245. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

6/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

2017ko 211. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 2an, aurrekontuko 6/2017 aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

A.–Kreditu-gehigarriak:

GASTUAK:

Partida: 1-1522-61900. “Intzakardi kalearen zabalera handitzeko inbertsioa”: +27.481,69 euro gehiago.

B.–Finantzaketa:

Gastuak gutxitzea.

Partida: 1-3220-62201. “Inbertsioak, ikastetxeko obrak”: 17.481,69 euro.

Partida: 1-1650-62900. “Inbertsioak herriko argietan”: 10.000,00 euro.

Donezteben, 2017ko abenduaren 11n.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.

Iragarkiaren kodea: L1714162