2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATETZ
2015eko aurrekontua. Hasierako onespena
Atezko Udalak, 2015eko otsailaren 13an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2015eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoari jarraituz, aurrekontua jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, Atezko Udalaren Idazkaritzan, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Eritze Atetzen, 2015eko otsailaren 13an.–Alkatea, Francisco Javier Nuin Ibero.
Iragarkiaren kodea: L1502453