2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
Albiente izateko lanpostu bat betetzeko deialdian, praktiketako funtzionarioaren izendapena
Berako Udaleko alkateak, otsailaren 12an emandako 35/2015 ebazpenaren bitartez, ondokoa onetsi du:
1. Praktiketako funtzionario izendatzea, Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroak iraun bitartean, epaimahaiak proposaturiko izangai hau: Mikel Armendariz Platón. Izendapen hori Berako Udaleko albiente izateko lanpostu bat, euskalduna eta funtzionarioa, oposizio bidez betetzeko deialdiari dagokio, Berako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2013ko abuztuaren 19 eta urriaren 1ean hartutako erabakiaren bidez onetsi baitzen (2013ko 229. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 27koa).
Izendapenak 2015eko otsailaren 16tik aurrera izanen du indarra, egun horretan hasiko baita izendatutakoa Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroa egiten Nafarroako Segurtasun Eskolan. Eskola horretatik beretik adieraziko diote Alkatetzari, behar beste denborarekin, ikastaroa noiz bukatuko den.
Ikastaroak dirauen bitartean, izendatutako izangai horrek C mailaren hasierako soldatari dagokion lansaria jasoko du, eta, hala badagokio, baita familia laguntza ere, eta Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean kidetu eta alta emanen zaio.
Halaber, funtzionarioentzat oro har ezarritako araubide juridikoaren xedapenen artean Nafarroako Segurtasun Eskolaren antolamenduaren eta funtzionamenduaren Erregelamendua onesten duen irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretuaren 48. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako zehaztapenen arabera aplikatzen ahal zaizkionen menpe egonen da.
2. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, epaimahai kalifikatzaileko kideei eta Nafarroako Segurtasun Eskolako zuzendariari, eta izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Beran, 2015eko otsailaren 18an.–Alkatea, M.ª Sol M. Taberna Iratzoki.
Iragarkiaren kodea: L1502683