39. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

UCC-3 unitateko determinazio xehakatuetako aldaketa. Hasierako onespena

Atarrabiako Udalak, 2015eko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen UCC-3 unitateko (Kale Nagusia 85, 87, 89) determinazio xehakatuetako aldaketa, Eraikilea Promotora, S.A.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Atarrabian, 2015eko otsailaren 18an.–Alkate udalburua, Pedro Gastearena García.

Iragarkiaren kodea: L1502705