2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Xehetasun azterlana Lezkairuko Plan Partzialeko L-21 oinarrizko unitatean. Behin betiko onespena
Iruñeko Udalak, 2015eko otsailaren 5ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 05-FEB-15 (6/CU).
“Jendaurreko epea iragan baita Lezkairuko Plan Partzialeko L-21 oinarrizko unitatearen xehetasun azterlana hasiera batean onetsi ondoan (JOB, 2014-12-02koa, 2014ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 18an), epe horretan inork alegaziorik aurkeztu gabe; 2015eko urtarrilaren 13an aurkeztutako testu bategina ikusirik eta Hirigintza Gerentziako zerbitzu teknikoen 2015eko urtarrilaren 15eko txostenarekin bat, honako hau
ERABAKI DA:
1. Xehetasun azterlanaren testu bategina behin betiko onestea Lezkairuko Plan Partzialeko L-21 oinarrizko unitatean. Hura Francisco Javier Fernández de Arcaya Iraguik aurkeztu du tramitera, Promociones y Contratas Andueza, S.L.ren izenean.
2. Igor bedi erabaki hau Sustapen Departamentuko Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren Zuzendaritza Nagusira, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera, baita ukituei ere, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.”
Iruñean, 2015eko otsailaren 13an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.
ARAUDIA
Lerrokadurak
Gehieneko eta nahitaezko lerrokadurak zehazten dira, beheko eta goiko solairuetan eta atikoetan.
Horiek 2. planoan agertzen dira.
Hegalkinak
L.21.1, L.21.2, L.21.3 eta L.21.4 lurzatien nahitaezko fatxadetan baimentzen diren hegalkinen guztizko luzera ((%50 (15 + 60 + 40) × 7 = 402,50 m/l) L.21.1, L.21.2 eta L.21.3 lurzatien parkera jotzen duen fatxadan izanen da eta hego-mendebaldeko izkinan.
Determinazio hori aplikatuta, L.21.4 lurzatiaren nahitaezko fatxadan ezin izanen da hegalkinik egin.
Honela izanen da luzera hori:
–L.21.1: 109,00 m/l.
–L.21.2: 123,44 m/l.
–L.21.3: 170,06 m/l.
–L.21.4: 0,00 m/l.
L-21 etxesaileko gainerako lurzatietan honako hau izanen da hegalkinen luzera:
–L.21.5: %50 (15 + 20) × 7 = 122,50 m/l.
–L.21.6: %50 (21 + 21) × 10 = 210,00 m/l.
2 zenbakiko planoan agertzen da.
Atzeramanguneak
Barneko gehieneko lerrokadurak nahitaezkoak ez direnez, sakonera eraikigarria alboko lurzatietan aldatzen ahalko da, 13,00 m-ko sakonera ezarriko da nahitaez haien artean 2 metroko distantzian, lurzatien arteko mehelinaren bi alboetan, lurzati mugakideen jabeen artean adostasunik egon ezean.
Garaiera
Ezarritako beheko solairuen garaierak L.21.3 lurzatiaren izkinan 3,42 m-ko gutxieneko garaiera aplikatzearen ondoriozkoak dira. Honako hauek:
–L.21.1 lurzatiaren izkinaren garaiera: 5,52 m.
–L.21.3 eta L.21. lurzatien mugaren garaiera: 4,20 m.
–L.21.4 eta L.21. lurzatien mugaren garaiera: 5,00 m.
–L.21.5 lurzatiaren izkinaren garaiera: 6,02 m.
–L.21.6 lurzatian, beheko solairuaren garaiera, ipar-ekialdeko eta hego-ekialdeko izkinan 5,00 m-koa izanen da.
Beheko solairuko zoruan onartzen da forjatua mailakatzea, han arituko diren teknikarien irizpidearen arabera.
Beheko solairuen gainean dauden forjatuek planeamenduak zehaztutako garaierari eutsiko diote, solairuen arteko gehieneko garaiera 3,10 m-koa izanen baita.
Hori guztia 3. planoan grafiatua da.
Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Iragarkiaren kodea: L1502455