39. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 26a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BAZTAN

Ediktua. Gora jotzeko 14-03697 errekurtsoa

2015eko otsailaren 18an, Baztango Udaleko alkateak, Garbiñe Elizegi Narbartek, hitzez hitz honela dioen 20/2015 Ebazpena eman zuen:

“Ikusirik Nafarroako Administrazio Auzitegiak bidalitako gora jotzeko 14-03697 zenbakiko errekurtsoaren gaineko dokumentazioa, Ignacio Tellechea Echeverriak aurkeztua, Baztango Udaleko Alkatetzak 2014/11/17an emandako ebazpenaren aurka. Ebazpen horretan gaitzesten da Alkatetzaren 2014/09/26ko ebazpenaren aurka aurkeztutako errekurtsoa, urbanizazio obrei buruzkoa.

Ebatzi dut:

Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, administrazio espedientean agertzen diren interesdun guztiek jakin dezaten, eta haiei dei egitea errekurtsoan ager daitezen, Nafarroako Administrazio Auzitegian, 10 egun balioduneko epean, hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.”

Baztanen, 2015eko otsailaren 18an.–Alkatea, Garbiñe Elizegi Narbarte.

Iragarkiaren kodea: L1502668