2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Gazteentzako jarduerak bultzatzeko diru-laguntzak, 2015eko deialdia
Xedea: Lizarrako Udalak diru-laguntzak emateko erregimena ezartzea, proiektuak eta jarduerak egiteko zeinen helburu oinarrizkoa izanen den aukerak eta baliabide espezifikoak eskaintzea gaztearen integrazio eraginkorra eta parte-hartzailea bultzatzeko Lizarrako hirian, 2015. urtean zehar.
Laguntzen aurrekontua, gehienez: 10.584 euro.
Laguntzak eskatzeko epea: eskatzeko epea iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzean hasiko da eta, oro har, 2015eko urriaren 30ean bukatuko. Baldin eta aurrekontuetan horretarako nahiko kreditua badago, jarduera zehatzen proiektuetarako bigarren epe bat irekiko da, horretarako dagoen aurrekontua bukatu arte.
Eskaerak aurkezteko lekua: Lizarrako Udaleko Erregistro Orokorrean.
Onuradunak: diru-laguntza hauek jasotzen ahalko dituzte elkarteek, pertsonek (beren izenean) edo beste edozein entitatek, irabazi asmorik gabekoak badira, horien jarduera-eremua Lizarrako udalerria bada eta programa honen xedea betetzen badute.
–Aurkeztu beharreko dokumentuak: deialdiaren oinarrietan adierazitakoak. Oinarriak, gainerako dokumentazioarekin batera, interesdunen eskura izanen dira, Lizarrako Udaleko “María Vicuña” Gazteriaren Etxean (Nabarreria, 62).
Lizarran, 2015eko otsailaren 13an.–Alkatea, Begoña Ganuza Bernaola.
Iragarkiaren kodea: L1502657