35. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

218/2015 EBAZPENA, otsailaren 16koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana. Honen bidez Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eman eta kudeatzen dituen zenbait diru-laguntzatarako 2015eko gastua baimentzen da.

Martxoaren 14ko 15/2012 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onetsi ziren. Estatutu horietan ezarritakoaren arabera, zerbitzu horren xedea da enplegu politikak, eragile ekonomiko eta sozialekin adostutakoak, planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea, ondoko arlo hauetan ezartzen diren zerbitzu eta programak modu koordinatuan kudeatuz: enpleguaren sustapena, lan merkatuan sartzeko aukera berdintasuna, lana aurkitzea, bitartekaritza eta enplegurako orientazioa eta prestakuntza eta Nafarroako enpleguaren egoeraren eta horren gaineko politiken azterketa; horretarako, besteak beste, zenbait diru-laguntzatarako deialdia egin, horiek eman eta kudeatzen ditu enplegua sortu eta lan munduan sartzen laguntzeko. Diru-laguntza horien oinarri arautzaileak 2015. urtea baino lehenago onetsi ziren.

Aurrekontuaren zuzendari nagusiaren otsailaren 12ko 45/2015 Ebazpenaren bidez baimendu zen aurrekontuko aldaketa egitea, “Enplegu Plana. Autoenplegurako diru-laguntzak inbertsioetarako. Programa Eragilea: Europako Gizarte Funtsa - Nafarroak kofinantzatua” izeneko 170001 15100 7709 241100 kontu-sailaren kreditua handitzeko (45.000 euro).

Aurrekontuaren zuzendari nagusiaren otsailaren 12ko 46/2015 Ebazpenaren bidez baimendu zen aurrekontuko aldaketa egitea, “Enplegu plana. Laneratzeko zailtasun handienak dituzten kolektiboak lan munduan sartzeko programak. PE EGF Nafarroa CCI 2007ES052PO009” izeneko 170001 15100 4819 241104 kontu-sailaren kreditua handitzeko, 413.089 euro.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 14ko 11/2005 Foru Legearen 30. artikuluak ezartzen du diru-laguntzen deialdiek berekin ekarriko dutela gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritako moduan.

Azaldutakoarekin bat, proposamen-txostena ikusirik, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen martxoaren 14ko 515/2012 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eman eta kudeatzen dituen diru-laguntzetarako 2015eko gastua egiteko baimena ematea. Hona diru-laguntza horiek:

–Enpresa arruntek desgaitasunak dituzten pertsonak kontratatzeko diru-laguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 16ko 795/2013 Ebazpenak arautuak, diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentraleko 4937 zenbakia dutenak. 198.013 euro, “Enplegu plana. Desgaitasunen bat duten pertsonak kontratatzeko diru-laguntzak. Konferentzia Sektorialak kofinantzatua” izeneko 15100 170001 4709 241105 kontu-sailaren kargura.

–Desgaitasunak dituzten pertsonei laguntzeko enplegurako diru-laguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 13ko 1558/2008 Ebazpenak arautuak, diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentraleko 4939 zenbakia dutenak. 36.000 euro, “Enplegu plana. Desgaitasunen bat duten pertsonak kontratatzeko diru-laguntzak. Konferentzia Sektorialak kofinantzatua” izeneko 15100 170001 4709 241105 kontu-sailaren kargura.

–Lan munduan eta gizartean txertatzeko zentroetako laguntza teknikorako diru-laguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 11ko 573/2013 Ebazpenak arautuak, diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentraleko 4941 zenbakia dutenak. 450.000 euro, “Laneratzeko zailtasun handienak dituztenak lan munduan sartzeko ekintzak. EGFk konfinantzatuak” izeneko 15100 170001 4819 241111 kontu-sailaren kargura.

–Autonomoentzako diru-laguntzak, laguntza teknikorako eta prestakuntzarako, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 1516/2009 Ebazpenak arautuak, diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentraleko 4930 zenbakia dutenak. 10.000 euro, “Enplegu plana. Ekintzaileentzako laguntza teknikoa eta prestakuntza” izeneko 15100 170001 4709 241103 kontu-sailaren kargura.

–Autonomoentzako diru-laguntzak, inbertsioetarako, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen 27ko 1516/2009 Ebazpenak arautuak, diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentraleko 4931 zenbakia dutenak. 957.649 euro, “Enplegu plana. Inbertsioetarako autonomoentzako diru-laguntzak. PE EGF Nafarroak kofinantzatua” izeneko 15100 170001 7709 241100 kontu-sailaren kargura. PEP E-09/000002-02 elementua.

–Autonomoentzako diru-laguntzak, inbertsioetarako kredituetarako, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen 27ko 1516/2009 Ebazpenak araututakoak, diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentraleko 4932 zenbakia dutenak. Diru-laguntzek 20.524 euro, “Enplegu plana. Autoenplegurako diru-laguntzak kredituen hobarirako. PE EGF Nafarroak kofinantzatua” izeneko 15100 170001 7709 241102 kontu-sailaren kargura.

–Gizarteratze eta laneratze zentroetarako diru-laguntzak, laneratzen ari diren pertsonen soldata kostuengatik, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 11n emandako 573/2013 Ebazpenak arautuak, diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentraleko 4963 zenbakia dutenak. 1.297.939 euro, “Enplegu plana. Laneratzeko zailtasun handienak dituzten kolektiboak lan munduan sartzeko programak. PE EGF Nafarroa CCI 2007ES052PO009” izeneko 170001 15100 4819 241104 kontu-sailaren kargura. PEP E-09/000003-03 elementua.

–Langile autonomoentzako diru-laguntzak, emakumeak lan munduan sartzea eta laneko, bizitza pertsonaleko eta familiako eginkizunak batera eramatea errazteko, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 21eko 1032/2010 Ebazpenak arautuak, diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentraleko 4933 zenbakia dutenak. 23.401 euro, “Enplegu Plana. Autonomoentzako laguntzak, laneko eta familiako eginkizunak batera eramateko” izeneko 15100 170001 4709 241110 kontu-sailaren kargura.

–Toki entitateentzako diru-laguntzak, langabeak kontratatzeagatik interes orokorreko edo sozialeko obra eta zerbitzuak egiteko, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 23ko 233/2012 Ebazpenak arautuak, diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentraleko 4935 zenbakia dutenak, 2.508.150 euro, “Enplegu plana. Gizarte intereseko obra edo zerbitzuak kontratatzeko diru-laguntzak. Sektoriala eta PE Gazte Enplegua EGF-YEI” izeneko 15100 170001 4609 241100 kontu-sailaren kargura. PEP E-09/000003-06 elementua.

–Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan sozietateetan bazkideak eginez enplegua sustatzeko diru-laguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 29ko 0682/2013 Ebazpenak arautuak, diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentraleko 4936 zenbakia dutenak, 577.543 euro, “Enplegu plana. Ekonomia sozialeko enpresentzako diru-laguntzak lanpostuak sortzeko. EGFk kofinantzatua” izeneko 15100 170001 4709 241200 kontu-sailaren kargura. PEP E-09/000002-03 elementua.

–Diru-laguntzak, Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan-sozietateetan enplegua sustatzeko, ekonomia sozialeko enpresa berriak sortzeko jarduketengatik, laguntza teknikoa, sustapena eta zabalkunde lanak egiteagatik eta proiektu pilotuak prestatzeagatik, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 19ko 416/2014 Ebazpenak arautuak, diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentraleko 4940 zenbakia dutenak. 234.687 euro, 2014ko gastuen aurrekontuko “Gizatalde jakin batzuetan enplegua eta prestakuntza sustatzeko programak. PE Gazte Enplegua EGF-YEI” izeneko 15000 170000 4819 241115 kontu-sailaren kargura. Honela banatuko da:

  • Ekonomia sozialeko enpresak sortzea eta proiektu pilotuak (A eta B modalitateak): 134.687 euro.
  • Laguntza teknikoa: 85.000 euro.
  • Sustapena eta zabalkundea: 15.000 euro.

–Diru-laguntzak, Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan sozietateetan enpresaburuen ondorengotza bidez eta enpresak ekonomia sozialekoak bihurtuz enplegua sustatzeko, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 10eko 0763/2013 Ebazpenak arautuak, diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentraleko 4942 zenbakia dutenak. 159.129 euro, “Enplegu plana. Enpresaburuen ondorengotzarako laguntzak ekonomia sozialeko enpresetan” izeneko 15100 170001 7709 241202 kontu-sailaren kargura.

–Nekazaritzako Enplegu Plana sustatu eta ezartzeko diru-laguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 28ko 416E/2013 Ebazpenak arautuak, diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentraleko 4943 zenbakia dutenak. 62.926,39 euro, “Enplegu plana. Nekazaritzako enplegua laguntzeko plana” izeneko 15100 170001 4819 241108 kontu-sailaren kargura.

–Lanbide jarduerarako laguntza unitateetarako diru-laguntzak, enplegu zentro berezietako egokitzapen pertsonalaren eta sozialaren zerbitzuen esparruan, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 13ko 713/2014 Ebazpenak arautuak, diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentraleko 4945. zenbakia dutenak.930.000 euro, “Enplegu plana. Enpleguko zentro berezientzako transferentziak, eragiketa arruntetarako. PE EGF Nafarroak kofinantzatua” izeneko 170001 15100 4709 241109 kontu-sailaren kargura. Deialdia ebatzi ondoren, aurrekontutik sobratutakoa “Enpleguko zentro berezientzako transferentziak, eragiketa arruntetarako” izeneko diru-laguntzen deialdira gehituko da. Deialdi horrek 4201. zenbakia du diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentralean.

–Langabeziaren kapitalizazioagatik Gizarte Segurantzaren kuoten ordainketarako diru-laguntzak, ekainaren 19ko 1044/1985 Errege Dekretuak araututakoak, diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentraleko 4.593 zenbakia dutenak. 134.013 euro, “Langabeziaren kapitalizazioagatik Gizarte Segurantzaren kuoten ordainketa. Konferentzia Sektorialak kofinantzatua” izeneko 170001 15100 4809 241106 kontu-sailaren kargura.

–Enplegurako eta toki garapenerako agenteak kontratatzeko diru-laguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 9ko 691/2014 Ebazpenak arautuak (ebazpen haren bidez toki entitateentzako eta haien menpeko edo haiei loturiko entitateentzako diru-laguntzak arautu ziren, ekintzailetza bultzatzen duten zerbitzuak eman zitzaten). Diru-laguntza horiek 4946 zenbakia dute diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentralean. 400.000 euro dira, “Enplegu plana. Toki garapena sustatzeko programak. Konferentzia Sektorialak kofinantzatuak” izeneko 170001 15100 4819 241105 kontu-sailaren kargura.

2. 2015eko ekitaldiko aurrekontuaren kargura bideratzea 2014eko ekitaldian ebatzi gabe gelditu ziren deialdi hauetako eskaerak:

–Enpresa arruntek desgaitasunak dituzten pertsonak kontratatzeko diru-laguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 16ko 795/2013 Ebazpenak arautuak.

–Autonomoentzako diru-laguntzak inbertsioetarako, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 1516/2009 Ebazpenak arautuak.

–Autonomoentzako diru-laguntzak inbertsiogatiko kredituen hobarirako, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 1516/2009 Ebazpenak arautuak.

–Autonomoentzako diru-laguntzak prestakuntzarako, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 1516/2009 Ebazpenak arautuak.

–Autonomoentzako diru-laguntzak laguntza teknikorako, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 1516/2009 Ebazpenak arautuak.

–Langile autonomoentzako diru-laguntzak, emakumeak lan munduan sartzea eta laneko, bizitza pertsonaleko eta familiako eginkizunak batera eramatea errazteko, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 21eko 1032/2010 Ebazpenak arautuak.

–Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan sozietateetan bazkideak eginez enplegua sustatzeko diru-laguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 29ko 0682/2013 Ebazpenak arautuak.

–Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan sozietateetan haietan ondorengoak sartuz eta haiek ekonomia sozialeko enpresak bihurtuz enplegua sustatzeko diru-laguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 10eko 763/2013 Ebazpenak arautuak.

3. Helburu horietarako diru kopurua 2015. urtera luzatutako 2012ko aurrekontuko kontu-sailen kargura izanen da, baldin eta haietan kreditua bada.

4. Ebazpen hau Enplegua Sustatzeko Zerbitzuari eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Kontu-hartzailetza delegatuari igortzea.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2015eko otsailaren 16an.–Zuzendari kudeatzailea, María Isabel García Malo.

Iragarkiaren kodea: F1502513