2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AURITZ
Oihan enkantea (PEFC ziurtagiria duen zura). Eskaerak aurkezteko epea bigarren aldiz luzatua
Aurizko Udalak, behar bezala baimendurik, salgai jarri zituen, plegu itxien bidezko enkante irekian, ondoko oihan aprobetxamendu hauek:
–1. lotea. Antsobi alderdian, Atalozti mendian, 308 pagoz osatua, 452 m³ zur eta 295 m³ enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa: 23.267,62 euro.
–2. lotea. Añoberrieta alderdian, Bidausi mendian, 2.092 pagoz osatua, 202 m³ zur eta 1.887 m³ enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa: 38.282,94 euro.
Eguraldi txarra dela-eta mendia berrikustera joatea ezinezkoa denez, eskaerak aurkezteko epea 2015eko martxoaren 30eko 14:00ak arte luzatzea erabaki da. Enkantea ekitaldi publikoan eginen da hurrengo egunean, 14:00etan Aurizko udaletxean.
Auritzen, 2015eko otsailaren 19an.–Alkatea, Jose Irigaray Gil.
Iragarkiaren kodea: L1502708