1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2015eko otsailaren 4an hartua, Euskararen Nafar Kontseiluko kide bat izendatzen duena.
Euskarabidea/Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen abuztuaren 24ko 133/2011 Foru Dekretuaren 21. artikuluan araututa dago nortzuek osatuko duten Euskararen Nafar Kontseilua: besteak beste, Nafarroako Unibertsitateak proposatutako kide batek.
Nafarroako Gobernuak, 2013ko maiatzaren 8an hartutako Erabakiaren bidez, Luis Echarri Prim jauna kontseilukide izendatu zuen Nafarroako Unibertsitatearen ordezkari gisa.
2015eko urtarrilaren 20an, Nafarroako Unibertsitateko idazkari nagusiak Euskarabidea/Euskararen Nafar Institutuari eskatu zion Nafarroako Unibertsitateak Euskararen Nafar Kontseiluan daukan ordezkaria aldatzeko, Luis Echarri Prim jaunaren ordez Naiara Ardanaz Iñarga andrea jartzeko.
Euskarabidea/Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen abuztuaren 24ko 133/2011 Foru Dekretuaren 22. artikuluan ezarritakoaren arabera, Euskararen Nafar Kontseiluko kideak lau urterako izendatuko dira. Hori hala izanik ere, kontseilukideak epe hori agortu baino lehenago kendu daitezke kargutik, eta beste batzuez ordezkatu, haiek izendatzeko erabilitako prozedura bera erabiliz.
Halakoetan, kontseilukide berria izendatuko da ordezten duen kontseilukideari falta zaion agintaldia bukatu bitarte aritzeko.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU:
1. Naiara Ardanaz Iñarga andrea Euskararen Nafar Kontseiluko kide izendatzea, Nafarroako Unibertsitatearen ordezkari gisa, 2013ko maiatzaren 16an eratutako Kontseiluari gelditzen zaion agintaldia bukatu arte.
2. Erabaki hau Naiara Ardanaz Iñarga andreari eta Luis Echarri Prim jaunari jakinaraztea.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2015eko otsailaren 4an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, F. Javier Morrás Iturmendi.
Iragarkiaren kodea: F1501969