39. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 5. EPAITEGIA

Ediktua. 3105/2014 falta-judizioa

Ediktua: aditzera ematen da epaitegi honetan falta-judizioagatiko 3105/2014 prozedura bideratzen ari dela eta kondena-epaia eman dela (eskura dago bulego hauetan); jakinarazten da epai hori ez dela irmoa, eta haren kontra apelazio-errekurtsoa jar daitekeela bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Eta Lucia Raduri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2015eko otsailaren 3an.–Idazkari judiziala, Luis Jiménez Alonso.

Iragarkiaren kodea: J1501975