Gaitasun frogatua

Gaitasun frogatu gabea

UCXXX:

Gaitasun frogatua

Gaitasun frogatu gabea

UCXXX:

Gaitasun frogatua

Gaitasun frogatu gabea

UCXXX:

Gaitasun frogatua

Gaitasun frogatu gabea

.......................(e)n, 20....(e)ko .................aren ....(e)an

EBALUAZIO BATZORDEA

OE. Batzordeburua Idazkaria

2 ñ) eranskina

Gaitasunaren balorazioa berrikusteko eskaera

Hautagaiaren datuak:

Deiturak .................................................. Izena ................................................... NANa/AIZ

Ebaluazio Batzordea identifikatzeko datuak:

Honako lanbide arlo honetako batzordea:

Egoitza: ..........................

Zer gaitasun unitatetan eskatzen dudan balorazioaren berrikuspena

(zerrendatu gaitasun unitateak, beren kode eta izenekin)

Zer berrikuspen eskatzen dudan eta zergatik

............................(e)n, 20....(e)ko ................aren ....(e)an

Hautagaia

Sinadura

EBALUAZIO BATZORDEKO BURUA.

Iragarkiaren kodea: F1502382