2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZUBIETA
2015eko aurrekontua. Hasierako onespena
Zubietako Udalak, 2015eko urtarrilaren 21ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2015eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari jarraituz, aurrekontu hau jendaurrean egonen da 15 egun baliodunez Udal Idazkaritzan, nahi duenak aztertu eta bidezkotzat jotzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.
Ez bada erreklamaziorik egiten, onetsitako aurrekontua behin betikotzat joko da eta haren laburpena argitaratzeko tramitea beteko da.
Zubietan, 2015eko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Francisco Michelena Celayeta.
Iragarkiaren kodea: L1502842