39. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Diru-laguntzetarako deialdia, gizarte-larrialdian diren pertsonei
eta familiei zuzeneko diru-prestazioak emateko. 2015. urtea

Iruñeko Gizarte Ongizate eta Berdintasuneko Zinegotzigo Delegatuak 2015eko otsailaren 9an emandako ebazpenaren bidez, diru-laguntzetarako deialdi hau onesten da:

Esp. zk.: SUBV–EVAL–INDIV/2015/8.

Iruñean, 2015eko otsailaren 10ean.–Zinegotzi Delegatua, Ana Lezcano Galar.

DIRU-LAGUNTZETARAKO DEIALDIA, GIZARTE-LARRIALDIAN DIREN PERTSONEI ETA FAMILIEI ZUZENEKO
DIRU-PRESTAZIOAK EMATEKO 2015. URTEAN

Deialdi honen helburua diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko prozedura garatzea da, deialdi honen B) atalean zehaztutako jarduerak egite aldera, Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak xedatutakoarekin bat eta hori gauzatzeko, zeina Udalbatzak onetsi baitzuen, hasiera batez, 2005eko azaroaren 3an egindako Osoko Bilkuran –erabakia behin betiko bihurtu zen, ez baitzen erreklamaziorik aurkeztu jendaurreko epean–. Deialdi honetan aurreikusi gabeko orotan, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorreko aginduak izango dira aplikagarri. (2066ko 21. NAOn, otsailaren 17koan, argitaratua).

A.–Entitate deitzailea.

1.–Administrazio deitzailea: Iruñeko Udala.

2.–Organo emailea: Gizarte Ongizate eta Berdintasuneko Zinegotzigo Delegatua.

3.–Alor kudeatzailea: Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorra.

4.–Instrukzio-organoa: Diru-laguntza kudeatzen duen Alorreko Idazkaritza Teknikoa.

B.–Deialdiaren xedea, baldintzak, betekizunak eta helburua.

1. Deialdiaren xedea:

Gizarte zerbitzuen arloan diru-laguntzak emateko prozesua arautzea, diru-prestazioak zuzenean emateko gizarte-larrialdian egon eta deialdi honetako B.3) eta D ataletan ezarritako baldintzak eta betebeharrak betetzen dituzten pertsona edota familiei.

Zuzeneko diru-prestazio gisa definitzen dira gizarte-larrialdian dauden pertsona edo familiei zuzendutakoak, unean-unekoak, ez aldizkakoak eta subsidiarioak, xedea dutenak beste prestazio edo zerbitzu batzuek estaltzen ez dituzten bizirauteko oinarrizko beharrei erantzutea.

2. Deialdiaren helburua:

Laguntza hauekin lortu nahi da:

–Udalak gizarte arloan duen ardurari eutsiz, halako tresna berezi bat eskaintzea, pobrezia –iraunkorra zein aldian aldikoa– jasaten dutenen egoera leuntzeko, bai eta haien kabuz baliatzeko gaitasun gutxi dutenena ere, halako maneran non gainerako gizarte-prestazioen osagarri modura erabili ahalko baita.

–Deserrotzea edo gizarte-baztertzea eragin edo larriagotu ahal duten egoerak leuntzea.

–Baliabide profesionalak eta laguntza izatea Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorreko gizarte-programa eta –zerbitzuetan gizarteratzeko taxuturiko prozesuetan jarduteko.

3. Baldintzak eta epea, diruz lagundu daitezkeen ekintzak, proiektuak, jarrerak eta jarduerak egiteko:

Deialdi hau zuzenduta dago 2015. urte naturalean Iruñeko biztanle diren pertsona eta familiei diru-laguntzak ematera, baldin eta frogatzen bada pertsona edo familia horiek halako gabeziak dituztela, diruari edota gizarte zein osasun oinarrizko beharrei dagokienez, ezen eragozpen larriak baitituzte gizarteratzeko; halakoetan, diru-prestazioen bidez, laguntzarako tresnak sortzen dira Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorreko programa eta zerbitzuek horretarako prestaturiko programa eta zerbitzuetako Gizarte Laneko profesionalen esku-hartzearen osagarri direnak. Horien bidez aukera izaten da krisialdietan esku hartzeko, egoerak okerragora ez egiteko edo krisia kroniko ez bilakatzeko.

Mantenuari, etxebizitzari, hornidurari eta beste batzuei loturiko egoerak hartzen dira kontuan, ondoren deskribaturiko baldintza eta kontzeptuekin bat:

a) Mantenua: Familia-unitateko kideak egunero egoki jateko oinarrizko beharra estaltzera zuzendutako diru-prestazioa. Prestazio hori ez da bateragarria Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorrak mantenurako ematen duen aldizkako prestazioekin. Mantenua eskatuz gero, zioa adierazi beharko da, hau da, zehaztu beharko da aldez aurretik beste baliabide batzuk agortu diren (elikagai-bankua, jantoki soziala, etab.), edo, hala ez bada, justifikatu beharko da zergatik ez diren tresna horiek erabili.

Kontzeptu honengatik urtean bi hilabetez jasoko da prestazioa, honako gehienezko zenbatekoarekin:

BIZIKIDETZA UNITATEA

ZENBAT EURO HILEAN

ZENBAT EURO URTEAN

Lagun bat

180

360

Bi lagun

225

450

Hiru lagun

265

530

Lau lagun edo gehiago

300

600

b) Ostatua: Hona hemen diru-laguntzaren xede diren kontzeptuak:

–Etxebizitzaren edo gelaren alokairua etxebizitza partekatuan (etxebizitza pertsonala), une jakin bateko egoera denean.

–Etxebizitza berria alokatzeko kontratua, baldin eta hasieran ezohiko gastua badakar eta familiaren diru-baliabideak nahikoak badira etxebizitzaren ohiko ordainketari aurre egiteko.

Kontzeptu honengatik urtean bi hilabetez jasoko da prestazioa gehienez ere. Ez da diru-laguntzarik emango auzo-komunitateari ordaintzeko, salbu eta ez ordaintze horrek etxegabetzea eragiten badu. Diru-laguntzaren eskatzaileak entitateren batekin zorra duen kasuetan, diru-laguntzaren ordainketa eskatzailea zein entitaterekin zorretan egon eta horren izenean ordainduko da.

c) Hornidurak: Edozein horniduratan (argia, gasa, ura) egindako zorra ordaintzeko, baldin eta zorrak zerbitzua eteteko jakinarazpena eragin badu eta unean uneko gertakaria bada. Hori egiaztatzeko, hornidura eteteko jakinarazpena aurkeztu beharko da, eguneratua, zein hilabeteri dagokion adierazita. Ez da hornidura-etetetzat hartuko familia unitateei bidalitako lehenengo faktura.

Horniduretan hartutako zorra justifikatzeko, posiblea den kasuetan, zor horren frogagiri bat aurkeztu beharko da.

Kontzeptu hauek diruz laguntzen ahalko dira, baldin eta Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuari ezin bazaizkio eskatu, hark aparteko laguntzak emateko ezarritako indarreko irizpideekin bat. Departamentuari kontzeptu horrengatik eskatzen ahal bazaizkio, baina zorra lehenbailehen ordaindu behar bada, laguntza ematen ahalko da, baina horretarako eskabide paraleloa egin beharko zaio Gizarte Politikako Departamentuari. Kasu horretan, itzultzeko konpromisoa sinatuko da baldin eta gero Departamendu horrek laguntza ematen badu.

Diru-laguntza, gehienez ere, hornidura bi hilabetez ordaintzeko jasoko da hornidura energetikoaren kasuan (argian edo gasean), edota lauhileko batez, uraren kasuan, gehienez ere horrela:

KONTZEPTUA

ZENBAT EURO URTEAN

Argia eta gasa

225

Ura

160

Diru-laguntzaren eskatzaileak entitateren batekin zorra duen kasuetan, diru-laguntzaren ordainketa eskatzailea zein entitaterekin zorretan egon eta horren izenean ordainduko da.

d) Beste hainbat kontzeptu: Aurreko ataletan jaso ez diren beste egoera batzuk arintzera zuzendutakoak, salbuespen-egoeraren eta familia unitateari eragiten ahal zaizkion kalte konponezinen garrantziaren arabera.

Prestazio hauek ezohikoak izango dira, ez baitira aldizkakoak, beste prestazio batzuen subsidiarioak baizik. Diru-laguntzek aldi baterako konponduko dute sortutako krisia, eta epe laburrerako (bi hilabete) erantzun behin betikoago eta egonkorrago bat aurreikusita egongo da.

4. Baloratzeko baldintzak, bideak eta lehentasunak:

SI NO Laguntza ekonomikoak onuradun izateko betekizunak betetzen dituzten eskabideak aurkeztu ahala emango dira, eta betiere eskabideari erantzuteko aurrekontuko izendapenak iraun bitartean. Diru-laguntzak emanen dira bakarrik baldin eta horretarako kreditu eskuragarririk badago indarra duen aurrekontuan.

C.–Aurrekontu-kredituak, diru-laguntzen gehienezko zenbateko osoa eta banakako zenbatekoa.

1. Deialdian gehienez ezarritako zenbateko osoa: 210.000 euro.

Atal honen amaieran adierazitakoa ezertan galarazi gabe, aurrekontuko esleipena agortzen bada eta Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorrean 2015erako aurreikusitako beste jardueretako batzuk ez badira gauzatu, jarduera horietarako aurreikusitako zenbatekoak deialdi honetan erabiltzen ahalko dira. Zabalkuntza horren onuradun izango dira eskaera deialdi honekin bat eta diru-laguntzak eskatzeko epean egin duten eskatzaileek, baldin eta kreditua agortu eta laguntza jaso ezin izan badute.

Diru-laguntzek ezin izango dute gainditu deialdi honetan ezarritako zenbatekoa.

2. Aurrekontu-saila: 70/31100/480000.

3. Banakako gehienezko zenbatekoa eta hori zehazteko irizpideak: Diru-laguntza hauen onuradun izaera eskuratzen duten eskatzaileei ematen zaien gehienezko zenbatekoa ezin izango da urtean 1.000 eurokoa baino gehiago izan. Salbuespen gisara, eta muturreko larrialdi egoera batean, kopuru hori handitu ahalko da, betiere argi eta garbi justifikatzen bada.

Diru-laguntzaren zenbatekoa zehazteko, diruz lagundu beharreko kontzeptuaren arabera (mantenua, etxebizitza, hornidura edo beste batzuk) deialdi honen B.3) eta J) ataletan ezarritako mugak kontuan hartuko dira.

4. Hainbat urtetarako deialdia: SI NO Hainbat urtetarako deialdia izanez gero, hainbat urtetarako gastuak baimentzea eta horiek egiteko konpromisoa dagozkien aurrekontuetan ekitaldi bakoitzerako ezartzen den kredituaren menpe egongo dira.

5. Urtekoak:

Urte honetako zenbatekoa: 210.000 euro.

2. urtekoa: euro....................

4. urtekoa: euro....................

1. urtekoa: euro....................

3. urtekoa: euro....................

D.–Pertsona edo entitate onuraduna izateko bete beharreko baldintzak.

1. Pertsona edo entitate onuraduna izateko bete beharreko baldintzak:

Onuradun izan daitezke diru-laguntza jaso ahal izateko moduko egoeran dauden pertsona edo entitateak, baldin eta ondoren aurreikusten diren inguruabarretan badaude, betiere Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan ezartzen diren ezein debeku-ziok ukitzen ez baditu, salbu deialdiaren izaera kontuan izanik azken baldintza horren salbuespena egin eta hala egin dela adierazten bada atal honetan.

Berariazko baldintzak: SI NO.

Diru-laguntza eskatzen ahalko dute honako betekizun hauek betetzen dituzten pertsonek edo bizikidetzako familia-unitateek:

1.–Iruñean benetan bizitzea eta hiriko erroldan izena emana izatea gutxienez urte bete lehenagotik. Salbuespen gisa, eta beharra benetan larria denean, ez da antzinatasuna kontuan hartuko, eta nahikoa izango da erroldan izena emana izatea eskaera egiteko unean.

2.–Iruñeko Udaleko Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorreko Programa eta Zerbitzuen erabiltzaileak izaki, esku-hartze prozesu batean sartuta egon eta 25 eta 65 urte bitarte dituztenak.Adinaren betekizunetik salbuetsita daude honako hauek:- 25 urtetik beherako pertsonek, baldin eta behar bezala justifikaturiko eta dokumentaturiko egoera berezia badute edota familia-kargak badituzte.–65 urte edo gehiago dituztenek prestazioa jasotzeko eskubidea izango dute, nahi gabe eta bat-batean izandako unean uneko egoera batek eragindako gastuak ordaintzeko. Kanpo gelditzen dira laguntza teknikoko produktuak erostera zuzendutako laguntza-eskaerak: zaintza eta babes pertsonala laguntzekoak eta mugikortasun pertsonala, komunikazioa eta informazioa erraztekoak.

3.–Diruz lagunduko diren kontzeptuak ez egotea sartuta Nafarroako Gobernuak gizarte-bazterkeriaren egoeran dauden pertsonentzako larrialdiko aparteko diru-laguntzen artean. Baldin eta sartuta badaude, helburu berberetarako Administrazioko beste zenbait arlok ematen dituzten laguntzak edota baliabideak eskatu beharko dituzte. Deialdi honetan araututako prestazioa subsidiarioa da erkidegoan diren beste prestazio edo baliabide batzuekin, edo horiekin osatu daiteke.

Baldin eta kontzeptu honengatik Nafarroako Gobernuaren aparteko diru-laguntzak eskatu badaitezke baina udal-zerbitzuek ordaintzeko beharra berehalakotzat jotzen badute, ematen ahalko dira, Gizarte Politikako Departamentuari eskaera paraleloa eginez. Kasu horretan onuradunak itzultze-konpromisoa sinatu beharko du, deialdiaren IV. Eranskinarekin bat (Itzultze-konpromisoaren egiaztagiria), eta hala egin beharko du aipatu Departamentuak aurrerago laguntza hori ematen badio. Halaber, geroago Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza jaso eta hitzemandako itzulketa egin ez dutenek ezin izango dute prestazio hau berriz eskatu, urtebete igaro arte lehenengo aldiz jaso dutenetik.

4.–Baldin eta erabiltzaileak gizarterako errenta eskatua izan eta mantenurako larrialdiko laguntza eskatzen badu, itzultze-konpromisoa sinatu beharko du, eta itzulketa egin beharko du balorazioan errenta ematen badiote. Halaber, geroago Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza jaso eta hitzemandako itzulketa egin ez dutenek ezin izango dute prestazio hau berriz eskatu, urtebete igaro arte lehenengo aldiz eskatu dutenetik.

5.–Bitarteko ekonomiko nahikorik ez izatea (hurrengo atalean adierazitako taulekin bat) eta laguntza sozial edo familiarrik ez izatea ezinbestean eta nahigabean gertatutako egoerari aurre egiteko.

6.–Bizikidetzako familia-unitatearen baliabide ekonomikoek ezin izango dute jarraian adierazten diren diru-sarrerak gainditu:

KIDE KOPURUA

HILEKO DIRU-SARRERA GARBIAK

URTEKO DIRU-SARRERA GARBIAK

Kide bat

641,40 euro

7.696,8 euro

2 kide

769,68 euro

9.236,16 euro

3 kide

833,82 euro

10.005,84 euro

4 kide

897,96 euro

10.775,52 euro

5 kide edo gehiago

962,10 euro

11.545,20 euro

Diru-laguntzek aldi baterako konponduko dute sortutako krisia, eta epe laburrerako (bi hilabete) erantzun behin betikoago eta egonkorrago bat aurreikusita egongo da.

Eskatzaileak familia-unitate bat baldin badu bere kargura, adin txikiko seme-alabekin, egoera baloratzen ahalko da, eta diru-laguntzak ematen ahalko zaizkio, salbuespenez, aurreko paragrafoan jasotako baldintza betetzen ez badute ere.

–Deialdi honen ondorioetarako, elkarbizitzako familia-unitate gisa hartzen da honako hauek osatzen dutena: ezkontideak, bikote egonkorrak zein horien halako afektibitate-harremana dutenak, horien seme-alabak eta odolkidetasuneko 2. gradura bitarteko eta ezkontza-ahaidetasuneko 1. mailako senidetasun harremanaz loturiko gainerakoak, baldin eta etxebizitza berean bizi badira.

Deialdiaren izaera berezia dela medio, pertsona edo entitate onuradunak salbuetsita daude Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren 10.2 artikuluan araututako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzetik: SI NO.

2. Nola egiaztatu pertsona edo entitate onuradun izateko betekizunak betetzen direla: Deialdi honen G.4) atalean exijitzen diren agiri eta informazioak aurkeztuta, diru-laguntza eskabidearekin batera.

E.–Pertsona edo entitate onuradunen betebeharrak.

Deialdi honen ondorioetarako, pertsona edo entitate onuradunen betebeharrak dira Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 11. artikuluan eta atal honetan ezartzen direnak.

Berariazko betebeharrak: SI NO.

a) Erreferentziazko langile teknikariekin adostutako helburua betetzea eta jarduerak edo egitekoak gauzatzea, diru-laguntza honen eskaeraren oinarri den egoera zuzentzeko helburuz.

b) Organo emailearen aurrean justifikatzea baldintzak eta betekizunak bete dituztela, bai eta jarduera egin dutela eta diru-laguntza zertarako den eta helburu hori bete dutela ere, Iruñeko Udaleko Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorreko erreferentziazko Programen Arduradunen aurrean.

c) Diru-laguntzaren xede diren jarduerak finantzatzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik lortuz gero, horren berri eman organo emaileari. Jakinarazpen hori jakin bezain azkar egin beharko da, eta, edonola ere, jasotako funtsen erabileraren justifikazioa egin baino lehen.

–Behar bezalako publizitatea egitea, jakitera emate aldera Iruñeko Udalak finantzatu dituela diru-laguntza jaso duten programak, jarduerak, inbertsioak eta jarduketak: SI NO.

Pertsona edo entitate onuradunak horren berri emateko hartu behar dituen neurriak: Iruñeko Udalaren irudi instituzionala jartzea.

Legendak kartel, inprimatutako material, bide elektroniko, ikus-entzunezko eta abarretan.

Oroitzapen-plakak.

Aipamenak hedabideetan.

Beste batzuk:-Diru-laguntza zehazki zer xedetarako eman eta horretan erabiltzeko betebeharra, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 29.4 artikuluarekin bat: SI NO.

Xede-epea:

F.–Proiektuaren moldaketak.

Proiektuan moldaketak egiteko aukera:

SI NO.

G.–Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu.

1. Eskabideak non aurkeztu:

Zuzeneko diru-laguntzak eskatu ahal izateko gizarte laneko profesionalek ezagutu eta baloratu behar dute kasua, halako moldez non hori goian aipatutako kasuen artean sailkatu behar baitute. Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorrean horretarako gaitutako Zerbitzu eta Programetan eskatu beharko dira, deialdi honetan ezarritako epean.

2. Eskaerak noiz arte aurkeztu: Eskabideak aurkezteko epea Deialdia Nafarroako Aldizkari OfizialEAN noiz argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta deialdiaren indarraldi osoa hartuko du. Deialdiaren indarraldiak 2015 urte osoa hartzen du, baldin eta aurkeztutako eskabideei erantzuteko aurrekontuko krediturik badago, eta C.1) atalean adierazitakoa ezertan galarazi gabe.

Eskabideak aipatu epetik at aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

3. Eskabideak eta agiriak nola aurkeztu:

Eskabideak interesdunek sinaturik –edo zuzenbidean baliodun den edozein bide baliatuta ordezkari dela egiaztatzen duen pertsona batek- aurkeztu behar dira, deialdi honen I. Eranskineko ereduarekin bat. Eskabidearekin batera, deialdi honen G.4) atalak aipatzen dituen agiriak eta argibideak aurkeztuko dira.

Eskaerak ez baditu betetzen deialdi honetan ezarritako baldintzak, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean zuzendu dezala edo nahitaezko agiriak aurkez ditzala, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan behera utzi duela, betiere aldez aurretik ebazpena emango delarik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluak aurreikusitakoarekin bat.

Baldin galdatutako agiriak Iruñeko Udalaren edo haren mendeko erakunde autonomoren baten eskuetan badaude, haien ordez erantzukizuneko aitorpen bat aurkezten ahalko da haren indarrari buruz, bertan adierazita noiz eta zein organo edo bulegotan aurkeztu ziren edo, halakorik balitz, zeinek eman zituen edo zeinetan dauden jasota. Edozein kasutan, aitorpen hori aurkezteko beharrezkoa da bost urte baino gehiago igaro ez izana dagokien prozedura amaitu denetik.

Diru-laguntza jasotzeko eskaera aurkezteak berekin dakar deialdi honen oinarriak oso-osorik onartzea.

4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak:

Interesdunek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duten agiriak, eta, halakorik balitz, haren izenean ari den ordezkariaren nortasuna egiaztatzekoak.

Horretarako, eskatzailearen NANa edo bizileku- edo lan-baimena, edo, hori ezean, pasaportea, aurkeztu beharko dira.

b) Erantzukizuneko aitorpena, deialdi honen II. Eranskina eredu hartuta, ziurtatzeko eskatzaileak bete egiten dituela onuradun izateko Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak exijitzen dituzten baldintza orokorrak eta deialdi honek exijitzen dituzten berariazko baldintzak, eta ez duela ukitzen Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan aipatzen diren onuradun izateko ezein debeku-ziok.

c) Eskatzaileak zergei eta Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak eguneratuak dituela ziurtatzeko, agiri hauek:

Administrazio eskudunek emandako ziurtagiriak.

Eskatzailearen erantzukizuneko aitorpena, ziurtatzeko aipatu betebeharrak eguneratuak dituela. Kasu horretan, diru-laguntza emateko ebazpen-proposamena egin aurretik, interesdunari eskatu beharko zaio aurkez ditzala, 15 eguneko gehienezko epean, aitorpenean jasotako datuak egiazkoak direla ziurtatzen duten agiriak (administrazio eskudunek emanak).

Iruñeko Udalak ofizioz egiaztatuko du pertsona eskatzaileak eguneratuak dituela Udalarekiko zerga-betebeharrak, eta egiaztapen hori dagokion eginbidean jasoko du.

Diru-laguntza honen xedea eta izaera kontuan harturik, ez da eskatuko eskatzaileak c) atalean adierazitako agiriak aurkeztea.

d) Eskatzailea nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridikoen elkarteren bat bada -horiek publikoak zein pribatuak izaki-, eskaeran berariaz adierazi beharko da elkarteko kide bakoitzak zer egiteko konpromisoa hartu duen eta zenbateko diru-laguntza aplikatuko den kide bakoitzeko. Kideok ere onuraduntzat joko dira. Nolanahi ere, elkartearen ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu behar da, eta behar besteko ahalordeak eman behar zaizkio elkarteak onuradun gisa dituen betebeharrak bete ditzan.

e) Aitorpen bat, beste hainbat administrazio, entitate edo pertsona publiko zein pribaturi helburu bera lortzeko eskatutako edo haiengandik dagoeneko jasotako diru-laguntzen zerrenda adierazita, eta honako hauek zehaztuta: eskatutako kopurua, entitateen izena eta jasotako zenbatekoa. (ikus, beharrezkoa bada, deialdi honen III. Eranskina). SI NO.

f) Memoria bat, diru-laguntza zertarako eskatu eta proiektu, ekintza, jarduera edo programa hori deskribatzen duena.

Diru-laguntza honen xedea eta izaera kontuan harturik, ez da eskatuko eskatzaileak f) atalean adierazitako agiriak aurkeztea.

g) Eskatzailearen eta bizikidetzako familia-unitateko kide guztien diru-sarrera guztien egiaztagiria (azkeneko hiru nominak, egonkorrak ez direnean), pentsioak, prestazioak, etab. Etxeko langileen kasuetan, lan-kontratua behar bezala beteta eta kontratugileen zinpeko aitorpen bat, jasotako diru-sarrerei buruzkoa, aurkeztu beharko dira.

h) Gizarte txostena, behar bezala beteta, deialdi honen III. Eranskineko ereduarekin bat (Gizarte Txosteneko Proposamena).

i) Familiaren egoera sozial edota ekonomikoa egiaztatzeko beste agiri batzuk (aurrekontuak, fakturak, zorren egiaztagiriak, etab.), diru-laguntza jasotzeko beharrezkoak direnak.

Deialdi honen ondorioetarako, atal honetako e) letran eskatzen den informazioa deialdiaren II. Eranskinean sartuta dago.

Udalak bere kabuz egiaztatuko du eskatzaileek erroldan izena emana duten edo elkarrekin bizi diren, halako moduz non eskabidea aurkezteak berak berekin ekarriko baitu Iruñeko Udalak datu horiek guztiak egiaztatzeko baimena, deialdi honetan jasota dagoenarekin bat. Egoera jakin batzuk ezin badira berariazko agirien bidez egiaztatu, eskatzailearen erantzukizuneko aitorpen bat aurkeztu beharko da.

Agiriek jatorrizkoak izan beharko dute, edo horien kopia konpultsatuak, edo, bestela, indarrean dagoen legeekin bat kautoak diren kopiak.

H.–Prozedura izapidetu eta ebaztea. ebazpenaren jakinarazpena.

1. Prozedura izapidetzea: Espedienteak jaso ahala izapidetu eta ebatziko dira, eta horretarako aurrekontu-krediturik dagoen bitartean, betiere deialdi honen B.4) atalean zehaztutako baldintza, era eta balorazio-lehentasunen arabera. Ebazpen-proposamena, behar bezala arrazoiturik, instrukzio-organoak emanen du, espedientea kontuan harturik, eta ebazteko eskumena duen organoari helaraziko dio.

Halaber, ebazpen-proposamena emanen da Gizarte larrialdietarako diru-laguntzen programako arduradunaren txostenaren arabera.

Zuzeneko diru-laguntzak eskatu ahal izateko gizarte laneko profesionalek ezagutu eta baloratu behar dute kasua, halako moldez non hori goian aipatutako kasuen artean sailkatu behar baitute.

2. Ebazteko eta jakinarazteko epea: Ebatzi eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izanen da, gehienez ere. Diru-laguntzen ebazpenak idatziz jakinaraziko zaizkio eskatzailearen erreferentziazko Auzo Unitateari edo zerbitzuari. Diru-laguntza hauek emateko ebazpena Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorreko Zinegotzi Delegatuak onetsi beharko du, ezertan galarazi gabe organo eskudunari -kasu honetan, Alkatetzari- dagokiola kutxa finkoko dirua birjartzea, indarra duen araudiak agindutakoarekin bat.

Diru-laguntzak emateko ebazpenak arrazoitua izan beharko du, eta bertan berariaz zehaztuko dira honako hauek: diru-laguntza jasoko duten pertsona edo entitate eskatzaileak, laguntzaren zenbatekoa eta, eskaera ezetsirik izanez gero, eskaera horien eskatzaileak.

Diru-laguntzak emateko ebazpenak amaiera emanen dio administrazio-bideari, eta eskatzaileei jakinaraziko zaie, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 58. artikuluan agindutakoarekin bat.

3. Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea abiatzeko data:

–Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen den eguna: SI NO.

Izapidetzeko eskumena duen organoaren erregistroan eskaera sartzen den eguna: SI NO.

Epea kontatzeko beste sistema bat:

Behin prozedura ebazteko gehieneko epea berariazko ebazpenik eman gabe igarota, eskaera ezetsitzat joko da.

I.–Emandako diru-laguntzen publizitatea.

Diru-laguntzak emateko ebazpena argitaratzeko beharra: SI NO.

Argitaratzeko bidea:

Nafarroako Aldizkari Ofiziala. Iruñeko Udaleko iragarki-taula.

Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 18.1. artikuluan ezarritakoarekin bat, ez da ebazpena argitaratu behar.

J.–Diru-laguntzen xede diren gastuak.

1. Diru-laguntzen xede izan daitezkeen gastuen zehaztapena:

Diruz laguntzeko moduko gastutzat joko dira diru-laguntzen xede den jarduerarekin ezbairik gabe bat datozenak, baldin eta behar-beharrezkoak izan eta deialdi honen J.2) atalean ezarritako epean egiten badira. Zehazki, deialdi honi dagokionez, honako gastu hauek ahalko dira diruz lagundu:

Mantenuarekin, etxebizitzekin eta hornidurekin loturiko egoerak zein deialdi honen B.3) atalean adierazitako beste egoera batzuk estaltzera zuzendutakoak.

Mantenuaren kontzeptuagatik emandako prestazioa urtean bi hilabetez jasoko da, gehienez ere, honako gehienezko zenbatekoarekin:

BIZIKIDETZA UNITATEA

ZENBAT EURO HILEAN

ZENBAT EURO URTEAN

Lagun bat

180

360

Bi lagun

225

450

Hiru lagun

265

530

Lau lagun edo gehiago

300

600

Etxebizitza kontzeptuagatik emandako prestazioa urtean bi hilabetez jasoko da, gehienez ere.

Diru-laguntza, gehienez ere, hornidura bi hilabetez ordaintzeko jasoko da hornidura energetikoaren kasuan (argian edo gasean), edota lauhileko batez, uraren kasuan, gehienez ere horrela:

KONTZEPTUA

ZENBAT EURO URTEAN

Argia eta gasa

225

Ura

160

Diru-laguntzaren xede diren gastuetan, eskuratze-kostua ezin izanen da inoiz izan merkatuko balioa baino handiagoa.

Egindako gastutzat hartuko da deialdi honen Ñ.2) atalean ezarritako justifikazio-aldia amaitu baino lehen benetan ordaindutako gastua: SI NO.

Honako gastu hauek ez dira inoiz ere diru-laguntzen xedea izanen: Ez da diru-laguntzarik emango auzo-komunitateari ordaintzeko, salbu eta ez ordaintze horrek etxegabetzea eragiten badu.

2. Diru-laguntzen xede izan daitezkeen gastuak egiteko epea: Deialdi hau indarrean dagoen bitartean egiten direnak.

K.–Azpikontratatzea.

Jarduera osorik edo zati batean hirugarrenek egitea hitzartzeko aukera, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 30. artikuluan ezarritakoarekin bat: SI NO.

Portzentajea:

L.–Diruz lagundutako jardueren finantzaketa.

Pertsona edo entitate onuradunak diruz lagundutako jarduerak finantzatu beharko ditu, beren ekarpenen edo beste bide batzuen bitartez, atal honetan zehaztutako zenbateko edo portzentajean. Justifikatu beharra dago finantzaketa horren zenbatekoa, jatorria eta nola erabili den diru-laguntzaren xedea den jardueran: SI NO.

Zenbatekoa edo portzentajea:

M.–Diruz lagundutako jardueraren bateragarritasuna edo bateraezintasuna:

Udalaren diru-laguntza jasotzea BATERAGARRIA BATERAEZINA da helburu bererako beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk jasotzearekin, kontuan hartu gabe zer administrazio, entitate edo pertsonak eman dituen laguntza horiek.

Aurrekoa gorabehera, diruz lagunduko diren kontzeptuak ez dira sartuta egon behar Nafarroako Gobernuak gizarte-bazterkeriaren egoeran dauden pertsonentzako larrialdiko aparteko diru-laguntzen artean. Baldin eta sartuta badaude, helburu berberetarako Administrazioko beste zenbait arlok ematen dituzten laguntzak edota baliabideak eskatu beharko dituzte. Deialdi honetan araututako prestazioa subsidiarioa da erkidegoan diren beste prestazio edo baliabide batzuekin, edo horiekin osatu daiteke.

Baldin eta kontzeptu honengatik Nafarroako Gobernuaren aparteko diru-laguntzak eskatu badaitezke baina udal-zerbitzuek ordaintzeko beharra berehalakotzat jotzen badute, ematen ahalko dira, Gizarte Politikako Departamentuari eskaera paraleloa eginez. Kasu horretan, onuradunak itzultzeko konpromisoa sinatu beharko du, baldin eta gero Departamendu horrek laguntza ematen badio. Halaber, geroago Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza jaso eta hitzemandako itzulketa egin ez dutenek ezin izango dute prestazio hau berriz eskatu, urtebete igaro arte lehenengo aldiz jaso dutenetik.

Halaber, prestazioak ez dira bateragarriak izango Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorrak mantenurako ematen dituen aldizkako prestazioekin.

Diru-laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izango, berez edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo norberaren baliabideak gehituta, diru-laguntza horien xedea den jardueraren kostua baino handiagoa. Halakorik gertatuko balitz, bidezkoa izango da kostuaren gainetik lortutako soberakina itzularaztea, bai eta dagozkion berandutze-interesak eskatzea ere.

Diru-laguntzaren xede diren jarduerak finantzatzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik eskatu edo lortuz gero, pertsona edo entitate onuradunak horren berri eman beharko dio organo emaileari. Jakinarazpen hori jakin bezain azkar egin beharko da, eta, edonola ere, jasotako funtsen erabileraren justifikazioa egin baino lehen.

N.–Ordainketa.

1. Nola ordaindu: Diru-laguntzak modalitate honen arabera ordainduko dira:

Diruz lagundutako ekintzak, proiektuak, jarrerak edo ekintzak justifikatu ondorengo ordainketa.

Konturako ordainketa:

Ordainketa zatikatua:

Ordainketa aurreratua: Programako arduradunak oniritzia emanda, prestazioaren ordainketa administratiboki tramitatuko da, “Kutxa Finkoaren” bitartez, gehienez ere 15 eguneko epean, laguntza hauek berehala ematekoak baitira.

Ordainketa mistoa (ordainketa zatikatua eta aurreratua):

Diru-laguntzak ezin izango zaizkio ordaindu pertsona edo entitate onuradunari ez baditu tributu-betebeharrak zein Gizarte Segurantzarekikoak eguneraturik, edo diru-itzulketa bidezkoa dela xedatu duen ebazpen batek zorduntzat jotzen badu.

Aurrekoa gorabehera, Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 33.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, diru-laguntzaren izaera kontuan hartuta, deialdi honetan salbuesten da Iruñeko Udalarekin kobratzeko dauden zorrak emandako diru-laguntzarekin kitatzeko aukera.

2. Bermeen eraketa:

SI NO

Eratzeko modua eta zenbatekoa:

Ñ.–Justifikazioa.

1. Justifikatzeko modalitatea: Ezarritako baldintzak bete eta diru-laguntza ematerakoan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzeko, modalitate hau erabiliko da:

Justifikazio-kontua:

Justifikazio-kontua, gastuen ziurtagiria aurkeztuta (Ordenantzaren 35. artikuluan ezarritako aginduekin bat).

Justifikazio-kontua, kontu-ikuskaritzaren txostena aurkeztuta:

Bestelako edukirik: BAI EZ.

Justifikazio-kontu sinplifikatua:

Gastuaren egiaztapena, moduluka (Ordenantzaren 37. artikuluan ezarritako aginduekin bat):

Zehaztu beharrekoak:

Modulua osatuko duten unitateak:

Moduluaren unitate-kostua:

Gainerako inguruabarrak:

Kontabilitate-orrien aurkezpena:

Pertsona edo entitate onuradunak aurkeztutako kontabilitate-orriak ofizialak direla eta entitateari dagokion organo eskudunak onetsitakoak direla egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko du.

Beste sistemaren bat: Diru-laguntza hauek egoera jakin bat aintzat hartuta ematen dira, eta akreditazio teknikoa besterik ez da eskatuko frogabide gisa.

Akreditazio hori egiteko, eskatutako agiriak aurkeztu beharko dira, eskaria jaso duen gizarte laneko teknikariak egiaztatu eta balioetsiak; horri egoera justifikatzen duen txosten teknikoa erantsi beharko zaio, eta diru-laguntza eman aurreko egoera hori egiaztatzen duen eskaera; egiaztapen horiek eskatzailearen egoera sozial edota ekonomikoa justifikatzen duten intereseko agiriek osatuko dute, laguntza emateko aurkeztu behar direnak, deialdi honen G.4) atalean eskatutakoarekin bat.

2. Justifikazioa aurkezteko mugaeguna:

O.–Dirua itzularazteko berariazko arrazoiak.

Zilegi izanen da hala jasotako diru-laguntzak itzularaztea, osorik edo hein batean, nola berandutze-interesak galdatzea -diru-laguntzak kobratu eta hortik aitzina, dirua itzultzea bidezkoa dela erabakitako egunera arte-, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 45. artikuluan ageri diren itzularazteko arrazoietako batek ukitzen badu onuraduna, eta atal honetan aurreikusitako gainerako kasuetan.

Dirua itzularazteko berariazko arrazoiak: SI NO.

P.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, oinarri hauen eta haiek betearazteko har daitezkeen administrazio-ebazpenen aurka, errekurtso hauek paratzen ahalko dira, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintzaren egile den organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuko da.

Q.–Kontuan hartu beharreko beste batzuk.

R.–Eranskinen aurkibidea.

I. Eranskina. eskabide-eredua.

II. Eranskina. erantzukizuneko aitorpena, onuradunak betekizunak betetzen dituela eta onuradun izateko ezein debeku ziok ukitzen ez duela ziurtatzeko.

III. Eranskina. Erantzukizuneko aitorpena, xede bererako diru-laguntzak eskatu izanaren gainean.

Berez ez da eskatzen Eranskin hau aurkeztea, eskatutako informazioa deialdi honi atxikitako II. Eranskinean sartuta baitago.

Eranskin osagarriak.

III. Eranskina.–Gizarte txostena.

IV. Eranskina.–Itzulketa egiteko konpromisoaren frogagiria.

I. ERANSKINA

Gizarte-larrialdian diren pertsonendako edota familiendako zuzeneko diru-prestazioak.
Eskabidea/ebazpen proposamena

ESKATZAILEAREN DATUAK

Izen-abizenak:

NAN/AIZ:

Jatorria (herrialdea):

Familia du:

Bai

Ez

Adingabeak:

Bai

Ez

Gizarteratzeko errenta eskatua du:

Bai

Ez

Salbuespenezkoa:

Bai

Ez

AUZO UNITATEA:

ESKABIDEAREN DATUAK

EMANDAKOA

Bai

Ez

Kontzeptua

Eskatutako zenbatekoa

Kontzeptua

Emandako zenbatekoa

Mantenua

euro

Mantenua

euro

Ostatua

euro

Ostatua

euro

Hornidurak

euro

Hornidurak

euro

Beste batzuk

euro

Beste batzuk

euro

ESKATUTAKOA, GUZTIRA

euro

EMANDAKOA, GUZTIRA

euro

Ukatzearen arrazoia

Badago itzultzeko konpromisorik?

Bai

Ez

BANKU DATUAK (dirua sartzeko, laguntza emanez gero)

Kontuaren titularra

NAN/AIZ:

Bankua edo Kutxa:

Kontu zenbakia

(20 digitu):

DATUEN BABESA ETA BAIMENA

Izaera pertsonaleko Datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakitera ematen dizugu jasotako datu pertsonalak diru-laguntza hau kudeatzeko baino ez direla erabiliko, eta Iruñeko Udalaren datu-basea osatzen duten fitxategietan bilduko direla. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalera zuzenduta gauzatzen ahalko duzu datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea, Erregistro Orokorrera (Kale Nagusia, 2, beheko solairua) edo egoitza elektronikora joaz (www.pamplona.es). Eskabide hau aurkeztea baimen askietsia da Udalak adierazitako datuak jasotzeko. Halaber, eskaera aurkezteak berekin dakar baimen askietsia ematea Iruñeko Udalari, hala diru-laguntzak emate aldera beharrezkoak dituen egiaztapenak ofizioz egiteko nola deialdi honetako baldintza guztiak betetzen dituela ziurtatzeko ere, hala badagokio.

1.1.

–Konpromisoa hartzen dut eskatu zaizkidan agiriak aurkezteko oinarrietan zehaztutako epean.

–Baimena ematen dut Iruñeko Udalak ofizioz ziurta dezan deialdi honetako G.4) atalean adierazitakoa.

Iruñean, 2015eko ............. aren .............. (e)an

Jakitun nago. Sinatua:

II. ERANSKINA

Erantzukizuneko aitorpena

Izen-abizenak: .................................................................. Helbidea (jakinarazpenetarako):

NAN: .......................Telefonoa: ................... Faxa: ................. Helbide elektronikoa: ....................................... Bere kabuz edo honako hau ordezkatuz (hala badagokio):

Helbidea:

IFZ:

Datu horien jabea naiz, gizarte-larrialdian diren pertsonei eta familiei banakako ebaluazio-araubidean zuzeneko diru-prestazioak emateko 2015. urtean diru-laguntzen deialdiren berri izan dut eta honako hau.

ADIERAZTEN DUT:

–Betetzen ditut hala Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak onuradun izateko ezarritako baldintza orokorrak nola deialdi honetan aurreikusitako berariazko baldintzak, diru-laguntzak eskatzeko eskabidean jasotako datuak benetakoak dira eta baditut hori egiaztatzen duten agiriak; aginte eskudunek egin beharreko egiaztapenaren menpe geratzen naiz eta, datuak faltsuak direla egiaztatuz gero, nire gain hartzen ditut hortik eratorritako erantzukizunak.

–Konpromisoa hartzen dut eskatutako laguntzaren zenbatekoa diru-laguntza emateko oinarritzat hartu diren helburuak eta jarduerak betetzeko erabiliko dudala.

–Xede bererako eskatutako diru-laguntzei buruz, adierazten du (markatu dagokiona):

  • Ez diet ezein diru-laguntzarik eskatu, deialdi honen xede bererako, nazioko edo nazioarteko beste administrazio publiko, erakunde publiko zein pribatu edo beste ezein partikularri –ezta haiengandik halakorik jaso ere–.
  • Diru-laguntza hauek eskatu dizkie,t deialdi honen xede bererako, nazioko zein nazioarteko beste administrazio publiko, erakunde publiko zein pribatu edo beste edozein partikularri: (zehaztu data, entitatea eta zenbatekoa).
  • Diru-laguntza hauek jaso ditut, deialdi honen xede bererako, nazioko zein nazioarteko beste administrazio publiko, erakunde publiko zein pribatu edo beste edozein partikularren eskutik: (zehaztu data, entitatea eta zenbatekoa).

Eta hala jasota gera dadin eta behar diren ondorioetarako, agiri hau egin eta sinatzen dut,

Iruñean, 2015eko .............. (a)ren ............. (e)an

(Sinadura)

Datuen babesa.–Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakitera ematen dizugu deialdi hau tramitatzeko jasotako datu pertsonalak diru-laguntza hau kudeatzeko baino ez direla erabiliko, eta datuok emateari uko egiteak berekin dakarrela diru-laguntzari ere uko egitea. Halaber, jakitera ematen dizugu jasotako datuak Iruñeko Udalaren datu-basea osatzen duten fitxategietan bilduko direla eta horra zuzenduta gauzatzen ahalko duzu datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea, Erregistro Orokorrera (Kale Nagusia, 2, 31001, Iruña) edo egoitza elektronikora (www.pamplona.es) joaz.

III. ERANSKINA

Gizarte-txostenaren proposamena. Harrera eta gizarte-orientazioko programaren prestazioak

Norentzat

SIUSS zk.:

Zerbitzua

Auzo Unitatea

Gizarte-langilea

Eskatutako prestazioa

DATU OROKORRAK

Familiaren helbidea

PK:

Telefonoa

Telefonoa

BIZIKIDETZAKO FAMILIA-UNITATEAREN OSAERA

Izen-abizenak

Jaioteguna

Eskatzailearekiko harremana

Espedientearen titularrarekiko harremana

Jaioterria (herrialdea)

Eskatzailea da?

BAI

EZ

LANEKO EGOERA ETA EGOERA EKONOMIKOA

(ikasle izan ez eta bizikidetza-unitateko 16 urtetik gorako kideenak)

Izen-abizenak:

Prestakuntza- edo lan-ordutegia

Ikasketa-maila:

Lanbidea:

JEH:

Lan egoera eta ibilbidea:

Izen-abizenak:

Prestakuntza- edo lan-ordutegia:

Ikasketa-maila:

Lanbidea:

JEH:

Lan egoera eta ibilbidea:

Hileko diru-sarrerak, guztira:

Konpentsazio- edo elikadura-pentsioa erreklamatu duzu, edo erreklamazioa abiarazi?:

Izapidetze bidean

Bai

Ez

ETXEBIZITZA

Edukitza-erregimena:

Hileko kostua:

Arkitektura-oztoporik dagoen, eta etxebizitzaren baldintzen deskribapena:

EGOERAREN IDENTIFIKAZIOA

(Erabiltzaileak adierazia)

Egindako eskaera eta hori egiteko arrazoia

Zerbitzuaren ibilbidea:

Zein datatik ezagutzen da kasua?:

Zerbitzuaren maiztasuna edo izaera

Unean unekoa

Segimendua, zerbitzuak proposatua

Interesdunak eskatua

Erabilitako baliabideak (Udalarenak edota kanpokoak), haren ibilbidean nabarmentzekoak:

FAMILIA-EGOERA

OSASUN EGOERA

LAGUNTZA-SAREA

GIZARTE-DIAGNOSTIKOA

PRONOSTIKOA

ESKU-HARTZEAREN HELBURUAK

Balorazioa eta pronostikoa

Aldatzeko aukerak daude?

BAI

EZ

PRESTAZIOAREN IZAERA SUBSIDIARIOA

(Bakarrik diru-prestazio zuzenekoetarako eta transferituetarako)

Laguntza zein kontzeptutarako eskatu eta kontzeptu horietarako Nafarroako Gobernuaren “Ezohiko laguntza ekonomikoa” jaso badezakete (alokairu-zorrak, etxebizitzarako fidantzak, etxebizitzaren mantentze-alank edo bizigarritasuna, etab.), adierazi eskari hori egitea galarazten duten arrazoiak (tramitazioan izandako arazo ekonomikoak...). Azaldu.

LAGUNTZAREN KALKULUA, HONAKO HAUETARAKO

(Adierazi dagokion aukera)

Familiaren hileko errenta

Aparteko pagak barne

Gastu kengarria, etxebizitza dela-eta

Baldin badagokio

Diru-sarreren tartea

Diruz lagundu daitekeen zenbatekoa edo ehunekoa

Udalak emandakoa

Eskatzailea/Familia: - %

Udala: - %

PROPOSAMEN TEKNIKOA

Aldekoa

Lan irizpidea

Lana

Lan Bilaketa Aktiboa

Berrikuspen-data

(Hala badagokio)

Familia-irizpidea

Irizpide sozio-pertsonalak

Osasun-zailtasunak

Beste batzuk

Kontrakoa

Sinatzailea:

Gizarte-langilea:

Auzo unitatea:

Iruñean, 20...................... (e)ko ........................ (a)ren ...........(e)an

IV. ERANSKINA

GIZARTE-LARRIALDIAN DIREN PERTSONENDAKO EDOTA FAMILIENDAKO ZUZENEKO DIRU-PRESTAZIOAK

Itzulketa egiteko konpromisoaren frogagiria

Izen-abizenak:

Nan/aiz/pasaportea:

Helbidea (Iruñekoa: kalea, zenbakia eta solairua): .

Aurreko datuen jabe naizen aldetik, konpromisoa hartzen dut iruñeko udalari ................ euro itzultzeko, .................. (e)an (data) jasotako .................... euro-ko diru-laguntzagatik, prestazio hori tramitatu zuen gizarte zerbitzuetako profesionalarekin adostutakoarekin bat.

Zenbatekoa iruñeko udalarena den kontu korronte honetan sartuko da:

Bankua edo Kutxa: LA CAIXA.

Kontu-zenbakia: 2100-9161-40-2200089727.

Iruñean, 2015 .................(e)ko .................(a)ren ..............(e)an


Sin.: ................................................

Iragarkiaren kodea: L1502743