2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASTEJÓN
Solidaridad egoitza mistoaren barne araubidearen erregelamenduko aldaketa. Hasierako onespena
Castejongo Udalak, 2015eko urtarrilaren 30ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Castejongo Solidaridad egoitza mistoaren barne araubidearen erregelamenduko aldaketa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Castejonen, 2015eko otsailaren 13an.–Alkatea, Yolanda Manrique Albo.
Iragarkiaren kodea: L1502456