4. PROZEDURA JUDIZIALAK
TAFALLAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA
Ediktua. 517/2014 jabari espedientea
María Pilar Rivas Vara andrea, Tafallako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: Ignacio García Martínez jaunak eskaturik, epaitegi honetan jabariaren gaineko 517-2014 prozedura bideratzen ari da, ondoko finken gehiegizko hedadura dela-eta:
–5.439. finka. Erregistroko deskripzioa:
Landa finka. Larraina edo lurzatia, Las Eras alderdian, hirurehun eta zortzi metro eta berrogeita hamar dezimetro koadrokoa. Mugak: iparraldetik, Ángel Elorzen eta Fidel Pardoren jaraunsleen lurzatia; hegoaldetik, Epifanio García Imasena; ekialdetik, Vicente Zufíarena; mendebaldetik, Cirilo Pérezena. Ez du kargarik. María García Imas andrea, aurreko deskripzioan jasotakoaren arabera finkaren jabea, hil zen, eta testamentua emana zuen Tafallan, 1966ko ekainaren 13an, Carlos Chacón Rodríguez notario jaunaren aurrean. Jaraunspena banatzean, honako hauei esleitu zaie finka: María Asunción García Martínez andreari (heren bat zatiezina), Ignacio García Martínez jaunari (heren bat zatiezina), Marta Pérez García andreari (seiren bat zatiezina) eta Ignacio Pérez García jaunari (seiren bat zatiezina). Jaraunsleek onartu dute, eta haien alde inskribatu dut finka aipatu proportzioan. Inskripzioaren luzea 4.068. finkaren 2.a da, 2.217. liburukiko 162. orrian. Tafallan, 2013ko maiatzaren 28an.
Larragako hirilurreko ondasunen katastroan, finka hau 3. poligonoko 88. lurzatia da.
–5.438. finka. Erregistroko deskripzioa:
Landa finka: Larraina edo lurzatia, Larragako Las Eras alderdian, hirurehun eta zortzi metro eta berrogeita hamar dezimetro koadrokoa. Mugak: iparraldetik, María Garcíaren lurzatia; hegoaldetik, bide bat; ekialdetik, Vicente Zufíaren lurzatia; mendebaldetik, Cirilo Pérezena. 4.069. finka zatitzearen ondoriozkoa da (artxiboko 1.240. liburukia, 236. orria, 2. inskripzioa), eta ez du kargarik. María García Imas andreak (etxekoandre ezkongabea) eta Epifanio García Imas jaunak (Luisa Martínez García andrearekin ezkondua), biak Larragako bizilagunak eta adin nagusikoak, erdi bana eta zatitu gabe eskuratu zuten finka, lehenbizikoak jaraunspen batengatik eta bigarrenak erosi zuelako, finkaren lehenbiziko eta bigarren inskripzioen arabera. María García andreak eta Epifanio García jaunak, Luisa Martínez ados egonik, erabaki dute jatorrizko finka zatitzea, honako finka hau eta beste bat osatzeko, eta zenbaki hau duen finka Epifanio García Imas jaunari (Luisa Martínez García andrearekin ezkondua) esleitzea. Senar-emazteek, ezkontza-sozietatearentzat, finkaren erkidegoa desegiteko titulua inskribatu dute. Inskripzioaren luzea 4.069. finkaren 2.a da, artxiboko 1.240. liburukiko 236. orrian. Tafallan, 1975ko irailaren 18an.
Larragako hirilurreko ondasunen katastroan, finka hau 3. poligonoko 87. lurzatia da.
Honen bidez, egun honetako ebazpenean erabakitakoarekin bat, zitazioa egiten zaie egonleku edo helbide ezezaguna duten interesdunei eta deskribatu diren finken eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagun guztiei, honako hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean espedientera ager daitezen, beren eskubidearen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko.
Eta horiei zitazioa egiteko eta legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egiten dut.
Tafallan, 2015eko urtarrilaren 28an.–Idazkari judiziala, María Pilar Rivas Vara.
Iragarkiaren kodea: J1501944