1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
131/2015 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Lehendakaritza eta Justiziako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoan doktoretza programa ofizialak ezartzea baimentzeko Nafarroako Gobernuak 2014ko uztailaren 16an hartutako Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen duena.
Nafarroako Gobernuak, 2014ko uztailaren 16an egindako bilkuran, Nafarroako Unibertsitate Publikoan doktoretza programa ofizialak ezartzeko baimena ematen duen erabakia onetsi zuen, besteak beste.
Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak programa horiek titulu ofizialtzat aitortzeko, beharrezkoa da aipatutako erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan eta beharrezko ondorioak izan ditzan.
Horiek horrela,
EBATZI DUT:
Nafarroako Unibertsitate Publikoan doktoretza programa ofizialak ezartzea baimentzeko Nafarroako Gobernuak 2014ko uztailaren 16an hartutako Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2015eko otsailaren 19an.–Lehendakaritza eta Justiziako zuzendari nagusia, José Luis Ruiz Ciruelos.
“ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2014ko uztailaren 16an hartua, Nafarroako Unibertsitate Publikoan doktoretza programa ofizialak ezartzeko baimena ematen duena.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak baimena eskatu dio Nafarroako Gobernuari Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparrura egokitutako titulazio berriak ezartzeko egun eskaintzen dituenen ordez.
ANECA-Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak titulazio horien guztien aldeko ebaluazioa egin du, eta Unibertsitateen Kontseiluaren egiaztapena eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluaren txostena ere aldekoak izan dira.
Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak aldeko txostena egin du titulazio berriak ezartzeko.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU:
1. Nafarroako Unibertsitate Publikoan honako doktoretza programa ofizial hauek ezartzeko baimena ematea, betiere Unibertsitateen Kontseiluak egiaztatu eta ANECA-Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak ebaluatu dituen memorietan ezarritako baldintzetan:
–Giza eta Gizarte Zientzien Doktoretza Programa Ofiziala.
–Komunikazioetako, Bioingeniaritzako eta Energia Berriztagarrietako Teknologien Doktoretza Programa Ofiziala.
–Kimika Sintetikoaren eta Industrialaren Doktoretza Programa Ofiziala (unibertsitate artekoa, Euskal Herriko Unibertsitateak koordinatua).
–Ingurugiroaren Agrobiologiaren Doktoretza Programa Ofiziala (unibertsitate artekoa, Euskal Herriko Unibertsitateak koordinatua).
2. Erabaki hau Politika Unibertsitarioaren Konferentzia Orokorrari eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari igortzea, baimendutako tituluen izaera ofiziala ezartzeko proposamena Espainiako Gobernuari bidal diezaion eta tituluak Unibertsitateen, Ikastetxeen eta Tituluen Erregistroan (RUCT) inskriba ditzan.
3. Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreari jakinaraztea, eta adieraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daitekeela, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.
Iruñean, 2014ko uztailaren 16an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, F. Javier Morrás Iturmendi.”
Iragarkiaren kodea: F1502832