35. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa 2014ko plantilla organikoan.
Behin betiko onespena

Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2015eko urtarrilaren 20ko bilkura berezian, aldaketa hasiera batean onetsi zuen 2014ko plantilla organikoan. 2015eko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 23an. Jendaurrean egon den bitartean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi dira plantilla organikoan egin aldaketa eta izenen zerrenda, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Berriozarren, 2015eko otsailaren 13an.–Mankomunitateko burua, Koldo Pla Larramendi.

ERANSKINA

2014ko plantilla organikoa

3 gizarte-langile. Araubide juridikoa: funtzionarioena. Maila: B. Lanpostuko osagarria: %34,73. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuen zenbakiak: 003, 021 eta 022 (hutsik).

Iragarkiaren kodea: L1502480