39. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

328/2015 EBAZPENA, otsailaren 16koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, hautaprobetarako deia egiten da, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko, proiektuko laguntzaile izateko, honako ikerketa proiektu hau garatzeko: “Vivify” (Adineko Pertsona Ahulen Ariketa Fisikoaren Sustapena).

Mikel Izquierdo Redín jaunak, zein Unibertsitateko katedradunak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Zientzien Sailari atxikia baitago eta “Vivify” Ikerketa Proiektuaren arduraduna baita, proiektu hori garatzeko ikertzaileak proiektuko laguntzaile gisa kontratatzeko hautaprobetarako deia egiteko eskatzen du.

Kontuan hartuz proposamenak Ikerketa Zerbitzuaren zuzendariak ontzat eman duela.

Langileen Kudeaketarako Ataleko buruak proposatuta, zeinek Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren oniritzia baitauka.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak, errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta funtzioak zehazteko urtarrilaren 22an emandako 66/2013 Ebazpenaren bidez, eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.–Hautaprobetarako deialdia egitea ikertzaileen lan kontratazioa egiteko, proiektuko laguntzaile izateko, “Vivify” ikerketa proiektua garatzeko.

Bigarrena.–Onestea hautaproben deialdia arautuko duten oinarriak, ebazpen honekin batera doazenak, ebazpenaren parte gisa.

Hirugarrena.–Balioespen Batzordeko kideei eta Ikerketa Zerbitzuko Zuzendaritzari ebazpen hau igortzea.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren web-orrialdean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere, ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2015eko otsailaren 16an.–Ikerketako errektoreordea, Alfonso Carlosena García.

OINARRIAK

1.–Xedea.

Deialdi honen xedea da hautagaiak aukeratzea, ondoren lan kontratazioa egiteko, ikerketa proiektu hau garatzeko: “Vivify” (Adineko Pertsona Ahulen Ariketa Fisikoaren Sustapena).

Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 48. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Langileen Estatutuaren 15. artikuluak ezarritako obra edo zerbitzu zehatzeko kontratu modalitatearen bidez egingo da kontratazioa, eta xede hau izango du:

–Vivify proiektuaren eta haren gertakizunen koordinazioa eta antolaketa zientifiko-teknikoa.

–Kudeaketa eta laguntza dokumentu zientifiko-teknikoak egiteko eta Vivify proiektua koordinatzeko.

–Aplikazioen garapena eta mantentze-lanak Vivify proiektuaren gordailuetarako eta webgunerako.

Maila profesionala: Proiektu laguntzailea.

Iraupena: 2016/12/31ra arte.

Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bategina garatzen duen abenduaren 18ko 2720/1998 Errege Dekretuaren 15. artikuluan ezarritakoarekin bat, iraupen hori orientatzekoa da, eta iraupena inolaz ere ez da izango proiektua indardun den denbora baino luzeagoa, eta betiere esleitutako diru kopuruak baldintzatuko du, eta, horrenbestez, ikerketa proiektuari lotzen zaion funtsa ez izatea kontratua iraungitzeko zioa izango da.

Lanaldi-mota: partziala.

Diru gehigarriak ordainduko dira proiektuan edo kontratuan ezarritako helburuak betez gero. Gehigarri horiek ordaintzeko, proiektuaren arduradunak ordainketa justifikatzen duen azken txosten bat egin beharko du, eta aurrekontuan diru kopuru nahikoa izan beharko da.

2.–Parte hartzeko baldintzak.

2.1. Hautaprobetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa izatea edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen batekoa.

Halaber, Espainiako, Europar Batasuneko estatuetako eta aipatu nazioarteko itunak aplikatzen diren eremuko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek parte hartzeko aukera dute, betiere zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude; herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere parte hartzeko aukera dute, zuzenbidearen araberako banaketarik ez dagoenean, baldin eta 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.

Espainian legezko bizilekua duten atzerritarrek administrazio publikoetako lan kontratupeko langile aritu ahalko dira, betiere Espainian lan egiteko aukera ematen dien baimenaren jabe badira. Betekizun hori ez zaie aplikatuko, lanbide arautuen eremuan, Europako Batasuneko Zuzenbideko xedapenen arabera, beren kualifikazio profesionala lortu duten izangaiei.

b) 18 urte baino gehiago izatea, eta erretiro-adina betea ez izatea.

c) Diplomadun, arkitekto edo ingeniari tekniko titulu ofiziala edukitzea. Atzerrian erdietsitako titulazioak badira, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean izangaiak eskuan izan beharko du homologazioaren egiaztagiria.

d) Deialdiko xede diren lanpostuak betetzea galarazten duen gaixotasunik, muga fisikorik edo psikikorik ez edukitzea.

e) Diziplinako espediente baten ondorioz edozein administrazio publikotako zerbitzutik baztertua ez izatea, eta eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua ez egotea epai irmo baten bidez.

2.2. Aurreko arauetan ezarri diren baldintzak eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dira, eta kontratazioa egin arte beteko dira.

3.–Eskaerak.

Eskaerak aurkezteko epea bost egun baliodun igaro ondoren bukatuko da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Eskaera-eredua helbide honetan dago: www.unavarra.es, “Deialdiak/Langileak//I-Ien eskaerak” izeneko atalean, Ikertzaileak kontratatzeko hautaprobetan onartua izateko eskaera idazpuruaren azpian.

Eskaerarekin batera hauek aurkeztuko dituzte:

–Izangaiaren Nortasun Agiri Nazionalaren edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna ziurtatzeko agiriaren fotokopia. Atzerritarren kasuan, bizileku- eta lan-baimenaren fotokopia.

–Deialdian eskatzen den tituluaren fotokopia.

–Ikasketa espedientearen fotokopia, batez besteko nota zehaztuta.

–Curriculum vitae-a, egoki jotzen dituen merezimendu-egiaztagiriekin batera.

Parte hartzeko eskabideak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako moduan. Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian egingo da, posta zerbitzuko langileak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan, eta ondoren egiaztatu eta bidali Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistrora.

Giza Baliabideen Zerbitzuak eskaerak behar bezala kudea ditzan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko erregistroak aukeratzen ez dituzten eskatzaileek eskaeraren kopia eskaneatu bat bidali behar dute dagokion erregistroko sarrera zigiluarekin recursos.humanos@unavarra.es helbide elektronikora.

4.–Izangaiak onartzea.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta gero, Ikerketako errektoreordeak ebazpen bat emango du onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren web-orrialdean argitaratuko da.

Eskatzaile bakar bat ere baztertua ez bada, lehiaketa publikoan onartutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratuko da.

4.2. Izangai baztertuek edo azaldu gabeek, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo 5 egun balioduneko epean, zilegi dute erreklamazioa eta, akatsen bat badago, akatsak zuzentzea.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko eta akatsak zuzentzeko epea bukatu eta gero, Ikerketako errektoreordeak ebazpen bat emango du onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren web-orrialdean argitaratuko da.

4.4. Izangaiak Hautaproban onartutakoen zerrendan sartzeak, bai eta 6.2 oinarriak aipatutako hautaproba gainditu duten pertsonen zerrendan ere, ez du ekarriko inola ere unibertsitateak aitortzea deialdiko oinarrietan eskatutako baldintza orokorrak edo bereziak betetzen dituztela. Kontratatzeko deitzen dituzten izangaiek ziurtatu eta egiaztatu beharko dituzte horiek, jatorrizko dokumentazioa aurkeztu beharko baitute kontratua sinatzen dutenean.

4.5. Parte hartzeko eskaerarekin batera aurkeztutako dokumentazioan datuak zehatz ematen ez badira, faltsutzen badira edo ematen ez badira, jatorrizko dokumentazioarekin alderatuz gero, horrek kontratua sinatzeko ezintasuna eta kontratazio zerrendatik baztertzea ekarriko du, interesdunak berak sinatutako ardura aitorpenarekin bat etorriz.

5.–Hautaketa-prozesua.

Izangaien merezimenduak balioetsiko dira aurkeztutako dokumentazioarekin bat etorriz eta ondoren zehaztuko den baremoaren arabera.

Izangaiek eskabideak aurkezteko epea bukatzean dituzten merezimenduak bakarrik balioetsiko dira, eta gero lortutakoak ez dira kontuan hartuko. Balioespen Batzordeak inola ere ez du onartuko izangaiek alegatu ez duten edo agirien bidez frogatu ez duten merezimendurik, eta ezin izango du atal bakoitzean adierazitako gehieneko puntuazioa baino handiagorik eman.

  • Baremoa:

1. atala.–Ikasketa-espedientea. 8 puntu, gehienez ere.

Espediente akademikoaren batez besteko nota (0 eta 4 puntu artean). Ateratzen den puntuazioa 2 faktorearekin biderkatuko da izangaiaren titulazioa Enpresa Zientzietan diplomaduna, graduatua edo EAZn lizentziaduna bada, eta 1 faktorearekin bestelako titulazioa bada.

2. atala.–Esperientzia. 34 puntu, gehienez ere.

–Kontratuen edo beken bidez, esperientzia egiaztatua deialdi honetan egin beharreko jardueretan: gehienez ere 3 puntu emango dira kontratu edo beka urte bakoitzeko (kontratuaren edo bekaren iraupena urtebete baino txikiagoa bada, parte proportzionala emango zaio).

–Kontratuen edo beken bidez, esperientzia egiaztatua Europako edo nazioarteko lankidetza proiektuen koordinazioa eta kudeaketa tekniko eta administratiboan: gehienez ere 4 puntu emango dira kontratu edo beka urte bakoitzeko (kontratuaren edo bekaren iraupena urtebete baino txikiagoa bada, parte proportzionala emango zaio).

3. atala.–Beste merezimendu batzuk. 12 puntu, gehienez ere.

–Ingelesezko ezagupena: NAPIko zuzendari kudeatzaileak 2010eko irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean jasotako mailen arabera, honela balioetsiko dira: 2 puntu (A2 maila), 4 puntu (B1 maila), 6 puntu (B2 maila) eta 8 puntu (C1 maila edo handiagoa).

–Frantsesezko ezagupena: NAPIko zuzendari kudeatzaileak 2010eko irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean jasotako mailen arabera, honela balioetsiko dira: 1 puntu (A2 maila), 2 puntu (B1 maila), 3 puntu (B2 maila) eta 4 puntu (C1 maila edo handiagoa).

4. atala.–Banakako elkarrizketa. 6 puntu, gehienez ere.

Kontratazio Batzordeko kideek elkarrizketa bana egingo diete aurreko ataletan puntuazio handiena lortu duten lau izangaiei. Elkarrizketan kontratuaren xedea diren eginkizunak betetzeko gaitasuna eta eskatutako profilarekiko egokitasuna balioetsiko dira.

Hautaketa prozesua gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuazioa 20 puntu da.

Adierazten diren merezimendu guztiak zuzenbidean baliozkoa den edozein baliabideren bidez frogatu behar dira.

Hautaketa prozesuaren azken emaitzan gertatzen diren berdinketak 2. atalean puntuaziorik handiena erdietsi dutenen alde ebatziko dira; berdinketak jarraitzen baldin badu, 4. atalean puntuaziorik handiena erdietsi dutenen alde ebatziko dira; berdinketak jarraitzen baldin badu, zozketaren bidez ebatziko dira.

Balioespen Batzordeko kide bakoitzak balioetsiko ditu izangaien merezimenduak. Azken puntuazioa izangai bakoitzari emandako puntuazioen batez bestekoa izango da.

6.–Hautaketa prozesua erabakitzea.

6.1. Izangaiek aurkeztutako merezimenduen balioespena amaitu eta gero, Balioespen Batzordeak errektoreari bidaliko dio hautaketa prozesua gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako puntuazioekin.

6.2. Ikerketako errektoreordeak ebazpen bat emango du hautaketa prozesua gainditu duten izangaien zerrenda onesteko, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren web-orrialdean argitaratuko da.

6.3. Deialdi honetako kontratazio zerrendak indarra izango du Nafarroako Unibertsitate Publikoaren web-ean argitaratu, eta biharamunetik aurrera proiektua amaitzen den arte.

7.–Balioespen batzordea.

Batzordeburua: Mikel Izquierdo Redín, Unibertsitateko katedraduna, Osasun Zientzien Sailari atxikia, Ikerketako errektoreordeak eskuordetuta.

Idazkaria: Milagros Antón Olóriz, Unibertsitateko irakasle titularra, Osasun Zientzien Sailari atxikia.

Batzordekidea: Roberto Aguado Jiménez, Unibertsitateko irakasle titularra, Osasun Zientzien Sailari atxikia.

Balioespen batzorde ordezkoa:

Batzordeburua: Marisol Gómez Fernández, Unibertsitateko irakasle titularra, Matematika Sailari atxikia.

Idazkaria: Luis Miguel Ezquerro Marín, Unibertsitateko katedraduna, Matematika Sailari atxikia.

Batzordekidea: Armando Malanda Trigueros, Unibertsitateko irakasle titularra, Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Sailari atxikia.

Balioespen Batzordearen jarduerak, uneoro, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak ezartzen duenaren arabera gauzatuko dira. Jakinarazpenak emateko eta bestelako gorabeheretarako, Balioespen Batzordearen egoitza Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Kudeaketa eraikina izango da.

8.–Norberaren datuak babestea.

Norberaren Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak (DBLO) ezarritakoarekin bat etorriz, izangaiek emandako datuak Langileen fitxategian jasoko dira. Fitxategi horren helburua da Nafarroako Unibertsitate Publikoko langileen kudeaketa.

Kontratu hau finantzatzen duen erakundearen aurrean gastuak justifikatzeko, nominei, gizarte segurantzari buruzko datuak, edo kontratupekoak jasotzen dituen beste edozein ordainsariri buruzko datuak, erakunde horri lagatuko zaizkio. Nolanahi ere, kontratua gauzatzen denean baimenduko da lagapen hori.

9.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, haren oinarrien aurka eta hautaprobak gainditu dituzten izangaien zerrendaren aurka zilegi da ondoko errekurtsoetako bat, arau indardunekin bat etorriz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, errektoreari zuzendua, hilabete bateko epean, aurkaratutako egintza jakinarazten edo argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenaren Administrazioarekiko Auzietako Salara zuzendua, bi hilabeteko epean, aurkaratutako egintza jakinarazten edo argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Balioespen Batzordeak deialdi honengatik erabakitzen dituen gainerako aplikazioen aurka zilegi da gorako errekurtsoa aurkeztea, errektoreari zuzendua, hilabete bateko epean, ekitaldia edo erabakia jakinarazten edo argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Iragarkiaren kodea: F1502672