2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR
Bide-segurtasunaren gaineko hitzarmenari atxikitzea
Zizur Zendeako Udalak, 2015eko otsailaren 4an egin bilkuran, erabaki zuen atxikimendua eskatzea Trafikoko Burutza Nagusiaren eta Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioaren artean bide-segurtasunaren gaineko informazioa elkarri trukatzeko eta elkarrekiko lankidetza administratiboan aritzeko sinaturiko hitzarmenari, Madrilen sinatu baitzen 2006ko martxoaren 15ean.
Aditzera ematen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 60.1. artikuluan ezarritakoa betetzeko.
Gazolatzen, 2015eko otsailaren 13an.–Alkatea, Jesús Antonio Barricarte Sarabia.
Iragarkiaren kodea: L1502458