2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANTZA
2015eko aurrekontua. Hasierako onespena
Arantzako Udalak, 2015eko otsailaren 4an egindako bilkuran, 2015eko aurrekontuaren espedientea hasiera batez onetsi zuen.
Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoa bete dadin. Interesdunek espedientea azter dezakete Udal Idazkaritzan, hamabortz egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Arantzan, 2015eko otsailaren 17an.–Alkatea, Ander Almandoz Indacoechea.
Iragarkiaren kodea: L1502583