2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Alkatetza lehen alkateordearen esku uztea
Honako honen bidez aditzera ematen da ezen Eguesibarko alkate Alfonso Etxeberria Goñik otsailaren 12ko 207/2015 Ebazpena eman duela, bere eginkizun guztiak uzteko lehen alkateorde Helena Arruabarrena Politeren esku, otsailaren 13tik 15era herritik kanpo izanen baita.
Argitara ematen da Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47-2 artikulua bete beharrez, aipatu ebazpenak bere dataren biharamunetik aitzina indarra izanen badu ere.
Sarrigurenen, 2015eko otsailaren 12an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1502457