2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Etxeko laguntza zerbitzuaren tasak. Behin betiko onespena
Burlatako Udalak, 2014ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Udalaren etxeko laguntza zerbitzua eta atseden hartzeko zerbitzua emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean, 2015eko urtarrilaren 1etik ondorioak izanda.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik (2014ko 242. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 12koa, hasierako onespenaren iragarkia), ordenantza horiek behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da.
Burlatan, 2015eko otsailaren 13an.–Alkatea, Juan Carlos González Muñoz.
ORDENANTZA FISKALA, ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA ETA ATSEDEN HARTZEKO ZERBITZUA EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
15. ORDENANTZA
Oinarria
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.
Zergapeko egintza
2. artikulua. Zergapeko egintza da Burlatako bizilagunei etxeko laguntza zerbitzua eta atseden hartzeko zerbitzua ematea, horrela eskatzen dutenean Gizarte Zerbitzuen Udal Zentroaren bitartez.
Subjektu pasiboa
3. artikulua. Burlatako Udalaren etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen ordenantzan onetsitako tasak ordaindu beharko dituzte “etxeko laguntza zerbitzua eta atseden hartzeko zerbitzua” udal programako zerbitzuen zorroaren barruan dauden laguntzak jasotzen dituzten erabiltzaileek.
Zerga-oinarria
4. artikulua. Zer zerbitzu mota zenbat denboraz biltzen den, horrexen araberakoa izanen da zerga-oinarria.
Mota
5. artikulua. Karga-tasa ordenantza honen eranskinean agertzen da.
Kuota
6. artikulua. Kuota izanen da zerga-oinarriari ordenantza honen eranskinean agertzen den karga-oinarria aplikatzearen ondoriozkoa, edo bertzenaz horretarako adierazten den zenbateko finkoa.
Kudeaketa arauak eta tarifen sorrarazpena
7. artikulua. Etxeko laguntza zerbitzua eta atseden hartzeko zerbitzua emateko eskaerak, teknikariek baloratuko dituzte, kasuz kasu, Gizarte Zerbitzuen Udal Zentroan, dagokion proposamena eginen baitu, alkatetzak edo horretarako eskuordetzen duen zinegotziak onets dezan, behar diren tarifak aplikatuz.
8. artikulua. Tasak sorraraziko dira erabiltzaileak zerbitzuan alta ematen duenetik aurrera, zerbitzua ematen duen Udalaren ebazpena jakinarazten denetik alegia.
9. artikulua. Tasaren diru-sarrera hilero eginen da, horretarako ezartzen den maneran, eta betiere behar den ordainagiria aurkeztuta, zerbitzua noiz egin, hurrengo hilaren lehen bortz egunetan. Alta hilaren lehen egunarekin ez bada, 10. artikuluan bajetarako ezarri den irizpide ekonomiko bera aplikatuko da.
10. artikulua. Bajak Etxeko laguntza zerbitzua eta atseden hartzekoa kudeatzen duten langileei jakinarazi behar zaizkie, eta ondorioak izanen dituzte hil bakoitzaren 15etik edo 30etik aitzina, nola jakinarazi den, hilaren 15aren aitzin edo haren ondotik.
11. artikulua. Erabiltzaile bati baino gehiagori laguntza bakarra ematen bazaie, etxebizitza beraren barnean, eta horiek famili unitatea osatzen badute, zerbitzua eskatu duen erabiltzaleak baizik ez du tasa sortuko.
Xedapen osagarriak
12. artikulua. Arau osagarritzat hartuko da, ordenantza fiskal honetan aurreikusi gabe dagoenean, Burlatako Udalaren etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen indarreko udal ordenantzan xedatzen dena.
ORDENANTZA FISKALA, ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA ETA ATSEDEN HARTZEKO ZERBITZUA EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
15. ORDENANTZA
Tarifen eranskina
I. Aplikatu beharreko tarifen sistema, ELZ zerbitzuak.
ERRENTA MAILAREN TARTEAK | TARIFAREN ESKALA |
PCEG < LGS | 3 euroko tarifa finkoa, hilean |
LGS-%105 LGS | 6 euroko tarifa finkoa, hilean |
%105 LGS-%120 LGS | 0,15, prezio publikoarena |
%120 LGS-%135 LGS | 0,30, prezio publikoarena |
%135 LGS-%150 LGS | 0,45, prezio publikoarena |
%150 LGS-%165 LGS | 0,60, prezio publikoarena |
%165 LGS-%180 LGS | 0,75, prezio publikoarena |
%180 LGS-%195 LGS | 0,90, prezio publikoarena |
PCEG > %195 LGS | Prezio publikoa |
Hileroko tarifa finkoak urtero igoko dira, urte bakoitzari dagokion KPIren igoera adina. |
II. Aplikatu beharreko tarifen sistema, janari zerbitzuak.
“Jateko prestatuen zerbitzuengatik” jarraian azaltzen diren prezio publikoak aplikatuko dira, errenta mailen arabera:
Egiazko kostuaren arabera ordainduko ditu erabiltzaileak etxera eramaten zaizkion jateko prestatuak, non ez dituen ondoko taulako diru-sarrerak jasotzen:
LGSaren %65etik beheitiko diru-sarrerak | Kostu osaren %60 |
LGSaren %65etik %80ra bitartekoak | Kostu osoren %70 |
LGSaren %80tik %95era bitartekoak | Kostu osoren %80 |
LGSaren %95etik goiti | Kostu osoaren %100 |
Azken kasu horretan Udalak ez du inolako zorrik bere gain hartzen enpresa hornitzailearekin.
Jateko prestatuak etxera eramatea %12 ordainduko du erabiltzaileak eta %88 Udalak, duen egiazko kostuaren arabera.
Iragarkiaren kodea: L1502481