39. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

73/2015 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiak emana, Iruñerriko hiri garraioko tarifak onesten dituena 2015. urterako.

Iruñerriko Mankomunitateak Iruñerriko hiri garraioko 2015eko tarifak onesteko eskaera aurkeztu du; izan ere zerbitzu hori hemen sarturik dago: Jarduera ekonomikoa sustatu eta liberalizatzeko presako neurri fiskalei buruzko ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege Dekretuaren 2. eranskinean (autonomia erkidegoetako prezio baimenduak), 2. posizioan (139. Estatuko Aldizkari Ofiziala).

2015eko otsailaren 17an egindako bilkuran, kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteen iritziak entzun ondoren, eta Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Legea onesten duen azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren 39. d) artikulua betez.

Ikusirik Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak emandako txostena.

Horrenbestez, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 25eko 67/2012 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1.–Iruñerriko hiri barruko bidaiarien garraioko tarifa hauek onestea 2015. urterako, 8/1998 Foru Legearen 3. artikuluan zehaztuta dagoen eremurako:

TXARTEL MOTA

TXARTELAREN
ZENBATEKOA
(euroak)

Eskudirutan

Arrunta

1,35

Arrunta Sanferminetan (uztailaren 6ko 06:00etatik uztailaren 15eko 06:00ak arte)

1,60

Txanpon-txartelaren bidez

Bono-bus tarifa

0,70

Tarifa bereziak

B motako tarifa soziala (65 urtetik gorako helduak)

0,33

C motako tarifa soziala (familia ugariak)

0,49

E motako tarifa soziala: %65eko edo gehiagoko desgaitasuna, erabateko baliaezintasuna edo baliaezintasun handia duten pertsonak

0,33

F motako tarifa soziala: gizartetik baztertuta dauden pertsonak

0,17

Gaueko tarifa: gaueko lineetarako, baita Sanferminetarako ere (00:00etatik 06:00ak arte), txanpon-txartelarekin ordaintzen duten guztientzat, dela bono-busarekin dela txartel sozialarekin

1,02

Autobus aldaketaren tarifa

0,00

Aldi baterako abonamenduak

30 eguneko abonamendu orokorra

30

30 eguneko abonamendua gazteentzat, hau da, 26 urtetik beherakoentzat (J motako tarifa soziala)

24

30 eguneko abonamendua familia ugarientzat (C motako tarifa soziala)

21

Tarifa sozialei dagokionez, Iruñerriko Hiri Garraio Publikoko tarifa sozialak arautzen dituen Ordenantzan xedaturikoari jarraituko zaio.

2.–Tarifa horiek autobus, markesina eta zutoinetan jarriko dira, jendeak ikus ditzan.

3.–F motako tarifa sozialak 2015eko martxoaren 1ean hartuko du indarra.

4.–Gainerako tarifen indarraldiaren hasiera Iruñerriko Mankomunitatearen lehendakariak erabakiko du, eskualdeko hiri garraioko 2015eko tarifak ezartzeko ebazpenean. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da ebazpen hori.

5.–Ebazpen hau Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzura eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

6.–Ebazpen hau Nafarroako kontsumitzaileen elkarteei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela bide administratiboa amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

7.–Ebazpen hau Iruñerriko Mankomunitateari jakinaraztea eta adieraztea haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela eskumena duen organo jurisdikzionalari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

8.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko otsailaren 18an.–Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia, Carlos Erce Eguaras.

Iragarkiaren kodea: F1502671