2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LERATE
Pinuen oihan enkantea
Lerateko Kontzejuak (Gesalatz), behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hau esleitzeko:
I. lotea.–Herrilurra.–Espedientea: 1123/2011. |
Zuhaitz mota | Larizio pinua |
Kokalekua | Gesalazko katastroko 3. poligonoko 181, 205, 257, 258, 261 eta 273. lurzatiak. 1, 2, 11, 13 eta 14. arboladiak |
Jarduketaren azalera | 8,53 ha |
Oin kopurua | 9.170 |
Batez besteko diametroa (cm) | 13 |
Batez besteko bolumena (m³/oina) | 0,06 |
Enbor txikirako bolumena* (m³) | 581 |
Bolumena guztira (m³) | 581 |
Bolumena guztira (estereoak) | 923,92 |
Balorazio ekonomikoa (euroak) | 3.437 |
* Enbor txikia: 20 cm-tik beheitiko diametroa. |
Hasierako prezioa da 3,72 euro/estereoa. Erosteko eskaintza estereoetan egin beharko da. Aipatutako hasierako prezioa baino eskaintza txikiagorik ez da onartuko.
II. lotea.–44. fazeria.–Espedientea: 973/2014. |
Zuhaitz mota | Larizio pinua |
Kokalekua | 44. fazerian, katastroko 1. poligonoko 15. lurzatia, 10. arboladia |
Jarduketaren azalera | 8,00 ha |
Oin kopurua | 8.240 |
Batez besteko diametroa (cm) | 16 |
Batez besteko bolumena (m³/oina) | 0,13 |
Enbor txikirako bolumena* (m³) | 579 |
Enbalajerako bolumena** (m³) | 477 |
Bolumena guztira (m³) | 1.056 |
Bolumena guztira (estereoak) | 1676,59 |
Balorazio ekonomikoa (euroak) | 11.317 |
* Enbor txikia: 18 cm-tik beheitiko diametroa edo neurri horretakoa. ** Enbalajea: 18 cm-tik goitiko diametroa. |
Hasierako prezioa da 6,75 euro/estereoa. Erosteko eskaintza estereoetan egin beharko da. Aipatutako hasierako prezioa baino eskaintza txikiagorik ez da onartuko.
Behin-behineko fidantza: %2.
Baldintza-agiria: interesdunen eskura dago Lerateko Kontzejuko Idazkaritzan, San Pedro kalea, 13, 1.a D; Lerate (Gesalatz).
Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea: Lerateko kontzejuburuari eman beharko zaizkio, hitzordua aurretik eskaturik, telefono honetan: 606-614615, otsailaren 16tik martxoaren 7ra.
Proposamenak noiz irekiko diren: 2015eko martxoaren 14ko 11:00etan eginen da.
Leraten, 2015eko otsailaren 10ean.–Alkatea, José Luis Barber Mancho.
Iragarkiaren kodea: L1502385