39. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Aldaketa puntuala Udal Planeko AR-2 eremuan. Hasierako onespena

Corellako Udalak, 2015ko otsailaren 12an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa puntuala Corellako Udal Planeko 2. banaketa eremuan –industriarako–, Agrupación Civil Polígono Industrial Carretera del Villar elkarteak sustatua, 7. poligonoko 522, 1238, 1239, 526, 168, 405, 170, 171, 172, 173, 174 eta 175 lurzatiek osatutako eremurako.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Corellan, 2015eko otsailaren 16an.–Alkatea, José Javier Navarro Arellano.

Iragarkiaren kodea: L1502499