40. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

5/2015 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Lurralde Aberastasunaren Erregistroan 2014ko azaroaren 30etik aurrera inskribatutako ondasun higiezinen balioak, urte horretakoak, erregistro administratibo horretan 2015eko otsailaren 25ean daudenak, onesten dituena.

Irailaren 24ko 88/2014 Foru Dekretuaren bitartez onetsitako Nafarroako Zerga Ogasunaren estatutuen 45. artikuluan adierazten da Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuari dagokiola, besteak beste, ondasun higiezinak karakterizatu eta baloratzeko jarduketak egitea.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 21.8 artikuluak, lehendabiziko lerroaldean, katastroko balioen urteko eguneratzea ezartzen du, balio horiek Lurralde Aberastasunaren Erregistroan aurreko urteko azaroaren 30ean inskribaturik daudenak direla zehaztuz.

Lege agindu horren bigarren lerroaldeak zehazten duenez, ondasun higiezinei aurreko urtean emandako balioak edo egindako aldaketak, lehen aipatutako datatik aurrera sartu baldin badira Lurralde Aberastasunaren Erregistroan, ondasun higiezinak baloratzeko eginkizuna esleitua duen Nafarroako Zerga Ogasuneko zerbitzuko zuzendariak onetsiko ditu multzoan erregistro horretako balio gisa, edo erregistroko balio gisa.

Horrenbestez, aipatu lege aginduan xedatutakoaren arabera,

EBATZI DUT:

Lehena.–Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 21.8 artikuluan ezarritako ondorioetarako, erregistroko balio gisa onestea zenbait ondasun higiezini eman eta Lurralde Aberastasunaren Erregistroan 2014ko azaroaren 30etik aurrera sartu diren balioak, urte horretakoak, 2015eko otsailaren 25ean erregistro administratibo horretan daudenak.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta onetsitako balioak Nafarroako udaletara igortzea, horrela kasuan kasuko udal katastroan sar daitezen, sartu behar badira, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 21.8 artikuluan ezarritako moduan.

Iruñean, 2015eko otsailaren 25ean.–Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Fermín Muñoz Muñoz.

Iragarkiaren kodea: F1502805