39. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

25/2015 EBAZPENA, otsailaren 3koa, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariak emana, Planasa Viveros SLUri baimena ematen diona barazkien plantelen ekoizle, erregelamendu teknikoa duten beste fruta-arbola batzuen ekoizle-ugaltzaile, hezurdunen eta pipitadunen fruta-arbolen ekoizle-hautatzaile, marrubien ekoizle-hautatzaile eta baratzeetako hazien ekoizle-hautatzaile gisa aritzeko, eta Mintegiko Hazi eta Landareen Ekoizleen Erregistroan ES15310366 zenbakiarekin inskribatzen duena.

2014ko abenduaren 18an, Planasa Viveros SLUk eskaera bat erregistratu zuen barazkien plantelen ekoizle, erregelamendu teknikoa duten beste fruta-arbola batzuen ekoizle-ugaltzaile, hezurdunen eta pipitadunen fruta-arbolen ekoizle-hautatzaile, marrubien ekoizle-hautatzaile eta baratzeetako hazien ekoizle-hautatzaile gisa aritzeko baimena lortzeko asmoz.

Eskaera azterturik, eta Gaztela eta Leongo Juntako Nekazaritza eta Abeltzaintza Saileko ikuskatzaileak 2015eko urtarrilaren 22an egindako instalazioen ikuskapen akta jaso delarik (CL/10/15/009), akta horretan egiaztatzen denez azalpen memorian aipatutako instalazioak badaudela, Landare Osasuneko eta Ugalketarako Materialeko Bulegoak proposatu du eskatutako baimenak eman diezazkiotela, arlo horretako araudi indardunean eskatutakoa betetzen baitu.

Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera nekazaritza, abeltzaintza eta mendi arloetako eginkizunak eskualdatzen dituen abenduaren 18ko 2654/85 Errege Dekretuan xedaturikoaz baliatuz.

Adierazitakoarekin bat eta Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 27ko 124/2012 Ebazpenaren bidez eta maiatzaren 11ko 407/2012 Ebazpenaren bidez emandako eskuordetza erabiliz, haien bidez Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariaren esku utzi baitziren araudiak nekazaritza arloan Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari emandako administrazio eskumen batzuk,

EBATZI DUT:

1. Planasa Viveros SLUri (IFK: B31828080) baimena ematea barazkien plantelen ekoizle, erregelamendu teknikoa duten beste fruta-arbola batzuen ekoizle-ugaltzaile, hezurdunen eta pipitadunen fruta-arbolen ekoizle-hautatzaile, marrubien ekoizle-hautatzaile eta baratzeetako hazien ekoizle-hautatzaile gisa aritzeko, eta Mintegiko Hazi eta Landareen Ekoizleen Erregistroan ES15310366 zenbakiarekin inskribatzea.

2. Ebazpen hau interesdunari eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko Nekazaritzako Merkatu eta Produkzioen Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2015eko otsailaren 3an.–Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria, Rubén Palacios Goñi.

Iragarkiaren kodea: F1502023